IRITZIA

Herri Txiki, Prozesu Handi

1252879204_850215_0000000000_sumario_normal2009ko irailaren 13an egin zuten prozesu independentista oso bati bidea emango zion ekimena. Arenys de Munt-eko herrian, Moviment Arenyenc per l’Autodeterminació taldean antolatutako herritarrek bultzatutako independentziaren inguruko herri galdeketa. Ez zen edozelako propaganda ekimen bat izan. Baldintza ofizial guztiak betez eginiko galdeketa bat zen. Autodeterminazio eskubidea gauzagarria zela erakutsi zuten honekin herrialde osoan.

Kontzientzia nazional katalanaren eta independentismoaren berpizkundea bideratu ditu prozesuak 2012tik hona, herritarren nahiei bide instituzionalak irekiaz. Abertzaletasun klasikoari, krisi ekonomikoak eta Espainiaren barruan etorkizunik ez egotearen sentipena batuz, Arenystarrek piztu zuten herrialde osora zabalduko zen sua. Herri galdeketen ugaltzea eta maila katalaneko antolakunde eta ekimenak ugaritzea arin batean eman ziren (diada erraldoiak, Assamblea Nacional Catalana sortzea, mobilizazioak, galdeketak…).

la-presidenta-de-la-assemblea-nacional-catalana-anc-carme-forcadell_560x280Herri mugimendu hauek izan dira besteak beste, burgesia katalana proposamen independentistekin lerratzera behartu dutenak. Aldaketa honek analisi sakonago bat merezi duen arren, herri mobilizatuak, alderdien iritzietatik eta ekintzetatik haratago, posizioz aldatzera behartu dute burgesia lokala, eta honekin alderdi tradizionalak, helburu handiak eskuekin ukitzeraino. Oraindik ikusteko dagoena da, behin prozesua bururarte eramanda, estatuarekin konpetentzia truke bat egiteko erabiliko duten herri potentziala (trikimailu ezaguna geurean), edo herri antolatuaren nahiak gailenduko diren. Eta bigarrenak gailendu ezkero, zein izango da estatuaren erasoekiko erantzuna?

Galdera asko dira airean daudenak uneotan, nola ez. Izan bitez duda hauek uzten dituzten hutsuneak mediterraneoan errepublika duin bat sortzeko beharrezkoak diren espazioak.

Historia idazten hari dira gure borroka kideak. Oinarrietan hasi eta gora arte helduz.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s