IRITZIA

Agur Espainia

timthumb.phpAski da. Jasan ezina da. Ezin dugu horrela jarraitu. Urteak eta urteak eta oraindik beraien menpe jarraitzen dugu. Espainia ez dago aldatzerik. Aukera txikiena izan ezkero alde egin behar dugu. Hitzerdika ibiltzeari akabo, paktu fiskal edo askatasunak dakarren egoera ezezaguna delako, erosotasunagatik zapaltzaileari aurre ez egitea amaitu da. Katalunia badoa, baimenik gabe, eta guk Euskal Herrian berdina egin behar dugu.

Eta ez dezagun estatua eta bertako jendea nahastu. Badakigu lagun eta borroka komun asko ditugula espainiar estatuan. Badakigu Lorca edo Hernandez gureak direla ere. Vallecas borrokalaria, Andaluziako jornalariak, meatzari asturiarrak edo Gaztelako ezkerra gure kideak direla. Horregatik, beraiek ere aukera izan dezaten, joan egin behar gara. Sortutako arrailetatik zumardi handiak irekiko dira.

Baina Espainia areken herrialdea ere bada, frankistak omentzen dituena, ustelkeriarena, inpunitatearena. Kartzeletan torturatzen den estatua da, dispertsioarena, iritzi delituena, preso politikoena. Haur pobreziarena, hesiena, armak esportatzen dituena, zezenketena etab. da.

Miles de catalanes se manifiestan para reclamar independencia y pacto fiscal

Kataluniak 78 erregimena haustu du, estatuaren eskaintza bakarra errepresio gehiago, dependentzia totalitario bat eta mehatxua da. Euskal Herrian hamarkadetan bizi izandakoa, preso politikoak, gazte jipoituak, hedabideen itxiera, alderdiak legez kanpo uztea… Katalunian ere gertatzen hasi da. Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ( ANC eta Omnium-eko presidenteak) manifestazio baterako deia luzatzeagatik espetxeratzea zentzugabekeri itzela da, estatu faxista baten erabakia. Ezin daiteke berriz ere beste alde batera begiratu.

Espainia, herrien kartzela, herrialde asmatua, 39 ilundu zena eta inoiz ere ez zuena argia ikusi. Nahiz eta faroltxo batzuekin engainatu nahi, ez da argi naturala. Sistema judizial, legegile eta konstituzionala frankismoaren oinordekoak dira. Legeak egin zuenak tranpa egin zuen. “Legeak ez du inoiz libre egingo pertsonak, pertsonak dira legea libre egin behar dutenak” zioen Henry David Thoreau.

Herri libreen ordua iritsi da, inposaketarik gabeko bide libreari ekin behar diogu. Jon Idigorasek esan zuen bezala, “zuen politika ekonomikoa, zuen ustelkeria, zuen errepresioa eta zuen larderia gero eta gehiago jasan behar ditugunean, gero eta konbentzituago gaude gure soberania politikoa eta gure independentziaren beharraz”

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s