IRITZIA

Pribil€giatuak

El jueves

El Jueves

Bazen behin gizon aberats bat, bere izena Amancio zela esan genezake. Amancio pribilegiatu bat zen, orduak eta orduak ematen zituen meategian lanean, ondoren portuan kontainer erraldoiak deskargatzen zituen eta gauetan hoteletako gelak garbitzen aritzen zen. A ze zortea! Baina ez, Amancio ez zuen inoiz ere ez horrelako lanik egin, Ainhoak aldiz, bai. Amancio bere burua egin duen entrepreneur bat da. Ainhoa, aldiz, pribilegiatu bat da.

Pribilegiatua hitza erabiltzeak langileriak bere klase bereko kolektibo ezberdinek beraien artean gorrotoak eta inbidiak zabaltzea bilatzen duen estrategia da. Prentsak, telebistako tertulia-kideak, edo politiko batzuek horren erabilpena egin dute zamaketarien kontra azken aldian, klase menderatzailearen diskurtsoa babestuz. Kolektibo ezberdinek jasan behar izan dute “pribilegiatu” tratu hau: aire-kontrolatzaileak, irakasleak, garbiketako langileak, garraio gidariek…  Beraien eskubideen alde mugitu diren kolektibo guztiak.

Mutua minería

Mutua Minería

Borroka, antolakuntza eta elkartasunaren bitartez langileriak bere eskubideak lortu izan ditu. Pribilegiatuak bezala definitzearen helburua indibidualki pentsatu eta isolatzea da, gure albokoa zapaltzera erakusten digun kapitalismoaren pentsaera hain zuzen. Gure eskubideak aldarrikatu beharrean besteei beraienak kentzea nahi dugu.

Batzuek bere sektoreetan hobekuntzak lortu izan badute horretarako borrokatu izan dutelako da. Esklaboen artean borrokatu beharrean ugazabaren kontra elkarrekin borrokatu beharko genuke. Langile antolatu bakoitzaren atzean bere lan indarraz etekina ateratzen duen patroia dago. Langileek bere lan indarra dute saltzeko, bizirauteko baliabidea da, eta beraien lana eta duintasuna babesteko beharrezkoa dute antolatzea eta elkartasunez jokatzea. Batuta ez badago, langileria ahula da, horregatik burgesiak antolakuntza erasotzen du.

EFE

EFE

Langileri antolatua izan da urteetan zehar eskubideak lortu dituena. Zortzi orduko jardunaldia edo atseden egunak borroka bitartez lortu ziren, eta hauek ere “pribilegio” batzuk zirela esaten zen. Ez dira pribilegioak, eskubideak dira. Langile guztionak. Garai batean mila euroko soldata izatea umilazio bat zen, orain, kantitate hori jasotzean ia aberats bat zarela dirudi. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburua den Beatriz Artolazabalek Cadena Ser irratian eginiko elkarrizketa batean, 600 euro hilean jasota duintasunez bizi daitekeela adierazi zuen. Hau da zabaldu nahi diguten mezua eta horregatik zamaketariei pribilegiatu deitzen zaie.

Zamaketariek bere lan baldintzetan hobekuntzak lortzea langileria osoaren garaipen bat da. Baita, zahar egoitzetako zaintzaileek, irakasleek edo muntaketa-kateko langileek beraien eskubideak lortzen dituztenean geuk ere lortzen ditugu. Langileria antolatua da patroiari beldur gehien ematen diona.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s