IRITZIA

Filosofía Beharrezkoa Da

filosofiaKurtso berri baten aurrean gaude eta LOMCE hezkuntza sisteman birus hilgarri bat balitz bezala barneratzen jarraitzen du. Urte honetatik aurrera filosofiak batxilergo bigarren mailan derrigorrezko irakasgai izateari utziko dio. Humanitateak berriro ere klase zapaltzailearengatik erasotuak izango dira, esklaboak, eta ez pertsonak, hezitu asmoz.

Gaztetasuna jakintzak barneratu eta pasioz jokatzeko aroa da. Injustizien eta gatazka politiko zein moralen aurrean solidaritatez erantzuten ikasten den aroa da. Sormena eta pentsamendua kritikoa indartzen direnekoa da, biharko pertsona helduak sortzen hasten diren unea. Hala ere, humanitateak ez dira beharrezkoak merkatu eta sistema kapitalista honetan. Gure orduak bete eta hortik kanpoko aisialdi inposatuan jarraitzera bultzatzen gaituzte.

Merkatuaren beharrak ingeniariak, informatikoak edo argiketariak heztea eskatzen badu, zertarako galdu denbora ikasgai humanistikoekin? Humanitateei, artistikoari edo kulturari loturiko lanbideek protagonismoa galdu dute eta hobby huts bat bezala hartu dira. Ezin badiozu sistemari mesede egin, ez zaitez nahi duzun lanbidea hori ikasten hasi.

reflexionesBaina filosofiaren garrantziaz hitz egin nahiko nuke. Ez soilik Platon edo Aritoteles zeintzuk ziren jakiteko edo Kant-en pentsamendua ezagutzeko, baizik eta pentsamendu kritikoan formakuntza bat izateko. Gogoeta bultzatzen duelako foilosofiak, mundua ikusteko modu desberdina asko erakusten dizkigulako, eta horien inguruan hausnartzeko aukera. Bakoitzak bere irizpide propioak izateko baliabide paregabe bat delako azken finean. Filosofia beharrezkoa da gizakiok gure arrazoimen ahalmena, gure jarrera kritikoa eta gure hausnarketarako joera erabiltzeko. Mundua deszifratu eta bertan inposatutakoari aurre eginez bizitzeko beharrezkoa.

Artikulu honetan analizatu genuen bezala, hezkuntza erreforma honek politikoki hartutako erabakiak dakartza. Zer ikasi inposatzeko irizpideak zeintzuk diren eta noren esku dagoen hezkuntza ikusi ahal izan dugu. Errebalida famatuak iceberg-aren punta besterik ez dira. Erlijio ikasketek ordu gehiago dituzten heinean, filosofia baztertzen da. Eskolak pribatizatzen dira, unibertsitate tasak igo, irakasleak murrizten dira eta horrela klase popularrek hezkuntzara sarrera gero eta zailago daukate. Aberatsek bakarrik ikasi ahal izango duten sistema batera itzuliko ote gara?

Boteretsuek beraien menpe, preso eta esklabo nahi gaituzte. Ez dute onartuko beraiek inposatutako errealitatea zalantzan jartzea. Burua makurtu eta botatzen diguten guztia onar dezagun bakarrik nahi dute. Baina filosofia liburu zahar hori hartu eta mundua berriro ere zalantzan jarriko dugu. Mundua aldatzen saiatuko gara.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s