IRITZIA

Turismofobia?

TurismofobiaUda honetan hedabideetan asko entzun dugun neologismoa izan da turismofobia. Turisten aurka erasoak egin dituzten erradikal batzuei buruz hitz egin da. Eskuineko “komunikabide” batzuek terroristatzat ere jo dituzte eredu turistiko honen aurka protestan ari ziren pertsonak. Baina, zein da guzti honen errealitatea?

Dena Arraneko gazteak Bartzelonako autobus turistiko batean pintada batzuk egin zituztenean hasi zen. Mallorkan, eta gutik gertuago, Donostian, protesta hauek errepikatu egin ziren. Protesta hauek turismo masiboaren aurka egin ziren eta auzoak eta hiriak desagertzen ari zirela kexatu ziren. Eredu honek espekulazioa eta lan prekarioak ditu ardatz.

Baina berriz ere, ilargiari begiratu beharren seinalatzen duen atzamarrari begiratzen diogu. Arazoaren jatorria bilatu beharrean, protestaren kriminalizazioa egiten da. Hiri, herri edo auzoen esentzia galtzen ari da leku artifizial batzuen alde. Bai Euskal Herrian, Herrialde Katalanetan, Estatu Espainiarrean edo Europa osoan, tokiren bat bisitatu ezkero antzerakoak izango dira. Leku bakoitzaren berezitasunak desagertzen ari dira, multinazionalak, hotel lobbyak etab.ak lurralde zati handi baten jabe bihurtu baitira.

6_20170803JXwk1kEraikin enpresek, multinazional handiek ( zabor-jan jatetxeak, hotelak…) negozio txikiak eta hiritar guztiek gertu izatea beharrezkoa duten oinarrizko zerbitzuak desagertzea ekarri dute. Espekulazioa eta alokatze prezioen igoerak, bizigarritasun eredu berriekin batera, leku bateko auzokideentzat ezinezkoa bihurtu da bertan bizitzea. Hauek emigratzera behartuta ikusten dira beraien auzoa turistei soilik zuzendutako espazioa izaten bukatu delako. Gentrifikazioaren eboluzio berri bat. Langileria berriz ere hiri nukleoetatik aldendua da.

Kontuan hartu behar dugu baita, lan prekarioa eta miseria soldatak. Behin behineko lana eta “langabeziaren beherakada” ekaina eta iraila bitartean. Prostituzio eta droga mafiek ere espekulazio joko honetan dihardute. Eta askotan heltzen den turista ere eros ahalmen handikoa izaten da eta Europako hegoaldera bere igerileku pribatua izango balitz bezala bidaiatzen du zikinkeria eta zarata sortuz.

Azken urteetan prezio baxuko hegaldiek bidaiatzea kontsumo objektua bihurtu dute. Gero eta leku gehiagotan egotea, bilduma bat osatzea, bidaiatzen den lekuaren ezagupena baino garrantzitsuagoa bihurtu da. Turismoa “demokratizatu” egin da eta milaka bidaiariek praktikatu dezakete.

1501776120_328441_1501776356_noticia_normalTurismoaren diru-sarrerak neoliberal eredu baten babespean datoz, horregatik, enpresen benefizioei kalte egiten dieten edozein erregulazio gelditzen dute. Honen ondorioz, turismo masiboa duen edozein toki, jolas-parke artifizial bat bihurtzen da, gutxi batzuen eskuetan geratuko diren benefizioak lortzeko helburuarekin. Venezian gertatu zen, eta jada ez dago bertakoa den ia herritarrik. Bartzelonan gertatzen ari da. Noraino iritsiko da Donostian?

Turismoa ez da arazoa, eredua baizik. Gutxi batzuen onurarako kudeatua eta ez denon onurarako, nahiz eta zenbaki ziztrin batzuekin ezkutatzen saiatzen diren. Eta protestaren bitartez erantzuleak seinalatzea beharrezkoa dugu, eta protesta ez da arazoa.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s