AZKOINA

Azkoina, 2 Urte Itsasora Botilak Jaurtitzen

2urte

Bi urte betetzen dira blog honekin hasi ginenetik. 2015eko martxoak 25aren lehenengo sarrera horretatik bide luze eta polit  bat burutu dugu, non,  batez ere, ikasi egin dugu.

Abentura hau hasi ginenean gure inguruan genituen eztabaidak formatu digital batean jartzean besterik ez genuen bilatzen. Gure ideiak plazaratu nahi genituen hausnarketarako eta munduaren nondik norakoak ulertzeko erantzunak jaso eta eztabaida berriak sortzeko. Gu ez gara egi absolutuaren jabe, ez dugu horrela planteatzen ere. Hala ere, informazioz gainezka gauden garai hauetan, heltzen zaigun guztia ondo kudeatzen jakin ezean arriskutsua izan daitekeela ulertzen dugu.

Internet informazio ozeano erraldoi bat bihurtu da eta guk gure irla txikia dugu hau. Bertatik, noizean behin gure mezuak botiletan jaurtitzen ditugu itsasora. Ezin ditugu itsasertzera heltzen diren guztiak jaso baina hauek zabaltzea, bertan dagoenari buruz hausnartzea eta horren harira zer egin dezakegun eztabaidatzea atsegin dugu. Mundu honetan botilak jaurtitzen dituzten naufrago umil batzuk besterik ez gara.

Bi urte hauetan artikulu sakonak idatzi ditugu TTIPa, hirigintza, fracking-a, kulturaren merkantilizazioa, hezkuntza edo desberdintasun sozialari buruz, besteak beste. Gaurkotasun gaiak ere jorratu ditugu,  bai etxean bertan gertatutakoak, Altsasuko kasua, Arnaldo Otegiren askapena edo Gasteizko martxoak 3 eta Iñigo Cabacasen erailketen urteurrenak, zein EAEko hauteskundeak… baina Katalunian ere begi bat jarri dugu eta estatu mailan izandako hauteskundeak eta albiste politiko ugariak aztertu ditugu. Europa ere izan dugu ardatz Brexit-a, Frantziako grebak  edo Renizri ezetzari buruz idatziz. Muga hauek ere gainditu ditugu Sahara edo Ruandari buruz hitz egiteko, eta baita, gutxi batzuek hitz egiten duten Yemeneko gerra erakutsi nahi izan dugu. Gure gomendio literario, musikal eta zinemazaleak egin ditugu gure iritzi umiletik abiatuta. Barnean daukagun artistak kanpora atera ditugu eta sormenezko lan ezberdinak egin eta jaso ditugu, artea eta kultura mundu hobeago baten baitan borrokatzeko ezinbestekoak direla ulertzen dugulako.

Betaurreko moreak jarri ditugu mundua begiratzeko eta borroka feministaren alde aritu gara (gure akatsak egiten jarraitzen ditugun arren eta blogeko atala nahiko ahaztuta dugun arren).  Bizitza umorez bizi dugu eta barrearen kolorezko pintzelekin errealitate gris hau margotzen saiatu gara. Azkenik, blog honi esker, pertsonai interesgarriak elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Albert Botran, Los Chikos del Maíz, Sons of Aguirre eta Facu Diazekin hitz egiteko aukera izan dugu eta guretzat tarte bat eskaintzea eskertzen diegu.

Zaila da egunero informazio sare erraldoian jasotzen ditugun gai guztiak aztertzea. Horregatik, eta nahiz eta maiztasun zehatz barik, guk bidean jarraitzen dugu.

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s