IRITZIA

Renziri Ezetza eta Balizko Eraginak

italy_referendum-4e2d1_20161205020259-kfuh-u412406100577rqh-992x558lavanguardia-webItaliako konstituzioa aldatzea helburu zuen erreferenduma egin zuten atzo Italian, Matteo Renzi eta Alderdi Demokratikoak (zati batek bederen) bultzatzen zuena. Konstituzioaren aldaketa honek testuaren bigarren atalari eragiten zion, eta azken urteetan aldaketa batzuk jaso dituen arren, Europako ezkertiar eta aurrerakoienetariko bat dela esaten da Italiar konstituzioa. Piero Calamendrik, 47ko konstituzioaren aitetako batek, zioen bezala “zuen konstituzioa jaio zen lekura erromesaldia egin nahi baduzue, joan zaitezte partisanoak erori ziren mendietara, preso egon ziren kartzeletara, urkatuak izan ziren zuhaitzetara”.

Matteo Renzik aldaketa bultzatu du, zeinek oinarrizko printzipioak mantendu arren, hauen aplikazioan bazuen eraginik. Proposatutako erreforma nagusienen artean, aipatzekoa bikameralismo perfektua puskatzeko zuen asmoa, Senatuak zeukan botere legegilean eraginez.

Italiar herriak, berriz, ezetz argi bat esan dio politiko gazteari, Florentziako alkate ohiari. Hiru erregiotan soilik irabazi du baietzak, eta hauetako bat izan da Toscana, Florentzia izanik bere kapitala. Erregio honetan baietzak irabazi izanak, agian ulertu daiteke erreferendumak izan duen plebiszitu izaerarekin: baietzak galdu ezkero, Renzik bere buruaz beste egingo zuen, politikoki noski (David Cameronek Brexitarekin egin zuen bezala). Baina hordago hau ez da nahikoa izan baietzak irabazteko, eta 20 puntu atzetik geratu da.

1480847969_741970_1480882764_noticia_fotogramaEta emaitza honek eszenatoki interesgarri bat uzten digu Italian, eta baita Europa osoan ere. Van der Bellen ekologistak (eta europazaleak) Austriako Presidentziarekin egitea lortu duen egunean, Norbert Hofer ultraeskuindarra (eta euroeszeptikoa) garaituz, beste europazale batek bere dimisio aurkeztu behar izan du. Baina Austriako presidentearen karguak asko dauka protokolozkoa eta oso gutxi benetako botere posizio batetik. Hori dela eta, 2018an egingo diren hauteskunde legegileetara itxaron beharko da alderdi bakoitzaren indarrak nolakoak diren jakiteko. Hala ere, aipagarria da oso ikustea 2013ko legegileetan lehen eta bigarren alderdiak izan zirenak (sozialdemokratak eta popularrak, hurrenez hurren), ez diren presidente izateko bigarren itzulira pasatu ere. Grosse koalitionen biharamunak (ia kontinentalak).

Hau horrela, datorren urtean italiarrak berriro joan beharko dira hautestontziekin izango duten hitzordura, kasu honetan hauteskunde orokorretan parte hartzera. Aurrerapenik egon ezean (oso posiblea dena,) irailean ospatuko dira, eta Beppe Grilloren Bost Izar Mugimendua (M5S) da garaipena lortzeko alderdi faboritoa, biziki euroeszeptikoak direnak. Honekin eszenatoki berri bat irekitzen da Italiarentzat, zeinetan baden aukera herrialdea Europar Batasunetik aldentzeko, edo zuzenean hau uzteko, Brexitarekin gertatu zen bezala.

marie-le-penGuzti honi datorren urtean izango diren Frantziako hauteskundeak gehitu behar zaizkio, eta hauetan Le Penen irudiak duen indarrari. UMPk berriki hautatu du François Fillon bere presidentziarako hautagai bezala. Fillon neoliberal thatcherista bat da, eta bere burua gaullismoaren jarraitzaile bezala saldu nahi duen arren, berak babestu, eta batez ere irudikatzen dituen balore neoliberal eta establishment-ak egun ilunetan daude, Brexitean David Cameronen porrotak eta EEBB Trumpen garaipenak argi uzten duen bezala.

Azkenean Le Pen irteten bada Frantzian garaile, eta Beppe Grillo Italian, boterea lortuko lukete (edo behintzat bozkatuenak izan) bi euroeszeptikok euroguneko bigarren eta hirugarren potentzia ekonomikoetan, EBko sortzaile izan ziren bi herrialdetan gainera. Baliteke egoera berri horretan ez egotea horren urruti Frexit eta Itexit-a. Eta hau gertatuz gero, ez litzateke honi buelta eman ahal izango dion Alemaniarik izango.

Guzti honek bigarren mundu gerra orduko panorama batera eramango gintuen (benetan posible bada konparaketa hori egitea). Eta egoera horretan dena izango zen posible, gauza txarrenetik, gauza oneneraino. Europako ezkerrak eszenatoki berri horretan dituen indarren arabera egongo da hein handi baten hori. Maleruski, badirudi egoera hori benetan errealitate bilakatzen bada, ezkerra prestatu gabe egongo dela. Harrapa gaitzatela populismoek etxerako lanak eginda, arren!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s