IRITZIA

A21: “Normaltasunaren” Hauteskundeak

Catalan regional President Carles Puigdemont attends a session of the Catalonian regional Parliament in Barcelona

Hauteskundeak atsegin ditugu. Kanpainak, mitinak, debateak, inkestak, eserlekuen kalkuluak egitea, gobernurako paktuak analizatzea etab. Baina oraingoan hauteskunde hauek ez zirela egin behar uste dugu, eta Katalunian hauteskunde batzuk egotekotan, errepublikaren lehenak izan beharko liratekeela uste dugu. Baina ez, espainiar konstituzioaren 155.artilkuluarekin, Espainiako Gobernuak herri borondatea zapaldu, kargu independentistak atxilotu, beste batzuk erbesteratzera behartu eta agintean jarri zen hauteskundeetarako deia eginez berriro “normaltasuna” berreskuratzeko.

“Normaltasuna”ren lelo hori askotan entzun dugu azken aldian. Normalena beraiek gobernatzea delako. Horregatik Arrimadas entzun izan dugu normalena independentista ez izatea dela esanez, bi milioi pertsona baino gehiagoren borondateari mesprezua eginez. Espainiako bandera eramatea ez da nazionalismoa baina estelada bat eramatea zoroen gauza da. Soraya Sáenz de Santamaría ere harro agertu zen Kataluniako gobernuarekin bukatzearen meritua hartuz eta botere banaketarik ez dagoela onartuz. Dena normaltasunez.

Normaltasuna? Hauteskunde normalak al dira hauek? Gobernu zentralak Generalitat-a esku hartu duenean. Hautagai bat kartzelan dagoenean “ekintza biolentorik sustatu ez ditzan”, eta beste bat Bruselasen erbesteratuta dagoenenan atxilotua ez izateko. Normalena. Katalunia estatuko poliziaz beteta egotea ere normalena da. Konstituzionalisten mitinetan diskurtsoa “a por ellos”ena izatea, Albiolek egiten duen bezala, normalena da. Eta gehiengo independentista berriz ere gailentzen bada errepublikaren bidean jarraitzeko prest? Ez da normala izango? Berriro ere hauteskundeetara deituko dute “normalak” irabazteraino? Alderdi independentistak legez kanpo utziko dituzte? Beraien arauekin jai daukagu!

58

Ostegunean (egun normala), Katalunian hauteskundeak izango dira. Alderdi independentistak banaturik joango dira oraingo honetan, baina gehiengoa izan ezkero errepublikarako bidean akordio minimo batzuk jarriz. Lehen alderdia ERC izango dela dirudi, PdeCat en atzean JXSin egon ondoren, prozesuaren buru izatea tokatzen zaie. PdeCat-ek hauen atzean beraien motxila estali nahi izan dute, baina badirudi, nahiz eta izena aldatu (Junts per Catalunya), bigarren mailara pasako direla. CUPek errepublika eraikitzeko borondate popularrarekin jarraitzeko diputatuak jarriko ditu, eta ibilbide-orri hori jarraitu ezean, Parlament-a uzteko asmoa dute. Alderdi konstituzionalisten artean Ciutadans da erregimena eta merkatuen apostua. Arrimadasen alderdia inkestetan gora egin du, interesak daude hauen emaitza ahalik eta onena izatea, eta bozka konstituzionalista beraiengana mobilizatzea bilatzen da. PPko kideek ere C´s bozkatuko ez duten ere pentsatzen hasia naiz, beraiek ez dute asko aterako baina harrobia indarrarekin dator. Icetaren PSCk espektro zabal bat hartzea nahi du, arraro xamarra, Unióko edo Podemosetik etorritako jendearekin. Baina ez dugu ahaztu behar 155arekin bat egin zutela.  Urdin eta laranjaren aldekoak dira, Eta Catalunya en comú? Ba gero eta txarrago. Beraien proposamenak ez dauka lekurik bi poloen artean. Distantziakidetasunak kalte egiten die. Ez dute nahi alderdi independentistek aldebakarreko bidea hartzea eta ez dute nahi 155eko blokean jarri nahi. Hala ere, Espainiaren batasunak  gehiago arduratzen die estatuaren 78ko erregimenarekin bukatzea baino. Independentismoak ez zuen faxismoa esnatu, beti egon da hor, baina ez gogaitzeko, hobe ezer ez egitea?

Hauteskunde hauekin Kataluniako egoeraren milagarren atala izango dugu. Hauek nola doazen jarraituko dugu baina etorkizuna ezezaguna izaten jarraituko du. Kontuan izan behar dugu ere, egunean zehar dena ongi joatea eta iruzurrik ez egotea. Izan ere, Hauteskunde-batzordeak behatzaile internazionalak egotea errefusatu du. Horregatik ibiltzen jarraitzea besterik ez da geratzen eta zapalkuntzen aurrean tinko mantentzea.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s