IRITZIA

Faxismoaren Gorakada Europan

Igandean Alemaniako parlamenturako hauteskundeak izan ziren. Angela Merkelen CDU-a berriz ere gailendu zen bozken %33arekin. Bigarrenak geratu arren, Sozialdemokratek (SPD) porrot historikoa jasan zuten. Baina ultraeskuinaren (AfD) hirugarren postua izan zen aipagarriena. Emaitza onak lortu zituen %12,6arekin parlamentuan indarrez sartuz. Posizio honek agenda politikoa zuzentzeko balio dezake.

160523235658_sp_austria_extrema_derecha_624x351_afp_nocreditAzken urteetan Europan ultraeskuinak gorakada izugarria izan du. Austrian boterera igotzeko zorian izan ziren, Frantzian Marine LePenek hauteskunde presidentzialetan bigarren bueltan egon zen, Holandan bigarren postua ere lortu zuten PPVkoek (eta eskerrak), Greziako Amanecer Dorado ko liderraren protagonismoa gogoratzen dugu eta Europan zehar alderdi ultraeskuindarrek diputatu eta zinegotzi asko dituzte (Erresuma Batuan UKIP, DF daniarra, LN Italian, PS finlandiarra, Belgikako Vlaams Belang etab.) Zergatik gorakada hau?

Era guztietako arrazoiak izan litezke baina argi dagoena da krisi egoeran, beldurrezko klima batean populismo xenofoboak indarra hartu duela. Alderdi tradizionalek sinesgarritasuna galdu dute eta ezkerreko indarrek ez dute jakin izan espazio hori betetzen. Erreformismo norabide bat hartuz, sistemaren kontrako apurketa estrategia baztertu dute. Erradikaltasunean ez jartzean, erradikaltasuna eskuinetik aurreratu die. Gorrotoa, arrazakeria, mugak itxi eta errefuxiatuak ez babestearen aldeko ultranazionalismoa, langileriari bere arazoa kanpotik datorrela sinestaraztea eta diskurtso oso oso populistekin alderdi hauek indar handia lortu dute. Beldurra ematen du. Agian XX.mendeko faxismoa ez zen inoiz desagertu.

“Espainian ez dago ultraeskuinarik”

Mila aldiz errepikatutako esaldia da estatu espainolean ultraeskuineko indarrik ez dagoela. Baina denok dakigu PPn ezkutatzen direla botere gehien dutenek . (Baita C´s edo beste alderdi txikiagoetan). Eta nahiz eta beti ikusi ditugun, momentu arte beraien txerri-kortan sartuta zeuden beraien izaera faxista gutxitan ateraz. Orain aldiz, Kataluniako prozesua dela eta, gobernuaren konplizitatearekin kalera atera dituzte arrano eta ‘cara el sol’-ak.

548b81256f9d7Diktadorea ohean hil zen. Espainia diktadura izanik lotara joan zen eta demokrazia izanik esnatu zen. Denek jarri zuten jaka demokratikoa. Trantsizio eredugarria. Juan Carlos I.ak, Francok boterean jarritako erregea, demokrazia salbatu zuen. Gezur guzti hauek jasan behar izan ditugu. Diktadura berrogei urte gehi beste berrogei propinaz. Faxismoa oligarki bat atzean dauka beti finantzatzeko. Horregatik oraindik estamentu guztietan daukate boterea. Enpresa berdinak jarraitzen dute, epaile berdinak, polizia berdinak. Gaur egun frankismoan dirua egin zuten familiak, aberatsenak izaten jarraitzen dute. Dena ondo lotuta. Memoria historikoa nahi duten lekutik pasatzen dute. Katalunian azken asteetan gertatzen ari denarekin oso ondo ikusten da inoiz ez zirela joan.

Egoera honen aurrean, faxismoarekin eztabaidarako lekurik ez dagoela gogoratzen dugu, aurre egin behar zaie. Ez dira pasako!

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s