IRITZIA

Beldurraren Doktrina

LAVANGUARDIA_G_676307308-knRF-U301152400577eCC-992x558@LaVanguardia-WebBartzelona eta Cambrilseko atentatuetatik hilabete bat bete zen atzo. Hauek nahiko hurbil sentitu ditugunez, gehiago hunkitu gaituztela dirudi. Nahiz eta  jakin badakigu DAESH-ek eragindako hildakoen portzentaje txiki bat besterik ez direla mendebaldekoak eta beste askori buruz hitz egiten ez dela. Hilabete honetan, gure telebista eta hedabideak terrorismoa, yihadismoa eta DAESH- en maniobra militarrei buruz adituak diren pertsonaiez bete dira. Bolardoetan edo  CIAren ustezko deietan jarri dute ikuspuntua, arazoa hori bailitzan.

Guzti hau, eskuin hedabide ultraespainiolaren arrazakeria dosi handi batekin. Bi adibide: El Correok, terrorista batek DBE (RGI) a jasotzen zuela aipatzen zuen eta OKDiariok Ramblako erasoaren arduraduna urriaren 1ean Katalunian egingo den erreferendumean boluntario lana egiteko izena eman zuela esaten zuen. Izan ere, atentatuen gai guzti hau Kataluniar independentisten kontra joateko nola erabili den nazkagarria izan da. Guzti honek analisi sakon baterako ematen du.

La-marcha-ha-sido-convocada-po_54428341116_51351706917_600_226

Baina kasu honetan, honelako atentatuek sortu dezaketen beldurrari buruz hitz egin nahiko nuke. No tenim por (Ez daukagu beldurrik) leloa erabili izan arren eta bizitza normala egiten saiatu arren, eliteek berriro beldurra barneratu dezagun arduratuko dira beti egin duten bezala. Beldurra, historikoki herria beraien esanetara mantentzeko erabili dute. Beraiek munstroa eraiki eta gero horri aurre egiteko eta gu defendatzeko soluzioa dutela esaten digute.

Espainiar estatuan etekin politiko handiak beldurraren bitartez lortu dira. Komunistei, ETAri, yihadismoari eta datorren edozeri beldurra sortuz. Horregatik, batasunari deia egiten zaio eta alderdi handiek paktu antiterrorista delakoa ere sinatzen dute adibidez. Hau, egia esan, Altsasuko gazte batzuk tabernako borroka bategatik edo Twitter erabiltzaileak kartzelarazteko besterik ez du balio izan.

Beldurra aitzaki izanik, gero eta gehiago gure askatasuna mugatzen duten legeak egiten dituzte, eta guk onartu behar ditugu, gure segurtasunagatik noski. Eta txarrena gehiegikeri hauek barneratzen ditugunean dator. Gure beldurrez baliatzen dira gure askatasun izpi apurrak gero eta gutxiago izateko. Azken finean, segurtasuna sistemapean kexatu gabe bizitzeko aitzakia besterik ez da.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s