IRITZIA

“Ez fida herraren mirabe denaz”

“Ez fida herraren mirabe denaz”

Berri Txarrak

crsbsukweaa7rzoEta herra legearen gainetik pasatu zen. Eta horrela sistema politiko bat demokratiko bezala deitzeko beharrezkoak diren bi baldintza ukatuak izan dira: banako eta taldeek boterea lortu ahal izateko konpetentzia askea alde batetik, eta kargu politikoak hautatzeko partehartze politikorako askatasuna. Lehenengo eskubidea Otegiri berari ukatu zaio; bigarrena, berriz, EAEko biztanle orori, ez baitu libreki bere lehendakaria aukeratzeko eskubiderik.

Eta herra legearen gainetik pasatu zen ezin izan zuelako argumentuz konbentzitu. Iker Casanova auziak erakutsi zuen, inhabilitazio bat ezartzen denean, hau betetzeko, beharrezkoa dela zehaztea zein kargutarako den. Horrela ez baldin bada, inhabilitazioa ezeztatzen dela. Eta horrela esan zuen Idazkaritza Teknikoko fiskal buruak, José Miguel de la Rosak, Dignidad y Justicia-k Iker Casanova EH Bilduko parlamentaria zela salatu zuenean, honek inhabilitatzen zuen kondena bat eduki arren, EKIN kasua dela eta 7 urte eta erdiko kartzela zigorra bete ostean. Baina badakizue, gorrotoa eta ezinikusia atetik sartzen direnean, leihotik behera botarazten dituzte Montesquieu eta botere banaketa.

Hala ere, tamalez, ohituak gaude herri zahar honetan justizia aparatu politikoaren beste instrumentu bat izatera (beste leku batzuetan ere hasi dira ohitzen, horren ezaguna egin den “esto la fiscalia te lo afina” esaldiarekin). 1998an Egin-en itxierarekin Euskal Herriko hirugarren egunkari irakurriena ixteaz gain, adierazpen askatasuna ere moztua izan zen. Urte batzuk beranduago gauza bera gertatu zen Egunkaria-rekin, zuzendaritza kartzelaratzen zen bitartean (tortura salaketak barne). Bereziki argigarri (eta larriak) izan ziren José María Aznar presidenteak egindako adierazpenak Egin-en itxieraren harira, sozialistei lehenago ez ixtea leporatzeaz gainera, harrotasun osoz zera esan zuenean: “¿Alguien pensaba que no nos íbamos a atrever a cerrar Egin?” (Norbaitek uste ahal zuen ez ginela Egin ixtera ausartuko?). Urte batzuk pasatu behar izan ziren 2009an Auzitegi Gonerak Egin-en kasuan eta Auzitegi Nazionalak Egunkaria-ren kasuan itxiera horiek justizia espainiarrean lekurik ez zutela esan arte.

Baina berandu zen ordurako, kaltea egina zegoen. Eta berdina gertatuko da Arnaldoren kasuan. Auzitegi Gorenak emandako ezetzarekin bukatu da Espainiako auzitegietan dagoen bidea inhabilitazio bidegabea geratzeko. Bidegabea da juridikoki ez duelako zentzurik. Baina batez ere bidegabea da kondena bidegabe baten oinarritzen delako. Arnaldo, Rafa, Miren, Sonia eta Arkaitzekin batera kartzelaratua izan zen bakeari aukera bat emateagatik eta bide politiko eta demokratikoak aukeratzeagatik. Baina gerlan bakean baino erosoago gaudenean, prest gaude uso xuria tirokatzeko edota olibondo guztiak erretzeko.

cq5sdkfw8aapnleBien bitartean, PP pozik dago Auzitegi Gorenak hartutako erabakiarekin. PP, alderdiko sortzaile eta ohorezko presidentetzat Francoren diktadurako ministro bat izan zuena, baina, zein kasualitatea! Fraga jauna inoiz ez zen inhabilitaturik egon. Erresuma maite honetako konstituzioaren egileetako bat delako izango da… PSOEk, betiko legez, errazena egiten du, eta demokrata on gisa, auzitegien erabakia onartzen du. Onartzen du, nahiz eta eskubide politiko oinarrizkoen kontrako eraso bat izan. Baina ez da ezer gertatzen. Eta beste norabide baten doazen ahotsak (Meritxel Batet kasu) Sanchez-ek berak isilarazten ditu.

