IRITZIA

Katalunia, Etorkizun bat Bozkatzen

AFP_S686G_20170906233851-kUjB-U4310849249799D-992x558@LaVanguardia-WebKatalunia. Komunikabide guztietan Kataluniari buruz hitz egiten ari dira. Erreferendum legea Parlament-ean onartu, eta Auzitegi Konstiuonnalak bertan behera utzi ondoren, trantsizio legea ere onartu ondoren,  gaur Diada dela eta (azkena autonomi erkidego bezala?) guk ere gertatzen ari den guztiaren hausnarketa txiki batzuk egingo ditugu. Datorren urriaren 1ean katalan herritarrak erreferendum bitartez errepublika independente bat izatea nahi duten erabakitzeko deituak izan dira. Bozkatzea? A ze zorakeria!

Estatu espainiarra Kataluniak bere etorkizuna askatasunez erabakitzearen kontran kokatu zen aspaldi. Estatuak bere makinaria guztia jarri du martxan era guztietako neurri autoritarioak ezarriz, eta batek daki noraino heltzeko gai diren hurrengo hilabetean. Izun handiak eta inhabilitazioak erreferenduma bultzatzen duen orori? Kartzelako zigorrak? Autonomia kentzea? Frankismoan egongo bagina bezala Diagonaletik tankeak ateratzea? Agian garai horietatik oraindik zerbait gelditzen da, ezta?

Erreferenduma geldiarazteko Espainiar unionismoaren argumentu sorta da barregarriena. Ilegala dela esaten da, konstituziotik kanpo dagoela. Hala ere, beraien alde legeak eta konstituzioa aldatzea ez zaie axola. Gainera, komeni da gogoratzea legeak herritik sortzen direla (edo horrela izan beharko lizateke) eta bera dela honek legitimatzen dituena. Eta argi geratu da gaur eguneko legeek legitimitate guztia galdu dutela Katalunian, non gehiengo handi batek nahi duen bere herriaren etorkizunari buruz bere iritzia ematea.

Beste alde batetik, alderdi independentistek erreferenduma Kataluniak independentzia lortzeko helburuarekin besterik ez dutela egiten esaten dute. Ondo Sherlock! Alderdi independentistek independentzia nahi dutela? Inoiz ez nuen halakorik pentsatuko. Gainera herriari galdetuz egin nahiko dute inposatzaile hauek. Erabiltzen duten beste argudio bat ezin dela independentzia erdia gehi bateko botoekin ezarri da. Mundu guztiak dakienez Espainian ere herritar guztiak PPk herenen bozkekin gobernatzearen alde daude.

Bozkatzea antidemokratikoa dela, estatu kolpe bat dela, espainiar guztiek erabaki beharko luketela…  Benetan? Normala gero eta pertsona gehiago Kataluniaren independentziaren alde egotea.

188817-944-629Herriak libreki bere etorkizuna erabakitzea demokrazia da. Bozkatzen ez uztea faxismo ariketa bat besterik ez da, demokrazia orok duen eskubide nagusia debekatzea da. Urriaren 1eko erreferendumak izan dezakeen arazoa Ezetzaren aldekoak etxean gelditzea da eta horrela emaitzak ez direla guztiz errealak izango. Baina Espainiar gobernua tinko mantendu da bere zain faxista ateraz: Espainia handiaren batasun sakrosantu eta banandu ezina. Erreferenduma onartu eta ezetzaren aldeko kanpaina on bat egitea errazena zenean, baita beraien demagogia, argudio zentzugabeak, edo beldurra erabiliz, Gobernua ez bozkatzearen alde kokatu da eta horren aurrean gero eta demokraziaren aldeko baiezko gehiago izango ditu aurrean. Bozkatu ezetz, baina bozkatu.

Ezker espainolan distantziakidetasunak jada ez du balio eta pixkanaka Espainiaren batasuna jokoan egonda, beraien benetako izaera erakusten ari dira. Errebeldia gutxi dauka ezker honek legeak betetzen hainbeste arduratzen badira. Bartzelonako alkatea, Ada Colau, PAHko aktibista gisa iragan errebeldea zuenak, beldur da eta bozkatzeko lokalak jartzeko ziurtasun batzuk eskatzen ditu. Pena bat. Podemos, IU eta En Común estatuarekin paktatutako erreferendum baten alde daude. Hala ere, Catalunya Sí Que Es Pot-eko kide batzuk agindu zentraletatik aldendu dira erreferendumari babesa emanez. PPren gobernu totalitarioarekin ezinezkoa da erreferendum pakatatu bat egitea eta ezin da gehiago itxaron.

Diada-2016-Foto-ANC-cc-1024x682Esperotako erreakzio tristea izan arren, espainiar ezkerraren erantzuna mingarria da. Pablo Iglesias edo Alberto Garzón katalanak balira erreferendumean parte hartuko ez luketela esaten entzuteak min ematen du. Público-n argitaratuko artikulu baten, Albertok Benedict Andersonen hitzak dakarzkigu, esanez nazionalimo oro komunitate imajinatu bat direla. Egia ezbairik gabe. Baina ez du balio hori esatea eta espainiar eta kataluniar nazionalismoak erkatzea, eta aldi berean herri katalana nazionalismo espainiarraren pean kokatzea, Espainia federal baten eszenatoki irrealak aipatuz. Marxistak garen heinean, badakigu langileriak ez duela aberririk, eta arerioa ez dela arraza edo nazio desderdinekoa dena, klase desberdineko baino. Arrazoi horregatik justu konparatzen ditugu Kataluniako eta Espainiako errealitateak (lehenengo ezkerraldera biratzen, eta bigarrena PP-PSOE-C’s-en 254 eskainuetan kateaturik) eta ikusten dugu errealagoa dela klase baxuen gobernu bat Katalunia aske batean Espainia bakar eta bereizi ezinean baino.

Kataluniak etorkizun oso bat dauka aurretik. Eta inork prozesu hau eten ezean independentziarako bidean tinko jarraituko dute. Estatuko ezkerretik asko kritikatzen da estatu berri hori burgesia katalanaren esku gertatuko dela. Hala ere, Katalunia poliki-poliki ezkerrerantz jotzen ari da. Argi dago hasiera batean sortuko den Katalunia hori ez dela mundu mailan eredu izango den errepublika sozialista bat izango. Baina ziur dena, Espainia barruan, momentuz behintzat, irtenbiderik ez dagoela da. Eta Castelaok zioen moduan: “Espainia gorria izateko, apurtua izan beharko da”.

Ah! Eta Euskal Herrian zer? Ba PNV PPren lagun mina izanik, lan egitea tokatzen zaigu, gizartea ezker soberanistara erakarri eta askatasun prozesu bat aurrera eramateko. Bitartean, Tasiok oso ondo irudikatzen du PNVrekin gertatzen dena:

21314384_1420152954729637_4891540102652524422_n

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s