IRITZIA

Aitormena

Epaile agurgarria,

Nire delituak aitortu nahi ditut.

Ni ere independentista naiz. Are gehiago, independentista eta ezkertiarra. Atxilotu nazazue estatuan preso dauden herrien independentziaren alde daudenei babesa emateagatik. Kataluniako Jordiak, conseller-ak edo Otegirekin egoteagatik. Eta bai, zuen konstituzioak bost axola dit, ez dut ezta etxebizitza edo lan duin bat izatearen eskubidea aipatzen duenean errespetatzen. Erradikal bat naiz, jakin badakit.

Zigor nazazue ni ere taberna liskar batean egon naizelako Altsasuko gazteak bezala. Tartean Guardia Zibilik egon izan balitz, agian orain kartzelan egongo nintzateke ni ere. Gogoratu dezagun urtebete egingo dutela preso Altsasukoek.

593d5a352e081.r_1497215027620.132-76-921-482

Ni ere Alfon bezala motxila gainean izanik manifestatu naiz, euskal presoak etxeratzearen alde azaldu naiz eta horren alde ere txiokatu dut Twiterren, asteburu honetan kartzelaratu duten Alfredo Remirez bezala. Gaixorik dauden presoen askatasunaren alde ere egin dut eta ongi etorri eta omenaldietara joan naiz. Etxean nahi ditugu!

Carrero Blancori buruzko txisteak egin ditut Twitterren Strawberry edo Cassandra bezala. Facu Díaz-en sketchekin barre egin dut eta nik ere jende barik elizak erretzea basakeri bat dela uste dut. Bódalo bezala istilu ezberdinetan sartuta egon naiz espetxeratu ez didaten arren. Ah, eta titiriteroen espektakuluak atsegin ditut. Eraman nazazue horregatik.

Kondenatuta dauden rapero edo  musika talde zentsuratuen abestiak entzun eta abestu ditut. Egin/Gara, Egunkaria/Berria edo El Jueves irakurri ditut zentsura, atxiloketa eta itxieren gainetik. Etorri nire bila.

Estatu espainiarrean hauek eta beste hainbat preso politiko asko daude, politikari ustelak, GALekoak, bankari izurgileak eta beste hainbat eta hainbatek beraien yateetan nabigatzen duten bitartean. Politika, txisteak edo abestiak egin ezin ditugunean, diktadura deitu ahal diogu honi?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s