IRITZIA

PNV, Mafia Etxean Daukagu

Aberri Eguna en la plaza nueva.FOTO: LUIS ANGEL GOMEZ

Argazkia: Luis Ángel Gomez

Badaude gauza batzuk onartutzat hartzen ditugunak, bertan daudela eta bertan egon behar direla diruditenak. Zertarako aldatu? Zertarako galdetu zergatik edo nola? Politikoki, hau izango litzateke PNVren kasua, euskal gizarteak daukan mafia eta minbizi handiena, eta hala ere, EAEn hegemonia mantentzen duena, alde guztietara joz, bakar-jokoan tranpak egiten eta beraien atzean ia etsairik ez duena.

Alderdia bere izaera nazionalistagatik babestu izan ohi dute pertsona askok, gurearen ustezko defentsa horregatik. Hala ere, PNVek ez du arazorik izango estatu espainiarraren aurrekontuak babesteko eta PPren laguntzarekin EAEkoak aurrera ateratzeko. Honekin, euskal langileriaren subiranotasuna eta eskubideak murriztuko dituzte. PNV, gobernukide duen PSE eta PP, azken finean, alde bereko alderdiak dira.

cadena-humana-kcWF-U2126599158742BF-575x323@El CorreoBaina ondoren, Euskal Herrian, ikurriñarekin beraien gezurrak estali, lau argazki atera Gure Esku Dago herri galdeketaren aldeko plataformarekin, eta billeteak kontatzen jarraitu. PNVkoek ekimen honetan zergatik hartu duen hainbesteko protagonismoa eta benetako erreferendum batean nolako jarrera hartuko luketen galdetu behar diogu gure buruari.  Oso eroso bizi dira beraien eserlekuetan, gobernu zentralaren babespean, den-dena kontrolpean izanda. Prozesu katalana babesten dutela diote baina ez dira ausartzen (ez dute behar) euskal bidea hastera, aita Espainia haserretu ez dadin.

Badaude baita oraindik PNV alderdi neoliberal eskuindar batekin lotzen ez duten pertsonak. Jeltzaleek gutxi edo ezer ez egingo dute euskal langileriaren alde.  Jaungoikua eta Lagi zarra leloa ez da oso XXI. mendekoa. Ezker-eskuin ardatzean zentroan edo zentro-ezkerrean kokatzen duen jendea dago. Hamaika ikusteko jaioak gara!

PNV herrialdeko konduktu guztiak kontrolatzen dituen mafia da. Hala ere, langile eta herritar euskaldun askok alderdi gardena dela sinesten dute, ustelkeriaz beteta dagoenean. Alderdiaren kargu gorenek sortutako eta administrazio publikoa bezero ia bakarra duten enpresak honen eredu dira. Telekomunikazioak, eraikuntza, bankuak… ezin dute ihes egin jeltzaleen tentakulu luzeei.

olanoIgor Meltxorrek Gestión a la vasca. Chiringuitos, impunidad y soberbia eta Caso Bidegi. ¿A dónde ha ido a parar el dinero? liburuetan eta  Ahoztar Zelaietak Los jóvenes Burukides Bizkaínos(Clientelismo y fontanería en el PNV), La casta vasca edo Evasores, morosos y millonarios vascos. Panamá Connections oso ongi erakusten dute PNVren benetako aurpegia. Irakurtzea gomendatzen dizuegu ezagutza handiagoa izateko. Bidegi kasua, De Miguel kasua, Miñano kasua, Zambrana kasua, Noticias kasua, Panamako paperak… eta hainbat eta hainbat kasu gehiago non ordainketetan irregulartasunak, obra publikoak esleitzeko orduan manipulazioak, influentzia-trafikoa, prebarikazioa, eroskeria, espioitza, bidegabeko erabiltzeak, iruzurra… eguneroko doinuak dira gurean baita.

Hau ez da kasu guzti hauen ikerketa erreportai bat, baizik eta euskal gizarteak honen aurrean daukan jarreraren analisia. Zergatik legitimatzen eta bozkatzen jarraitzen da alderdi/mafia hau? Ustelkeriaz hitz egiten dugunean PPrena  eskandalu bat iruditzen zaigu baina ez daukagu zertan oso urrun joan beharrik horrelako jarrerak ikusteko.

img-eaj-pnv.php

Nazionalismo moderatu baten mozorropean, gestore on batzuen kontzeptu faltsuan, eta existitzen ez den ‘euskal oasi’ horren atzean burges eta jauntxoetatik haratago gizarte euskalduna maila handi batean kutsatu duen alderdia da PNV. Horregatik, beharrezkoa da mozorroa kentzea eta piztiaren benetako aurpegia ikustea, egoerari buelta eman eta boterearen hegemonia aldez aldatzea, herrira itzultzea. Subiranotasuna eta botere guztia herriarentzat!

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s