KULTURAREN TXOKOA / Literatura

Itsutasunari Buruzko Saiakera/Ensayo Sobre la Ceguera

Itsutasunari Buruzko Saiakera

10569_ggJosé Saramagoren maisulan honek leku ezezagun baten kokatzen gaitu. Bertan, semaforoaren aurrean bere kotxean itxaroten ari den pertsona batek ikusmena galtzen du bat-batean. Bigarren pertsona batek laguntzea erabakitzen du baina itsu geratzen da baita. Pixkanaka itsutasun zuria handitzen doa eta gobernuak itsuak eraikin batean (kontzentrazio-esparru bat) baztertzea erabakitzen du, besteengandik urrun, epidemia zabaldu ez dadin. Azkenean, dena kontrolaezina bihurtzen da eta gero eta itsu gehiago daude baztertuta. Oftalmologoaren emaztea itsu geratzen ez den pertsona bakarra izango da baina bere senarrarekin baztertuen eraikinera sartzeko itsu geratu denaren itxurak egiten ditu. Bere begien bitartez gertatzen dena ikusiko dugu.

Saramagoren idazlanetan ohikoa denez, pertsonaiek ez dute izen zehatzik eta narrazio estiloa paragraforik gabekoa da eta puntuazio-marka gutxi ditu. Larrialdi eta kaos egoera batera eramaten gaitu berriz ere Saramagok bere beste obra askotan bezala. Egoera hauetan nola jokatuko genukeen hausnartzera bultzatzen gaitu. Gizakiaren miseriak airera ateratzen dira, norbanakoaren bizirauteko senak bultzatuta berekoikeria talde lanari gailentzen zaio nahiz eta denon artean egindako lana bizirauteko era egokiena dela erakutsi.

Gogoeta egiteko gure gizartearen metafora da, non denok itsu bizi garen eta ikusten dutenek, oftalmologoaren emaztearen kasu, itsu egotea nahiko genuke gure inguruko errealitate beldurgarria ez ikusteko. Ezjakintasunean bizi.

Idazle portugaldarraren nobela hau gomendatzen dugu baina baita autore honek dituen antzeko egoera limite bat deskribatzen duten obrak ere, hala nola, Heriotzaren aldizkakotasunak edo Argitasunari buruzko saiakera, Itsutasunari buruzko saiakeraren bigarren zatia dena.

Ensayo sobre la ceguera

9788420442693Esta obra maestra de José Saramago nos sitúa en un lugar indefinido en el que un hombre queda repentinamente ciego mientras espera en su coche frente a un semáforo.  Una segunda persona se ofrece a ayudarla y cae contagiado quedándose ciega también. Poco a poco la ceguera blanca se extiende y el gobierno decide aislar  a los ciegos en un edificio (campo de concentración) lejos de los demás para evitar un mayor desastre. Todo resulta incontrolable y cada vez más ciegos son aislados. La mujer del oftalmólogo será la única persona que seguirá con vista pero se hace pasar por ciega para poder ir con su marido al centro. A través de ella veremos todo lo que va ocurriendo.

Saramago, como es habitual, prescinde de nombres para sus personajes y mantiene un estilo de narración sin separación de párrafos y con apenas signos de puntuación. Nos lleva de nuevo como en otras obras del autor, a la angustia y el caos de una situación límite en el que nos hace reflexionar cómo actuaríamos. Afloran así  las miserias del ser humano que comienza a actuar por instinto y egoístamente cuando se ve que la mejor manera de actuar es trabajando entre todas para poder sobrevivir.

Una reflexiva metáfora de nuestra sociedad en la que todas estamos ciegas y aquellas que ven, como la mujer del oftalmólogo, quizá nos gustaría también estar ciegas para no ver la espeluznante y macabra realidad de alrededor. Vivir en la ignorancia.

Recomendamos en especial esta obra del autor portugués pero también cualquier otra del escritor que describe este tipo de situaciones límite como Las intermitencias de la muerte o la que sería la segunda parte de Ensayo para la ceguera, Ensayo para la lucidez

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s