Podemos eta Unidos Podemos hasieratik azaldu ziren inhabilitazioaren kontra, argudiatuz EAEko herritarrak izan behar direla Otegi Gasteizeko parlamentuan egon behar duen edo ez erabakitzen dutenak. Nahiz eta, maleruski, batzuetan Espainiako komunikabideen presioari men egin eta Alberto Garzon-ek berak La Sexta Noche-n Arnaldoren ibilbidea “higuingarria” dela esan.

PNV, berriz, bere tokian. Otegiren inhabilitazioa tamalgarria dela esan arren, Ortuzarrek esan zuen inhabilitazioak EH Bilduri mesede egiten ziola eta ezker abertzalea habila izan dela beti biktima papera antzezten. Horrez gain, Otegiri berari leporatu dio PNVk errua, inhabilitazioa lehenago ez erreklamatzeagatik, eta egoera honek kanpaina monopolizatzen duenaren pena adierazi zuen. Lehendakarigai den Urkulluk, ostera, aspergarritzat jotzen du gai hau.

Bitxia da aspergarriaren sentipen hori. Nire aburuz, haserretik edo ernegutik gertuago dauzkat sentimenduak asperretik baino eskubide politiko oinarrizkoenak ukatuak direnean. Bada, suposatzen dut sentimenduak, horren barneko, horren gizatiar eta politikoak diren erantzun hauek direla benetan erakusten dutenak bakoitza nolakoa den. Eta Urkullu aspertu egiten dute gai hauek. Ezin ezer egin horren aurrean.

Hori horrela, argi daukagu (eta uneoro argiago ikusten du mundu guztiak) Arnaldoren inhabilitazioa erabaki politikoa dela. Eta erabaki politiko bat da ez bere iraganeko ekintzengatik ordaindu behar duelako. Ez. Arrazoiak beste leku batera egiten du so, etorkizunean dago iltzaturik. Lehendakarigai gisa ezin joateak Otegik zuzentzen duen proiektu osoari dioten beldurra adierazten du, PPk Espainian eta PNVk EAEn dituzten proiektuekiko guztiz antagonikoa dena.

crsh3mhwaaqzack

Proiektu honek islatzen du, nola ez, independentismoa. Baina ez hori soilik. Adierazten du aldaketa erreal bat. Irudikatzen du erresistitzea atzean utzi duen ezker bat, Arnaldok berak Anoetako diskurtso historiko horretan esan zuen bezala, irabazteko sortu dena, eta irabaziko duena. Proiektu oso bati dioten beldurra, sistema errotik aldatzeko nahia erakusten duena, klase zapalduenen alde dagoena, euskal jendartearen alde dagoena. Erraiak erretzen dizkien beldur izugarria.

Baina uste dute, burua ebakiaz, Arnaldo listetatik kenduaz, gelditu ahalko dutela. Ez dira ohartzen aurrean duten munstroa polizefalikoa dela, bera babesten duen pertsona bakoitzeko buru bat gehiago duela munstroak. Eta gero eta buru gehiago izatea duela helburu, uneoro zubiak eraikitzeko eta besoak luzatzeko prest dagoelako EAEn aldaketa sozial erreal baten alde dagoen pertsona orori, ahaztuaz sigla, abizen edo iraganak.

Inozoak, murraila eta hormez itsasoa eta haizea gelditu nahi dituzuenak!

Advertisements

One thought on ““Ez fida herraren mirabe denaz”

  1. Pingback-a: Irailak 25eko Hauteskundeak EAEn |

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s