KULTURAREN TXOKOA / Literatura

Fariña

FARINA_PORTADAFariña, Historia e indiscreciones del narcotráfico en Galicia Nacho Carretero kazetariak idatzitako ikerketa lana da. Galizian, narkotrafikoak tabakotik kokainara izandako eboluzioa kontatzen digu. Galizia leku estrategikoa izanik, Europan droga sartzeko atea bilakatu da. Bertan egindako “deskargak”, liburuaren idazleak bereziki ondo prestatuak eta eginak bezala definitzen ditu. Profesionalen gauza.

Droga-trafikora aritzen ziren klan eta mafiek polizi edo kargu politikoekin zituzten harreman zuzenak oso ondo deskribatzen ditu. Hauek ez ikusia egiten zuten eta denek, poliziek, politikoek, zein enpresariek, probetxua ateratzen zioten negozioari. Permisibitate egoera baten murgilduta zeuden bertako herritarrak, kontrabandoa eguneroko bizitzako gauza arrunta bailitzan, beraien bizitzarekin normaltasunez jarraitzen zuten, egoera onartuz. Gizartea tabako trafikotik haxixera, eta ondoren, kokainara, emandako jauziaren lekuko izan zen, eta beraien bizitzetan, besterik gabe,  ezarri zen. Haurrak narkotrafikatzaileak izatea nahi zuten, diru arina eta erraza lortzeko; narkotrafikatzaileak dena dela, ondraduak zirela esaten zuten.

Eskrupulurik gabeko lan profesionala betetzen zuten: garraioa, trafikoa, hartu-emanak… Kolonbiako kartelekin kolaboratzen zuten zuzenean. Goi mailan zituzten kontatuak eta boterea ere argitara irteten da liburu honetan. Hildakoak ere utzi zituen negozio honek, kontu-garbitzeak, desagertzeak etab, eguneroko gauza bilakatu ziren gobernu lokal eta zentralaren isiltasunarekin. Ez ziren Siciliako mafia baina negozioak ere alde zikin eta ilunak zituen.

Liburu gomendagarria, errez irakurtzekoa eta gida bezala funtzionatzen duena, aldi bakoitza eta droga-trafikoaren kideen erlazio guztiak azaltzen dituena. Gaur egun aktibo jarraitzen duten klanak egon arren, liburua 80-90 eta aurreko hamarkadaren hasieran zentratzen da batez ere.

top_gr_8175-1Fariña, Historia e indiscreciones del narcotráfico en Galicia es un libro de investigación llevada a cabo por el periodista Nacho carretero en el que se cuenta la evolución del narcotráfico en Galicia desde el tabaco de contrabando hasta la cocaína. Galicia, estratégicamente situado, ha sido y continúa siendo una de las puertas de entrada de droga en Europa. De hecho, su amplia costa facilita las “descargas” que el autor define como minuciosamente planificadas y ejecutadas.

Los hechos narrados en el libro nos ayudan a remarcar las relaciones y vínculos entre mafias y clanes que se dedicaban a ello con policías que hacían la vista gorda o autoridades, políticos o empresarios que colaboraron y sacaron tajada de ello. Un panorama de permisividad que los habitantes aceptaban, asimilando que el contrabando formaba parte de su día a día.  Una sociedad que vio cómo se dio el salto del tabaco al hachís  y a la cocaína, y que se instauró como si nada en sus vidas. Los niños querían ser narcotraficantes como sus padres. Dinero rápido y fácil de conseguir. Y aún así, los narcos, decían, eran honrados.

El trabajo que se describe es un trabajo profesional sin escrúpulos, de transporte, tráfico etc. colaborando con los cárteles de Colombia. Los contactos y el poder en las altas esferas también salen a la luz. Un negocio que se fue de las manos y que dejó cadáveres a su paso. Muchos muertos en silencio, ajustes de cuentas y desapariciones de por medio,  con el silencio y la pasividad de los gobiernos locales y el central. No eran una mafia siciliana pero se podría ver la sordidez y oscuridad del negocio.

Un libro muy interesante, fácil de leer, guiado y explicado con fases y dirigentes vinculados entre ellos. En la actualidad, siguen clanes en activo aunque el libro nos cuenta la historia de los años 80, 90 y principios de la pasada década principalmente.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s