IRITZIA

Sortu Zure Enpresa Propioa!

nueva-ley-emprendedoresGezurra saldu digute, tranpak egin dizkigute eta beraiek jokoaren maisuak izaten jarraitzen dute. Mezua barneratu dugu. Esfortzuarekin nahi duzun guztia lortu dezakezunaren diskurtsoa, gogor lan egin behar dela, eta norbait izateko, dena eman behar duzula. Gezurra. Gezur iraingarria kapitalismo basati honek pertsonei bere helburuak lortu ezean beraien errua dela sinetsiarazi diena.  Zure ametsak lortzen ez badituzu zure errua izango da: alfer bat zara, ez duzu horretarako balio edo ez zara gai ingurunera moldatzeko. Gure gain hartzen ditugu porrotak, gu gara errudunak eta ez haiek, eta horrela berriro ere sistemak aurrera jarraitzeko behar dituen pieza baliagarriak bihurtzen gara.

happy young workers  raised hands and looking at laptopEz duzu lanik aurkitzen? Ekin zure ametsari! Sortu zure enpresa propioa! Zenbat aldiz entzun dugu hau azken aldian? Badirudi “ezer ez” baduzu egiten nahi ez duzulako dela, zure enpresa sortzeko aukera baitaukazu. Begira Amancio Ortega edo Steve Jobs, garaje baten hasi eta dirutza egin dute jende askori lana eskaintzea lortuz.  Eta zuk garaje bat duzula, bertatik zure enpresa hasten eta luxuzko yate batean ikusten duzu zure burua. Gauzak ez dira horrela. Nire aitonak esaten zuen bezala, aberatsak ez dira aberats bihurtzen lan eginez. Langileak dira esplotaziopean, bere lan indarrarekin, enpresariaren irabaziak sortzen dituztenak. Agindupean dagoen ergela izatea nahi duzu ala zure enpresa propioaren liderra izatea nahi duzu? Ekin!

Ez du ezertarako balio zu edo zure gurasoak jo eta su lanean ibili izana beraien bizitza osoan zehar zure ikasketak ordaintzeko, gero eta garestiago dauden ikasketak (hezkuntza publikoan ere). Elitismoaren buelta nahi dute, aberatsen semeek bakarrik izateko ikasteko ahalmena eta besteen gaineko boterea mantentzeko.

Ez zara esfortzatu; oraintxe bertan alfer bat izango ez bazina zure multinazional handia zuzentzen egongo zinen. Ordez, lan egin ez nahi duen gizarteko parasito bat besterik ez zara. Barkatu, gutxi ordaindu edo ordaintzen ez dizuten lanak errefusatzen ari zara? Berdin zaigu, beste edozeinek egingo du eta guk, zuen lanaren bitartez, gure poltsikoak beteko ditugu. Nahi badituzu apurrak zuretzako. Duintasunari buruz hitz egiten didazu?

emprendedores“Emprendedor” hitza erabiltzen hasi diren arren, askotan autonomoa den horri deitzen diogu horrela; azken hau baina, ez da hain “cool”a “emprendedor” edo “entrepreneur” hitzak bezala. Eta autonomoa izateak bere abantailak izan ditzakeen arren (alde batera utzirik enpresa sortu eta bere langileen lan-indarraz aprobetxatuz etekinak bakarrik atera nahi dituzten horiek), estatu mailan dagoen autonomoen erregimen horretan suizidio bat da kasu askotan aukera horren alde egitea. Eta beste aldetik, kontuan hartu behar ditugu badaudela enpresa batzuk bere langileak autonomo gisa kontratatzen dituztenak, “autonomo faltsuak” deiturikoak. Autonomoetan alta emanda enpresak ez ditu ez gaixotasun bajak, ez oporrak, ez egun libreak ordaindu behar eta langileak berak ordaindu behar du bere giza segurantza. Hori mauka!

Jadanik ez zaigu harrigarria egiten langileria itotzeko eta beraien sistema eta bertan gertatzen den guztia arazo barik barneratzeko kapitalak dituen estrategia guztiak. “Gutxienez lana daukazu”, “zure aukeren gainetik bizi izan zara” “jarraitu zure ametsa, sortu zure enpresa” bezalako esaldiek azken finean zapaldua bere egoeraz errudun sentiaraztea bilatzen dute eta zerbait txarto irten ezkero, zure ametsak lortu ezin badituzu, zure porrot pertsonala izango dela erakustea besterik ez dute nahi.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s