IRITZIA

Desesperatuta Dagoen Pobrea, Apustu Segurua

apuestasApustuak eta jokoa nagusi diren herrialde batean hazten zarenean, normaltasun osoz hartzen duzu jende askok dirua bide arin honen bitartez bilatu nahi izateak eta ez diozu zure buruari galderarik egiten. Euskal Herrian, apustu eta joko kultura hori betidanik izan dugu, frontoietatik hasita, animali probetara. Langile herri edo auzoetan bizi izan garenok ere, tabernetako makinetan pentsioaren diru apurra uzten zuten gizon-emakume nagusien irudia ere daukagu gure buruan. Baina gaur egun, gauzak txarrera joan dira. Jokoaren gorakada kezkagarria da eta milaka pertsonetan eragina dauka, gaixotasun honek gora egin du, langileriaren artean, hain zuzen.

Alde batetik, joko negozio berriak ireki dituzte, jendea errez erakartzen dituztenak eta kasino arrunten antzekoak, baina kontsumitzaile hurbilarentzako. Bertako jokalariak gizartearen profil umilenak izaten dira: bere apurrak jokatzeko prest dagoen jende desesperatua. Bestalde, apustu-etxeen gorakadaren aroan bizia gara. Kirol apustuaren formatua ez da berria, hala ere, modernitatearekin batera, edozein lekuan, edozein momentuan, nahi duzunean apustua egiteko aukera dago jende guztiarentzat. Jokalari gero eta gazteagoak biziora bultzatzen dituzte, eta inork ez du ezer ez egiten hau ekiditeko.

x1492792665484k.jpg.pagespeed.ic.snotQ4-Ku0

Apustu-etxeek gora egin duten negozioak dira. Pertsonen desesperazioaz baliatzen dira, gaixotasunera bultzatzen dituzte eta etika baztertuz, pobreen beharrizanetatik beraien dirutza egiten dute. Gutako gehienek noizbait jokatu izan dugu loteriara, kinielaren bat egin dugu, makinaren baten jolastu dugu edo apusturen bat egin dugu, gure bizitzan laguntza ekonomiko bat lortzeko edo zortea izanik gure estutasunei aurre egiteko.

mejor-casa-de-apuestasGaur egungo arazoa apustu-etxeak gizartean erabat sartuta daudela da. Ez gara ohartzen hauek sortaraz ditzaketen arazoez. Era guztietako ekitaldiak babesten dituzte, futbol taldeak, publizitate panel guztiak betetzen dituzte, telebistako iragarkietan agertzen dira eta eragin handia duten “tuitstart”-ak ere hauen publizitatea egiten dute. Ezin dugu sare honetatik ihes egin. Eta gainera, “ardurarekin jolastu” mezuarekin dena konpontzen dutela uste dute. KirolBet, Retabet, Codere, BetFair, 888sport, Bwin, WilliamHill, Bet365…. zerrenda amaigabea da.

Datuen arabera, joko menpekotasunean erori diren gehienek desesperazio momentu baten egin dute: familiar baten galera, lanetik kaleratua izana, diru-sarrerak beste edozein moduan lortzeko aukerarik ez izatea edo zorrak. Zoria pobreari bere egoera ekonomikotik irteteko aurkezten zaion irteera izaten da, desesperazioak bultzatuta dirua lortzeko bide erraz eta arin bat. Baina jakin badakigu bankak beti irabazten duela eta apustu-etxeen diktadura hau onartzen jarraitzen badugu, desesperatu gehiago egongo dira bide honetatik irtenbidea bilatzen.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s