ARTIKULUAK

Sinboloak, Munduaren Itzulpena

senal-de-stopSinboloak gure eguneroko bizitzaren parte dira. Esan nahi digutenaren interpretazioa bereganatu dugu nahiz eta guk ematen diegun esanahietatik haratago ez daukaten arren. Hauen arabera identitate, kultura eta bizimodu ezberdinak sortu ditugu. Mugitzen garen mundu ezberdinen arteko konplexutasunean kondenatuta bizi gara. Horregatik gure diskurtsoek aurreiritzi, premisa eta sortutako interesak ezkutatzen dituzte.

Sinboloa historiaren jarioan ez dagoen zerbait da, limiteak eta markoak ezartzen dituena da. Errealitatea deritzogun hori interpretatzeko definizioak dira sinboloak eta hauen bitartez, ez dagoen zerbait berehala agertaraztea dakarte. Ahalmen sinbolikoa ez da ikasten, gizakia izateagatik ematen da baina horren aktibazioa bai ikasten dela. Sinboloa faktore neutroa da eta gizatiartu  edo ez egiten du. Sinbolikoa gizakiaren predeterminazioa da eta sinboloa aldiz, errealitate kultural eta historikoari lotuta dago eta gizakiaren esperientziak artikulatzen ditu. Gizakia psikiko eta errealitatearen artean mugitzen da eta gure erlazionatzeko gaitasuna ez dagoena agertaraztearekin dugun ahalmen sinbolikoari lotuta dago.

Gauzek, pertsonek, gertaerek… beti daukate beste alde bat, gizakiak ezin ditu iritzi definitiboak izan. Bizitza inkontzientea eta erreflexiboa dena determinatzen du, instintiboki jokatzen dugu. Sinbolikoa gure humanitatean sartuta dago lengoaien bitartez espresatzen ikasi baino aurreragotik.

simbolos1Gizakia artifiziala da eta horregatik sortzen ditu elementu materialak zein inmaterialak, bere gabeziak betetzeko. Amorfoa utzi eta eremu kultura zehatz batera pasatzen da. Sinboloa humano, jainkotiar eta kosmosaren artean mugitzen da, pentsarazi eta sentiarazten du. Sinboloa zeharkako lengoaia da eta bertatik ateratzen dugun garrantzitsuena esatea nahi duena da eta ez esaten duena. Horretarako erabiltzen ditugu mitoak, kontzeptuaren bitartez azal-ezina dena definitzeko.

Ez dago nagusitzen den arrazoirik, arrazoiak asko dira eta era ezberdinetan mintzatzen dira. Gizakia finitua da eta ezin ditu adierazpen absolutuak egin eta egiaren kontzeptua degradatu egiten da.

116304-stock-photo-bicicleta-senales-marcas-raya-simbolos-metaforas-asfalto-signosSinboloa inplizitu eta esplizituen bitartez komunikatzen da, dena baino gehiago azaltzen du. Ikusten ez den beste zerbait beti dagoela ikasi dugu. Errealitatearen atzean indibidualki edo kolektiboan dauzkagun potentzialtasun guztietan lan egiten duen eraikuntza sinbolikoa dago. Gizakia beti desiratzen dago eta benetako desioa beti desio bat bezala mantentzen da. Horregatik desioa ez dagoenarekin lotzen dugu eta sinbolikoa gizakiaren barne barnean dagoena da, nahi baina ezin den hori azaltzen du. Subjektuarekin lotuta dago beti eta ez objektuarekin, afektiboa eta efektiboaren arteko erlazioa mantentzen du eta gure kalkuluetatik haratago dagoena erakutsi ahal diguna.

Honen ondorioz, etengabe galderak egiten dizkiogu gure buruari, izan ere gizakian garrantzitsuena hori da: galderak. Sinboloa giza egoera guztietan lan egiten du eta giza paradoxa horren adierazgarri nagusiena da.

BIBLIOGRAFIA

  • Trevi, Mario –Metáforas del símbolo (1996) Bartzelona: Anthropos,Editorial del hombre
  • Bachelard, Gaston- El derecho a soñar (2008) Mexiko: Fondo de cultura económica
  • Duch, Lluís-Antropología de la religión (2001). Bartzelona: Herder Editorial
  • Duch, Lluiís-Antropologia de la vida quotidiana 4.2. Armes espirituals i materials. Política (2001). Bartzelona: Publicacions de l’Abadia de Montserrat
  • Duch, Lluís-Antropologia de la vida quotidiana 4.1. Armes espirituals i materials. Religió (2001). Bartzelona: Publicacions de l’Abadia de Montserrat
  • Duch, Lluís-Antropología de la vida cotidiana 1. Simbolismo y salud (1999). Bartzelona: Trotta
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s