IRITZIA

Beste Behin, PNV

hauteskundeak-2016-berria

Egun batzuk pasa dira jada Euskal Autonomi Erkidegoko jendarteak Gasteizeko Parlamentua eratze aldera bere bozka eman zuenetik, bere bozkatzeko eskubidea erabili nahi izan zuenak, bederen. Eta oraingoan, abstentzioa duela lau urtekoa baino handiagoa izan zen, % 37,74raino iritsiz.

1474834624_646046_1474846571_portadilla_normalBozken emaitzak, denek jakingo duten bezala, bultzada eman zioten Eusko Alderdi Jeltzaleari. Jeltzaleek garaipen erraz bat lortu zuten igandean, Urkullu berak espero zuena baino oraindik errazagoa. PNVren lehendakarigaiak esana du hauteskunde kanpainan zehar egindako elkarrizketetan, 24 eserleku baino gutxiago lortuz gero, emaitzak txarrak izango zirela. Baina, kontrara, 27-28 baino gehiago lortu ahalko zirela pentsatzea ez zela posizio errealista bat. Eta zer diren gauzak, azkenean 29 izan dira lortu dituztenak, 2012an lortu zituztenak baino bi gehiago. Badirudi “Euskal oasia”ren diskurtsoa barneratu egin dela. Edo besterik gabe, oso barneraturik daukala jendeak duela urte batzuk Jose Luis Sampedro ekonomista eta idazleak elkarrizketa batean gogorarazitako espainiar atsotitz antiiraultzailea: “Virgencita, virgencita, que me quede como estoy”. Eta egoera honetan, statu quo-a da beti garaile.

Bigarren indarrak, EH Bilduk, 17 eskainu lortu ditu, inkestetan ongi irudikatu zen bezala. Koalizioa abertzale ezkertiarrak, azken bi hauteskunde estataletan izandako emaitza txarrak usatu guran, EAEko jendarteak maiz egiten duen botoaren norantza aldaketan (jende askok ez du bozka berdina ematen hauteskunde desberdinetan) jarri zituen ilusioak. Eta hala gertatu zen, Elkarrekin Podemos aise garaituz, baina PNVrengandik oso urrun geratuz.

p009_f01Formazio morea, Parlamentuan indartsu sartu arren, oso urruti geratu da hauteskunde estataletako emaitzetatik, eta baita inkesta denek ematen zizkioten eserleku kopurutik. Egindako kanpaina eskasa eta aurkeztutako hautagaiaren ahultasunak (aurkeztu zutenetik Alfonso Alonsorekin mantendutako 5 segundoko isiltasuna izatea egindako gauza aipagarriena arras adierazgarria da) gogor ordaindu dute. Hori dela eta, beste hauteskunde batzuetan Podemoseko bozkatzaileetan ikusi zen ilusiorik ez da oraingoan nabaritu, eta askok abstentzioaren alde egin duten bitartean, beste batzuk PNVren aldeko hautua egin dute.

PSE, berriz, galtzaile nagusia izan zen, 2012an izandako eserlekuen ia erdira jaitsiz, 16tik 9ra, eta PSOE baruan krisi nabaria sortuz. PPk, ordea, emaitzak garaipen bat bezala ospatu zituen. Antza, Rajoyren lau urteko gobernuak eragin negatiboagoa izango zuela uste zuten. Horrez gain, inkestek ere eserleku gutxiagorekin uzten zituzten popularrak. Eta Ciudadanosi buruz, zer esan. Espero zen kolpea jaso dutela, ez EAEn, ez Galizian eserleku bakar bat ere lortu gabe.

Egoera honen aurrean, argi ikusten da PNV eta PSE elkartu egingo direla. Urkullu eta Ortuzarrenak aditzera eman dute beraien paktuak norantza horretan joango direla. Eta logikoa dirudi bi arrazoi nagusirengatik. Alde batetik, paktu hori delako EAEko instituzioko maila denetan daukatena. Eta beste aldetik, bien arteko eskainu gehiketak gehiengo absolutua lortzea ahalbidetzen dietelako.

