IRITZIA

Agur eta Ohore, Komandante!

66cd560e0a2b46d9bbcf218e96a55435_0Eta historiak absolbitu zizun, dudarik gabe. Kubak negar egiten du, munduak negar egiten du, guk negar egiten dugu. Umezurtz uzten gaituzu, mundu justu bat bilatzen duen idealetara heltzea gero eta zailagoa denean erreferente gabe geratzen ari gara. Zutaz hitz egitea, duintasunaz hitz egitea da, adorez eta itxaropenez hitz egitea da. Komandante, betirako izango zaitugu gure bihotzetan.

Mendearen bigarren erdiko pertsonai historiko garrantzitsuena, mitoa izan zara. Sierra Maestratik aurrerapen sozialaren ibilbidea zabaldu zenuen Latinoamerika osotik. Orain bazoaz eta dena ziurgabetasuna bihurtzen da. Berriro ere deabruak Latinoamerikaren mehatxatzen dabiltza. Ez dakigu zer gertatuko den baina argi daukagu ez gaituztela izutuko, zure legatuan sinesten dugu eta herriak duin jarraituko du. Ideiak ez dira hiltzen, borrokak darrai. Bahia de Cochinosen bezala, garaituak izango dira.

Zu heldu aurretik dena grisa zen. Dena zen izua, esplotazioa eta biolentzia Fulgencio Batistaren diktaduran. Ez eskubide politikorik, ez sozialik, ez langile eskubiderik, ezta osasun babesik eta alfabetizazio maila urriarekin. Egun krudel horietako iluntasuna argi bihurtu zenuen. Kubak irribarre egitea lortu zuen zeuen iraultzarekin.

Zurekin, Kubako herriak txirotasunari, esklusio sozialari eta esplotazioari aurre egin zion eta pertsona umilen defentsan jarri zituen indar guztiak.

271009-fidel-castro-anp-7062926_0-copy-1024x798Heldu eta boteretsuei aurre egin zenien. “Yanki” inperioak 90 miletara zegoen irla txiki batek bere kateak haustu eta makinaria zapaltzaile osoari era desafiatzaile batean aurre egiten ziola ikusi zuen. Hemen inork ez du pausorik atzera emango, ezta indarra hartzeko ere. Zigor bezala EEBBek blokeo basati eta justifika ezin batera kondenatu zuen herri kubatarra. Urte hauetan herriak duintasunez erresistitu du, zailtasunen gainetik.

Zuri esker, Kubako babes sozial eta osasun babes sistemari esker, Kuba erreferente mundiala izatera heldu da. Doako osasuna, %99eko eskolatze tasa, langabezi tasa %3a baino gutxiagokoa dago. Haurren heriotza tasa baxuenetarikoa da mundu osoan eta bizi itxaropena, berriz, nagusienetarikoa. Hauek lorpen gutxi batzuk besterik ez dira. Dena zuri esker eta zuek egin zenuten iraultzari esker. Mundua zu gabe leku tristeago bat da.

Zure agerpenak gauzak aldatu zituen. Zuk balen aurkako txalekorik ez zenuen erabiltzen, txaleko morala zen zurea, indartsuagoa, amaiera arte babestu zaituena, nahiz eta askok zure amaiera arinago bilatu duten.

Zure pertsonarenganako errespetua amaigabea da. Gurekin jarraitzen duzu, zure hitzak gogor durundatzen dute, zure ahotsa ozen entzuten jarraitzen da, gure barneko sentimenduak hunkitzen dituzte, duintasunez, zutik jarraitzen dugu. Eskerrik asko eman diguzun guztiagatik Komandante. Agur eta ohore. ¡Hasta siempre comandante! ¡Hasta la victoria siempre!

Fidel Castro - Revolutionary, Politician, Cuba*13.08.1926-adressing- 1960ies

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s