FEMINISMOA

Amorrua eta Nazka

DOnXdv4XkAAbE33

Barnetik ateratako hitzak idazten ditut hemen. Amorru eta nazka osoarekin. Sistema heteropatriarkal honek sortarazten didan amorrutik. Dena normalizatu eta barneratu dugun sistema honen amorrutik. Amorrua sentitzen dut “ La manada”ren kasuaren epaileak biktimak biolazioaren ostean bizitza normala egiten ari zela erakusten duen detektibe pribatu baten informe bat proba bezala onartu zuelako. Zer esan nahi du horrek? Bortxatzen bazaituzte betirako ezkutuan bizi behar duzula? Ezin izango duzula bizitza normalik egin? Zergatik epaitzen dugu biktima eta ez bortxatzaileak?  Hau bai sistema judiziala biktima dudan jartzen duena eta erasotzaileak babesten dituena! Gainera gero erruduna emakumea dela esaten dute beti. Salaketa jartzen ez badu txarto baina justizia patriarkal honekin salaketa jarri ezkero ere ez dizute laguntza askorik eskainiko.  Baina ez zaitez saiatu erruduna seinalatzen, emakumea zelan joango zen jantzita eta.

feminicidios-770x365Amorrua ematen dit, nazka ematen dit, emakumeak hiltzen jarraitzen dituztelako eta ez direlako lehen orrian ateratzen, ez gizartearen arazo estrukturalari buruzko iraupen luzeko telebistako eztabaidak egiten. Hilketa hauen albisteak, albistegietan 30 segundo eskas irauten dute kirol atalaren aurretik. Beste zenbaki bat, beste kirol emaitza bat bailitzan. Amorru handia sentitzen dut estatu mailan 2017an 90 emakume hil dituztelako jada. Eta inork ez du ezer egiten. Amorrua ematen dit hau dena hain barneratuta izateak, eta hilketa matxista berri bat gertatzean ia ez garelako harritzen.

3423Nazka ematen dit emakumeak emakume izateagatik bortxatuak edo erailak izateko arriskuan egoteak. Kontzientzia eta heziketa feminista falta delako, eta aldiz, bortxaketaren kultura existitzen delako eta gizonek emakumeen jabe direla uste dute, beraien gorputzaren jabe, beraien erabakien jabe. Amorrua ematen dit emakumeek ginonek baino askoz gutxiago irabazten jarraitzeak. Genero desberdintasuna desberdintasun sozial bat ere badelako baina badirudi agenda politikoan ez duela lekurik. Ez daudelako biktimentzako ez laguntzarik, ez matxismoaren kontra egiteko metodorik, ezta guzti honi konponbidea emateko interesik. Eraso sexistaren bat pertsonai famatuetan ematen bada, pertsonai honen ibilbide profesionalagatik arduratzen garelako eta ez biktima nola sentitzen den. Egunerokoan jarrera matxistak onartzen jarraitzen ditugulako, bai kultura arloan, politikan, kiroletan edo gizarte esparru guztietan orokorrean.

Aldatu egin behar dugu. Heziketa feminista behar dugu. Sistema matxista eta hiltzaile honekin amaitu behar dugu. Ez-ohiko egoerak normalizatzeari utzi, sistema patriarkala salatu behar dugu. Hiltzaileak, bortxatzaileak, erasotzaileak seinalatu. Guztiok batera borrokatu. Gerra bat da!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s