Baina gerta daitezkeen paktu posible horietatik haratago (agian bai, agian ez), Gasteizeko Parlamentuak Lehendakaria hautatzeko duen formak Madrilen gertatzen ari den blokeo instituzionala ekiditea errazten du. Gasteizen bi kandidatu aurkezteko aukera dago (babes gehien dutenak), eta bi horien aurrean bozkatu behar izaten da, edo abstentzioaren alde egin. Duela lau urte Iñigo Urkullu bera 27 aldeko botorekin soilik irten zen lehendakari. Horrela, hautagai jeltzalea ez dago arriskuan.

Urkulluren hautagaitza alde batera utziz, argi dagoena zera da, PNV eta PSE ados jarriz gero, 38 eskainuko babesa izango dutela, gehiengo absolutua. Edo agian ez. Bizkaiko azken eserlekua (PNV eta EH Bilduren artean geratu zena) kolokan dago oraindik, atzerriko botoek noren alde egingo duten zain. Domeka gaueko borroka horretan, PNVren alde geratu zen ehun boto baino gutxiagorengatik, eta akten berrikusketak eta atzerriko botoen zenbaketak, EH Bilduren alde mugi dezake balantza, EH Bildurentzat bosgarren eserlekuak gutxiago balio baitu PNVren hamabigarrenak baino.

ctecvbfwaaaeey8Azkenean, Bizkaiko hogeita bosgarren eserlekuak EH Bildura joko balu, gauzak ez lirateke asko aldatuko, baina PNV-PSE bikoteak PPren botoen beharra izan luke gehiengo absolutura iristeko, hots, 38 eserlekura. Egoera hau emanez gero, EH Bilduk Parlamentua polarizatu beharko luke, ongi irudikatuz bi aldeak: PNV-PSE-PP hirukote neoliberalaren politika antisozialak alde batetik, eta EH Bilduk aurrera eraman nahi dituen EAEko jendartea hobe bizitzeko proposamen sozialak bestetik. Azken polo honetara Elkarrekin Podemos ere batuko dela espero den gauza bat da.

Eta azkenik, alde nazionalari so eginez eta EAEk bere etorkizuna modu askean erabakitzeko duen eskubideari dagokiola, esan beharra dago eskainuen %76a honen alde dagoela, diskurtsoa eta programari begiratzen badiogu behintzat. Aurrez Gasteizeko Parlamentuan inoiz eman ez diren zenbakiak dira hauek, baina ez dirudi eskubide hori gauzatuko denik legegintzaldi honetan.

Kataluniako Parlamentuak atzo bertan erreferenduma 2017ko irailean izango dela zehaztu zuen bitartean (zorionak bihotz-bihotzez Kataluniako jendarteari, zuen nazioaren etorkizunaren norantza zein izango den erabaki ahal izango duzuelako), ez du ematen PNVk zerbait egiteko asmorik duenik gai horretan. Gaur egungo PNV hau, azken bi hamarkadetako (gutxienez) autonomistena dena, gustura dago egoera honetan, EAEko esparru denak kontrolatzen baititu. Noizean behin “Gora Euzkadi Askatuta!” bat oihukatzen du bere oinarri independentista asetzeko (zinez existitzen dena), baina nahiago du Espainia barruko EAE bat gobernatu, independentea den baten ez gobernatzeko aukera edukitzea baino. Elkarrekin Podemos-ek, berriz, nahiz eta autodeterminazio eskubidearen alde egon teorian, ez du oraindik horren aldeko apustu garbirik egin. Hala ere, eman diezaiegun denbora, iritsi berriak izaki, ez da komeni aldez aurretik kritikatzen hastea.

Hau horrela, zail dakusagu eskubide sozialen aldeko pausuak ematea EAEn triunbiratu neoliberalen erruz, eta baita gaitza dirudi nazioen autodeterminazio eskubidearen norantzan zerbait mugitzea Gasteizeko Parlamentuan. Denbora da poligrafo bakarra. Baina, Parlamentuan lan instituzionala egiten den bitartean, ezin ahantz dezakegu historian lortutako garaipen orok kalean izan duela hastapena (baita amaiera ere batzuetan), herritarren presio gabe ez baita aldaketarik. Horregatik, batzuek lan instituzionala egiten duten bitartean, besteok kalean ikusiko dugu elkar!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s