IRITZIA

U-1: Hautestontziak Borren Kontra

cristina calderer

Cristina Calderer

Eta eguna heldu zen, Kataluniak erreferendum bitartez bere etorkizuna erabakitzeko eguna. Herriak Espainiar estatutik independizatu edo bertan jarraitzearen borondatea erakutsiko zuen eguna.

Goizeko lehen ordutik bozkatzeko ilara luzeen irudiak poliziaren errepresio gogorraren irudiekin tartekatzen hasi ziren. Herriak baketsuki eutsi zuen poliziaren eraso bortitzak. Eskolak ixtera joan ziren borra eta gomazko pilotak erabiliz (Katalunian debekatuak daudenak, legeei buruz hitz egiten dutenentzat). Hiritarrak zaurituta, andre nagusiak “zer egin dugu?” galdetzen bozkatzea besterik ez nahi zutenean. BOZKATZEA. Demokratikoa den edozein herrialdean eskubidea izan beharko litzatekeena, baina estatu espainolean demokraziaren izena etiketa bat besterik ez da defendaezina dena defenditzeko. Espainiaren batasun madarikatuak estatutik inoiz joan ez zen faxismoa argitara atera du berriz ere. Kataluniak irabazi egin zuen atzo, Espainiak Katalunia galdu zuen betirako. Estatuak Katalunian legitimitate guztia galdu zuen. Mundura begirako irudia lotsagarria izan zen. Katalan herritarrak baketsu bozkatzen eta estatu espainola bortizki errepresioa erabiltzen. Estatuaren makinaria osoa bere lege, auzitegi eta hedabideekin denbora luzez eman du zapaltzaile gisa. Karta guztiak markatuta daude.

reuters

Reuters

Sare sozialak sutan, haserrea handitzen joan zen, heltzen ziren irudiak gero eta lotsagarriagoak ziren. Babesa eskatzeko mezuak zabaltzen hasi ziren, kontzentrazio baketsuak, protesta hitzorduak, solidaritatea. Ilusiozko jardunaldia, bozkatzen zuten pertsonen irribarrea. Txaloak bozka hautestontzian sartzean urteetan aukera hori izan ez bazuten bezala eta lehen aldiz eskubide hori bazuten bezala. Txaloak baita Espainiako banderarekin bozkatzera zihoazenei. Azken finean bozkatzeaz zihoan dena. Herritarrei entzun eta ez borrekin zer izan behar duten inposatu. Iraganeko soinuak, zuri-beltzeko argazkia orain kolorez eta sareetatik zabaltzen. Maskarak erori dira. Hautestontziak borren kontra. Demokrazia faxismoaren kontra.

DLDSRt_W0AIzOwu.jpg large

Eta arratsaldea iritsi zen eta gobernu espainiar faxistaren beso armatuak erasotzen jarraitzen zuen. Zauritu gehiago, eskola gehiago itxi zituzten, jendea kalean bozkatzen, erresistentzia, suhiltzaileak herria defendatzen polizien aurrean…. Eta albisteak iristen ziren, eta odola irakiten hasi zitzaigun, amorrua gure barnean.

Estatuaren eraginkortasun eza hain handia izan zen, erabiliz zuten bortizkeria hain lotsagarria izan zen, erreferendumean izan ziren behatzaile britainiarrak estatu espainola Hayako Auzitegira eramango dutela atzoko errepresio gogorra dela eta. Babes internazional asko lortu zituen atzo Kataluniak. Generalitat-ak ere Guardia Zibila eta Polizia  Nazionalaren aurkako salaketa aurkeztu zuten epaitegietan.

jordi roviralta

Jordi Roviralta

Baina bozkatu zuten, dena aurkan izan arren bozkatu zuten. Bozkatzera ez zihoan jendea gertatzen ari zena ikusita bere eskubidea gauzatzera irten zen. “Nik ezetz bozkatu behar nuen baina ez dut espainiar estatua bezalako batean bizi nahi”, aitortzen zuten batzuek. “Bakean bozkatzea besterik ez dugu nahi”, protestatzen zuten beste batzuek poliziaren aurrean. Malkoak, tristura, ezintasuna, hainbat eta hainbat sentimendu. Borroka egin zuten guztiengatik, borroka egiten ari diren guztiengatik, atzokoa oso hunkigarria izan zen.

Eta hurrengo egunetan gertatuko denari adi jarraitzen diogu. Emaitzen aplikazioa, biharko greba orokorra, trantsizioa Kataluniako errepublikarantz… Seguim! mundu berria daramagulako bihotzean, edo besterik gabe, hau dena aldatu nahi dugulako.

david ramos

David Ramos

IMG-20171001-WA0024IMG-20171001-WA0022IMG-20171001-WA0020IMG-20171001-WA0019IMG_20171001_105314IMG-20171001-WA0015

ferran nadeu

Ferran Nadeu

dt.common.streams.StreamServer.cls

IMG_20171001_092636

*Izenik ez dituzten argazkiak WhatsAppetik heldu zaizkigu.



Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s