IRITZIA

Argi Baten Bila

img_lgarcia_20180220-152509_imagenes_lv_terceros_205869-kW-U44940221519k4-992x558@LaVanguardia-WebAtzo Egunkaria itxi zutenetik 15 urte bete ziren. Hau ospatzeko, estatu espainola gure herriak jasandako errepresioarekin jarraitu zuen, baina oraingoan gero eta hedapen zabalagoa dauka. Goizean, Annna Gabrielek Suitzan erbesteratuta jarraitu behar zuela ezagutu genuen, hemen epaiketa justurik izango ez duelako. Gero, Valtonycv raperoak hiru urte eta erdiko espetxeratze zigorra jaso zuen. Eta azkenik, epaile batek Fariña liburuaren bahiketa agindu zuen. Inkisizioaren buelta, Fahrenheit 451 nobelan bezala liburuak erretzen hasiko gara. Eta hau dena egun berean. Gaur, lerro hauek idazten ari naizen bitartean, Madrilgo Arco arte azokatik preso politikoei buruzko obra bat kendu dute. Diktadurak jarraitzen du.

Errepresio guzti hau normaltasunez hartzen hasi gara. Herrien kartzela den estatu espainiarra, bere etorkizuna erabaki nahi duten herriak ez ezik, bere biztanleria osoa preso dauka. Burua makurtu eta haien menpe isilik obedituz bizitzera bultzatzen gaituzte. Eta tristeena hori aldatzeko ezer ez dugula egiten da.

1519156139_484164_1519156260_noticia_normal

Espainiako kartzelak preso politikoz beterik daude. Edonor joan daiteke preso monarkia iraintzeagatik, terrorismoaren apologia egiteagatik, altxamenduagatik edo asmatzen duten edozein delituengatik. Beraienak dira epaileak, kartak markatuta dituzte. Porrotara moldatu naizela pentsatzen dut maiz, nekatuta nago, gogaituta. Hainbeste desengainu, desilusio, hainbeste nahi eta ezin. Horregatik itxaropen argi izpi baten bila nabil.

Aurreztu dezagun esaten digute, kaferik ez hartzeko, etorkizunean jateko zerbait izan dezagun, pentsiorik ez bait dira egongo. Estatuaren birzentralizazioa bilatzen dute, haiena ez den edozer zapaldu nahi dute. Beraien abertzaletasun zaharkitua, espainolismo fanatikoa, ezarri nahi dute. Gure hezkuntzan eskua sartu nahi dute. Euskara edo katalanaren kontra doaz, beraiena ez den kultura edo hizkuntzak zapaltzen. Kolonialismoa. Faxismo laranjaren gorakadak ondorio latzak  ekarri ditzake.

Ensenyament-comunitat-educativa-preparen-accions_1889221136_47897522_1500x1000

Eguneroko berriek ez dakartzate ezer onik. Gure hipokrisiak Ekai hil zuen. Fiskalak ez du deliturik ikusten Cabacas hil zuen kargan. Emakume erailak, kaleratzeak, lan istripuak, esplotazioa, prekarietatea, pobrezia, miseria, matxismoa,homofobia, txiolari espetxeratuak, ustelkeria, faxismoa… zerrenda amaigabea. Ezin dut gehiago. Hala ere, asko kostatzen zait altxatu eta oihukatzea, artaldean beste bat naizela onartzearen beldurra daukat. Denetan obeditu eta nire buruan bakarrik pentsatzearen beldur naiz.

Guzti honengatik idazten dut gaur. Zutik jarraitzeko laguntza eskatzen dizut. Esadazu itxaropena dagoela, irteera bat dagoela, jendearen oihuak berriro entzungo ditugula, gehiago garela, irribarre egin behar dugula irabaztera goazelako. Esadazu amorerik ez emateko, nahiz eta hotzak erre, nahiz eta beldurrak haginka egin. Esadazu eutsiko dugula, gure subiranotasuna berreskuratuko dugula. Mesedez, esadazu gure askatasun nahiak neure buruan kokatu den ezkortasuna gaindituko duela. Esadazu oraindik amorrua eta ametsak ditugula, elkarreikn gaudela, beraien boterearekin amaituko duen suaren txinparta garela.

Esadazu nirekin zaudela.

Esadazu irabaziko dugula

Esadazu argia aurkitu duzula.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s