IRITZIA

Trump Heldu Arte

donald-trump-is-going-off-on-megyn-kelly-againBazen behin koloretako mundu bat. Bertan, maitasuna, bakea eta elkartasuna zen nagusi gizakien artean. Paradisua lurrean, idatzi zaharretako edena . Bazen bai, Trump heldu arte.

Trump heldu arte ez zeuden presidente matxistak emakumeak baino gehiago zirela uste zutenak. Ez zegoen emakumeen gorputzak arautu nahi zituen buruzagirik eta gizarteko eremu guztietan gizonezkoek eta emakumeek eskubide berdinak zituzten.

Trump heldu arte munduan zehar ez zenituen aurkitzen ez hesi ez harresirik herrialdeak banatzen, eta are gutxiago Estatu Batuetan. Etorkinak ongi etorriak ziren eta ez ziren gerretatik ihesi hilak suertatzen. Esan daiteke Trump heldu arte ez zegoela gerrarik, eta noski, ez zegoen arma salmentarik.

Trump heldu arte tortura iragan mendeetako hitz anakroniko bat besterik ez zen, gaur eguneko mundu moderno eta aurreratu honetan ezinezkoa zena. Kartzeletako galdeketak esparru gardenak ziren, non giza-eskubideak guztiz errespetatzen ziren.

Trump heldu arte desberdintasun sozialak ez ziren existitzen. Gizarte berdintasunaz gozatzen genuen, aberats eta txirorik gabe. Estatu Batuak eta Europan ez zuten herritarrek beraien eskubide zibil, politiko eta ekonomikoak galtzeko beldurrik.

Trump heldu arte faxismoa hiztegian agertzen zen hitz bat besterik ez zen, pelikuletako gauza bat, errealitatean aurkitu ezin zena.

Trump heldu arte ez geneukan aurre egiteko etsairik.

Ezta? Ez, noski ezetz.

symx9ufdx_930x525Egia da Trumpek mespretxagarria den oro irudikatzen duela, kontra egin beharreko guztia: misoginia, arrazakeria, antiekologismoa,… Bere izatean dena da iguingarri. Dudarik ez, ez diogu ezer barkatzen, ez barkatuko. Aberats higuingarria eta erreakzionario bat gehiago da.

Baina boterera heldu aurretik mundua jada bazegoen usteltze prozesuan. Emakumeek tratu txarrak jasotzen zituzten eta erahilak ziren, errefuxiatuak (errefustauak hobe esanda) hil egiten ziren jaso nahi ez zituzten herrialdeetara bidean, lurra irabazi ekonomikoak lortzeko arpilatzen zen, natiboak eta indigenak bere lurraldeetatik kanporatuak izanik, edo beste barik desagertaraziz…

Pozten gaitu Trumpi doilor bat dela esateko kaleak bete direla ikusteak. Baina Trump joandakoan, lau, zortzi urte barru (baliteke lau urtera ere ez heltzea) jendeak kaleetan jarraitzea espero dugu, ezer gutxi aldatuko delako egoera.

Emakume estatubatuarrak beraien eskubideen alde borrokatzen jarraitzea espero dugu, Hillaryren “feminismo” neoliberalak gutxi lagunduko baitie. Harresiaren kontrako protestak jarraitzea espero dugu, Bill Clinton demokrataren agindupean 1994an eraikitzen hasi ziren harresiaren kontra (NAFTA sinatu zen urtean zehazki, komertzio askea bai, baina ez pertsonen mugimendu askea), eta hau behingoz eraistea. Espero dugu manifestatzen diren pertsonek errefuxiatuak jaso behar direla eskatzen jarraitzea eta egoera horretara bultzatzen dituzten gerrak etetearen alde ere borroka egitea. Espero dugu lurra defendatzen duten protestek etenik ez izatea eta munduko herrialde kutsatzaileenetarikoa den gobernuari (lehena per capita) beste era bateko politikak eskatzea.

Espero dugu protestetan parte hartzen dabiltzan guztiek borrokan jarraitzea (guk ere jarrai dezagun), Trump etorri den bezala joango baita, baina munduan nagusi den kapitalismo krudelak ez du alde egiteko intentziorik izango, ez baitu amaitzen diren legegintzaldi eta aldatzen diren gobernuetaz deus ulertzen. Arazoa ez dira agintariak, arazoa kapitalismoa bera da.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s