SORTZAILEEN TXOKOA

Herdoila

herdoila-001herdoila-000

Tiragomak umeen jolasak direla
Esan ziguten txikitan,
Baina kasu emateko,
Harriei aspaldi begiak erauzi zizkietela,
Eta ez dakitela noren kontra
Ari diren erortzen,
ehundaka.

Gurpil gabeko bizikletek
Ezer gutxitarako balio zutela ere
Gogorarazten ziguten ia egunero.
Begien aurrean hedatzen zen bidea
Egiteko indar gabe geratuko ginelakoan.

Eta ilunabarrean,
Etxera joan beharra zegoela agudo,
Iluntasuna ez zelako jende onentzat egina.
Guretzako, argitan bizitzeko,
Sortuak zirela bonbila eta neonezko argiak,
Iragarki ederrez apainduak.

Herdoila
ezaugarri hutsa baino gehiago izatera pasatzen denean, ordea,
sentitzen dut hiria gertuen.

 

Marrazkia: “Artitektura II”.

ELOI LANDIA ORMAETXEA

Olerkia: “Herdoila”.

ARITZ BRAVO ZUBILLAGA

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s