KULTURAREN TXOKOA / Zinema

Handia

0d3097c18b3f4a6374929da2a3d660f5_XLZuzendaria: Jon Garaño, Aitor Arregi.

Herrialdea: Euskal Herria.

Urtea: 2017.

Iraupena: 114 minutu.

Aktoreak: Joseba Usabiaga, Eneko Sagardoi, Ramon Agirre, Aia Kruse, Iñigo Aranburu.

Musika: Pascal Gaigne

Argazkia: Javier Agirre

Generoa: Drama, biografikoa.

 

Euskal zineman gauza handiak egiteko gai garela erakutsi digute berriz ere Jon Garañok eta Aitor Arregik. Altzoko handiaren istorioa, ipuin edo kondaira bezala aurkeztu ez ezik, pantaila handian sentimenduz eta indarrez beteriko lan bikaina aurkezten dute. Garaiko testuinguruaren atmosfera ederki planteatzen dute eta Javier Agirre Erausoren argazki zainduak bertara barneratzera bultzatzen zaitu.

Lehen karlistaldian kokatzen gara. Martin bere baserrira itzuliko da gerran ibili ondoren baina gauzak aldatu egin dira bertan. Anaia txikia, Joaquin, inor baino garaiagoa da, normala baino askoz handiagoa. Ameriketara bidaiatzea nahi du Martinek, gerratik beso bat mugitu ezinik dakarrenak eta baserriko lanak egin ezin dituenak. Horretarako diru eske itzultzen da etxera baina aitaren ezetza jaso ondoren, bere anaia, munduko gizonik altuena, ikusteagatik dirua ordaintzeko prest egongo direlakoan,  Europatik espektakulu bat zabaltzen joango dira, dirua eta ospea lortuz.

Anaien arteko harremana ez ezik, Handiak garai hartako aldaketak, mundua etengabe aldatzen doala, Joaquin hazten bezala, erakusten digu. Joaquinen sufrimendua ere, bere barne gatazkak, beti ezkutuan ibiliz, sozializatzeko arazoekin ikusten dugu, baina beti anaiari laguntzeko prest. Nahiz eta Europatik zehar bidaiatzea momentu onak ekarri beharko lituzkeen, bien begietatik tristura eta egoerari moldatzeko zailtasunak ikusten ditugu. Hau da pelikularen beste gako garrantzitsuenetariko bat. Mundua aldatzen doa, ideia liberalak zabaltzen, negozio era berriak daude, eta horrek anaien  bizitza erabat aldatzen du horretara moldatzen saiatzen direnean.

Narrazio bikaina, edertasun poetikoa duena, bikote protagonistaren (Joseba Usubiaga eta Eneko Sagardoy)  interpretazio borobilekin. Tradizio eta modernitatea elkarbizitzen duten ipuina. Plano oro guztiz zaindua, Garañok eta Arregik zer kontatu nahi duten segurtasunez azaleratzen dute.  Izan ere, Donostiako Zinemaldian Euskal Zinemari Irizar Saria eta epailearen Sari Berezia irabazi zituen.

handia-aundiyaDirector: Jon Garaño, Aitor Arregi.

País: Euskal Herria.

Año: 2017.

Duración: 114 min

Actores: Joseba Usabiaga, Eneko Sagardoi, Ramon Agirre, Aia Kruse, Iñigo Aranburu.

Música: Pascal Gaigne

Fotografía: Javier Agirre

Género: Drama, biográfico.

Jon Garaño y Aitor Arregi nos vuelven a demostrar que se pueden hacer cosas grandes en el cine euskaldun. La historia del gigante de Alzo, contada como un cuento o  una leyenda, también nos transmite una obra llena de sentimiento y fuerza. La magnífica fotografía de Javier Agirre Erauso nos muestra una atmósfera que nos traslada a la época del siglo XIX.

Nos situamos en la primera Guerra Carlista. Martin vuelve al caserio tras combatir en el frente. Al retornar se encuentra que las cosas han cambiado, su hermano ha crecido  más de lo normal convirtiéndose en un gigante. Martin quiere viajar a América ya que tiene un brazo inmovilizado tras ser herido en la guerra y no puede desarrollar los trabajos del caserío. Vuelve a casa para pedirle dinero a su padre. Tras la negativa de éste y al descubrir que su hermano puede ser el hombre más alto del mundo y que la gente podría pagar por verlo, los hermanos se embarcan en viaje por Europa donde irán ofreciendo el espectáculo y ganarán fama y dinero.

Más allá de la relación entre los dos hermanos en la que se centra la historia, la película nos muestra el desarrollo de las sociedad, como el desarrollo de Joaquin, y los cambios de la sociedad. También el sufrimiento del gigante, que tiene que vivir escondido y tiene problemas para socializar pero que está dispuesto a ayudar a su hermano. A pesar de que viajar por Europa debería de traer momentos inolvidables, a través de los dos personajes vemos la dificultad de adaptación  a esta sociedad cambiante en la que se abren paso las ideas liberales y las nuevas formas de negocio. Cuando los hermanos intentan adaptarse a ellos sus vidas cambian completamente.

Una narración perfecta con una belleza poética en su imagen. Además, la interpretación de la pareja protagonista (Joseba Usubiaga y Eneko Sagardoy) es redonda. Un cuento en el que conviven la tradición y la modernidad con cada plano cuidadosamente rodado. Garaño y Arregi saben con seguridad lo que nos quieren transmitir y así se expresa en el metraje. De hecho, Handia ganó el Premio Irizar al cine vasco y el Premio Especial del Jurado en el Zinemaldia de Donostia.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s