Martxoak 3, Beti Gogoan
IRITZIA

Martxoak 3, Beti Gogoan

Gasteizko gertaeren berrogeigarren urteurrena betetzen da gaur. Guk ez dugu ahazten eta 1976ko martxoaren 3an greba jardunaldian polizia armatu espainolak gogotik hil zituzten bost langile eta ehunka zaurituen argia pizturik mantendu nahi dugu. Francisco Franco diktadorea hil berri zegoen baina oraindik ez zegoen inolako askatasunik garai horretan. Lan arloan, manifestazio edo batzeko eskubideak guztiz debekatuta … Irakurtzen jarraitu

#resist7: Duintasuna Gasteizen
IRITZIA

#resist7: Duintasuna Gasteizen

Iletik tiraka. Ileorde koloretsuak. Ahoa odoleztatua. Mozorro laranjak. Borra kolpeak. Lagunaren besoa tinkoa ondoan. “¡Que te mato!” mehatxuak. Animo oihuak. Legearen iluna. Bizi-pozaren argia. Errealitate bereko bi aurpegiak. Anakronismo eta injustizian oinarritutako sententziak elkartasun eta konpromisuarekin aurkitu dira gaur Gasteizen. Beste behin, euskal gazteria antolatuaren aurka jo dute estatuko botereek, eta amen esan dute EAEko … Irakurtzen jarraitu

DBE (“RGI”), Maroto eta xenofobia
ARTIKULUAK

DBE (“RGI”), Maroto eta xenofobia

Azkenaldian sarri entzun da DBEri (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) buruz, eta ia beti Javier Maroto, Gasteizko alkatearen kritiken harira. Alkate popular-ak komunitate magrebiarrari, eta zehazki marokoar eta aljeriar jatorrikoei, administrazio publikoak ematen dituen laguntzez aprobetxatzea egozten die. Baina, zein punturaino dira egia honako akusazioak? Eta gezurra? Artikulu honen bidez oso polemikoa izan den gai honi buruzko … Irakurtzen jarraitu