IRITZIA

Maiatzak 1, Zutik Langileria

chicago1Iritsi da berriz ere maiatzaren lehena, langileen nazioarteko eguna. Egun hau 1889tik gogoratzen dugu, Parisen egindako Bigarren Internazional Sozialistan errebindikazio eta langileen eskubideen aldeko borroka eguna izatea erabaki zenean. Hiru urte lehenago, 1886ko maiatzaren lehenean Chicagon protesta handiak eman ziren zortzi orduko laneguna eskatuz. Greba orokor hau izango zen historia aldatzen hasiko zena. Bi egun beranduago, langileen bilera batean polizia sartu eta tiroka sei hildako eta hainbat zauritu sortarazi zituzten. Maiatzaren 4ean, Haymarketeko plazan kontzentrazioa egiteko deia egin zuten langileek. Poliziaren errepresioaren ostean, istiluak eta atxiloketak izan ziren. Hiruk kartzelako zigorra jaso zuten baina beste bostek heriotza zigorra. Urkan hiltzera kondenatu zituzten.

1493288689_949462_1493289118_album_normalDenborak aurrera egin duen arren, borrokak darrai. Krisi-iruzur testuinguru honetan, soldatak murriztu dira, gero eta prekarietate gehiago dago lan munduan, langabezi tasak handitu besterik ez dute egiten eta diru-sarrerarik ez dituzten familien kopurua  gero eta handiagoa da. Gizakiak ezin du bere etorkizuna erabaki, esklabo lanak egitera behartuta dago bizirauteko. Horregatik, data hau bertan, borrokan,  jarraitzen dugula gogoratzeko eguna da, ukabila altxatuz gurea dena eskatzen, gure arbasoek lortutakoa ez galtzeko eta gureak diren eskubideak lortzen jarraitzeko. Langileriaren duintasunak, kapitalaren aurrean borrokan jarraitu ez ezik, traizionatu egin zituzten eta negozio eta gestoria bihurtu diren sindikatu horiei ere aurre egin behar die. Langileen eskubideak defendatzen zituzten organizazioak zirela ahaztu egin zuten bidean.

LEY ABORTO

Argazkia: Víctor Lerena

XXI. mendeko langileria lan-jantzi urdina duen gizon zuriaren topikotik aldendu da. Garai berri hauetan, langileriak errepresentazio sindikal zabal bat behar du, feministagoa, internazionalista, hezitzailea eta aldaketa klimatikoaz jabetzen dena. Arlo guztietako langileak ezin dira ahaztu. Muntaia-katean dagoenetik zerbitzarira, administratibo prekariotik, artistara, edo emigratu behar duen ikertzailera. Langileak ordezkatzen dituzten sindikatuak behar dira eta ez patronalarekin bazkaltzen dutenak.

Gizarte hau desberdintasun eta injustiziaz marraztutako profila dauka. Aberastasuna gutxi batzuen esku dago eta lan legislazioak enpresari handien onurarako egindakoak dira, langileen eskubideei lotsa barik erasoz. Publikoa den guztia esku pribatuetara eraman nahi dute, pentsioen kasu, apurrekin konforma gaitezen paktu sozialak sinatzen dira, inork ahotsa altxa ez dezan, gainera adierazpen askatasuna mugatzen da eta protesta penalizatu… dena kondenatzen gaituen sistema kapitalista iraunarazteko.

Beste urteetan bezala, maiatzaren lehenengo honetan kalean izango gara baina urteko beste egunetan ere patroiari begietara begiratu eta burua makurtu gabe jarraitu behar dugu hemen gaudela gogoratzeko. Borrokan antolatu, bidean jarraitu, irabazi arte.

Gora langileon borroka!

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s