IRITZIA

Aspaldi Galdu Zituen PSOEk S eta O hizkiak

logo-psoe-marchitoAzkenean uste zena gertatu da eta PSOEkPPri eman dio Espainiar estatuaren gobernua eta orain, PSOE ezkertiar alderditzat jotzen zuten askok begiak zabaldu dituzte. Benetan? Ez da lehen aldia PSOEk noizbehin izandakoari traizio egiten diola. Urteak daramatzate berdin, eta oligarkiaren makinariak hauen ekintzak legitimatzea lortu du beti, beraien irudia aldatu eta erregimena mantentzeko. Azkenengoa izango al da hau?

ERCko diputatua den Gabriel Rufianek adierazi zuen bezala, PSOE Iskariotek bere azken traizioa bete du, limitea gainditu du hautesle askorentzat. PSOEk aspaldi  galdu zituen S eta O hizkiak eta bere fundatzaileek gertatzen ari dena eta gertatu dena ikusiko balute, biziki izutu eta suminduko lirateke. Diktaduraren errepresioa jasatetik, frankismo kutsuak mantentzen dituen sasidemokrazianerrepresioa bultzatzera.

dwqqewqSozialistak baina neoliberalak. Errepublikarrak baina monarkikoak. Beno, “juancarlista”k, eta gaur egun “felipiesta”k suposatzen dugu. Felipe VI.agatik, baina baita Felipe, X jauna, Gonzálezgatik. Suresneseko kongresuan marxismoa lurperatu zuena, politika neoliberaletara batu zena, NATOri ez (hasieran) esan ziona, amaierarako barruan bukatzeko.GALen gerra zikinaren eta  estatu terrorismoaren buru. PSOE odolez zikindutako alderdia bihurtu zuena, alderdi hiltzailea. Euskalduna eta Reinosan ere haien agindupean erail zituzten hainbat langile. Odol gehiago.

Felipe González, dirua maite duen gizona, Gas Naturalen administrazio-kontseiluan jarlekua duena. Bera izan zen hainbatean jokoa hasi zuena eta oraindik ere eragin handia duena. Baina PSOEbere aldetik ere suizidatzen ari da eta jende asko dago mafia horretan sarturik.

Ingreso de España en la OTAN

Statusquo-a mantentzeko ustezko ezker bidetik ibiltzeko erregimenak behar zuen oina. Txandakako sistema dena berdin mantentzeko eta militantzia eta hautesle zaharrek eskuina eta bere politiken kontrako aukera elektoral bezala ikus dezaten. Denak oso ongi funtzionatzen zuen, baita hainbeste traizio ostean. Lan-erreformak edo Andaluziako EEEak eta Filesa bezalako ustelkeria kasuak. Konstituzioaren 135.artikuluaren erreforma. Lehendakaritzara heltzeko EAEn egin zuten PSOE-PP paktua edo Nafarroan UPN mantentzea aldaketarako aukera zegoenean, eta azkenik, Ibex 35aren grazia eta agindupean Rajoy presidente bihurtzea estatuan. Orain, Rivera koinatuarekin paktatu zuen Pedro Sánchez ere martiri iraultzaile bat balitz bezalaikusten da. Pedro Sanché Guevara. Hainbeste aldiz, hainbeste ekintza (aipatu gabeko askoz gehiago daude) PSOEren benetako irudia erakusten dutenak.

3778540Baina lasai, erregimenari bururatuko zaio zerbait edo behintzat saiatuko da bere burua mantentzen. Adibidez, erreforma “aurrerakoiak” proposatzen dituen hautagai posible baten irudia garbitzen. Eta seguruenik asteburu honetako Pedro Sánchezen malkoak eta Salvados programan egindako adierazpenak horren adierazle izango dira. PSOEren idazkari nagusi berri (zahar) bat legitimatzeko bidea, uholde geraezin dirudien ezkerrerantzako boto galera nolabait gelditzeko.

Orain, aktore berriekin eta Katalunia eta Euskal Herritik ireki ahal diren prozesu eratzaileek aukerak zabaltzen dituzte. Dena ikusteke dago.

PSOE S.A.ren helburua sistema kapitalista bere horretan mantentzea da, une horretan aurkeztu baitezake soilik bere burua alternatiba gisa. Establishment-a arriskuan egon den bakoitzean eta PSOEk berak hautu erreal bat egin behar izan duenean, eskuinerantz egin du, duda gabe. PSOE ezkerreko alderdi bat dela esaten jarraitzeak ezker-eskuin ardatza gero eta eskuinerago biratzea dakar, eta hori dela eta edozein politika sozialdemokrata muturreko bezala irudikatu da. Egoera honetan, langileria eta bere interesak babestuko dituen ardatz sozial eta ekonomiko bat eratu beharra dago sozialismo baten bila, agian ez dena “erreala” izango, baina bai behintzat PSOEk babesten duen “sozialismo” horretatik aldendutakoa.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s