KULTURAREN TXOKOA / Zinema

I, Daniel Blake

i_daniel_blake-498647218-largeUrtea: 2016

Iraupena: 100 min.

Herrialdea: Erresuma Batua

Zuzendaria: Ken Loach

Gidoia: Paul Laverty

Musika: George Fenton

Argazkia: Robbie Ryan

Aktoreak: Dave Johns, Hayley Squires, Briana Shann, Dylan McKiernan, Sharon Percy, Natalie Ann Jamieson, Micky McGregor, Colin Coombs, Bryn Jones, Mick Laffey

Generoa: Drama | Drama soziala.

Ken Loach maisuaren azken pelikula honek gertuko errealitate gordin eta krudel batera hurbiltzen gaitu. Sistemari, eta bere alde burokratikoari, Britainiako gizarte-segurantzarena zehazki, eginiko kritika zorrotza da. Pertsonak zenbakiak izatera pasa diren sistemaren kritika.

Daniel Blake bihotzeko arazoak dituen 59 urteko gizona da. Ezgaitasun diru-laguntza eskatu behar du. Bere medikuek lanera itzultzea arriskutsua izan daitekeela ohartarazi diote, baina, hala ere, gizarte-segurantzak diru-laguntza kendu dio lan egiteko gai delakoan. Langabezi laguntza jasotzeko izena ematera behartuta ikusten da eta lan bila dabilela erakutsi behar du nahiz eta ezin izango duen egin. Lan-bulegoan bi ume dituen Katie izeneko ama gaztea ezagutuko du. Berak ere arazoak ditu bere diru-laguntza jasotzeko. Elkarri lagunduko diote.

Loachek beraiena dena lapurtzen dion sistemaren aurrean langileriaren arteko solidaritatea eta alde humanoena erakusten du.  Kontzientziak astintzen dituen beharrezko drama soziala dugu hau. Eguneroko super heroiak, benetakoak, dira protagonistak, gu bezalako jendea.

Nahiz eta pelikularen gertaerak  aurreikusi daitezkeen, filmak harrapatu eta bihotza erdiratzen dizu. Elikagai bankuan gertatzen den eszena hain da gogorra bihotzean min egiten duela. Solidaritatea eta humanismoaren aldeko manifestua da azken finean pelikula hau eta Daniel Blake berak azaltzen duen moduan, “ez naiz ez bezero bat, ez kontsumitzaile bat, ez zerbitzuaren erabiltzaile bat, ez naiz gizarte-segurantzararen zenbaki bat, ez espediente bat, pertsona bat baizik”

Yo, Daniel Blake

41fOCJd8FtL._SY344_BO1,204,203,200_Año: 2016

Duración: 100 min.

País: Reino Unido

Director: Ken Loach

Guion: Paul Laverty

Música: George Fenton

Fotografía: Robbie Ryan

Reparto: Dave Johns, Hayley Squires, Briana Shann, Dylan McKiernan, Sharon Percy, Natalie Ann Jamieson, Micky McGregor, Colin Coombs, Bryn Jones, Mick Laffey

Género: Drama | Drama social.

La última película del maestro  Ken Loach nos muestra una realidad cercana, cruda y dolorosa. Una crítica al sistema, a su aspecto más burocrático enfocado  en el sistema de seguridad social británico donde las personas han dejado de serlo para ser simplemente, números.

Daniel Blake es un hombre de 59 años que sufre del corazón y tiene que reclamar su subsidio de incapacidad. Los médicos no le permiten trabajar ya que sería un riesgo, y sin embargo, la seguridad social le retira la prestación por entender que está capacitado para trabajar. Daniel se verá obligado a inscribirse para obtener ayuda por desempleo y buscar trabajo aunque no pueda ejercerlo. En la oficina de empleo conocerá a Katie, una joven madre soltera con dos niños que tiene problemas para acceder a un subsidio de desempleo.  Se ayudarán mutuamente para salir adelante.

Loach recrea así la solidaridad y el lado más humano de la clase trabajadora frente al sistema que le roba lo que es suyo. Un drama social necesario que sacude conciencias.  Los superhéroes y las superheroínas  del día a día, las de verdad, son las protagonistas de esta historia que la podríamos protagonizar cualquiera de nosotras.

Pese a lo previsible de los acontecimientos la película te atrapa y te desgarra por dentro. La escena en el banco de alimentos duele como una punzada en el corazón.  En definitiva, un canto a la solidaridad y a la humanidad, ya que como el propio Daniel Blake explica, “no soy un cliente, ni un consumidor, ni un usuario del servicio, no soy un número de la seguridad social ni un expediente, soy una persona”.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s