FEMINISMOA

Duenak Duenari: Astoak ere Pixa Urari

stock-illustration-55995330-gay-bar-signos-de-banoAlde guztietan bila ari banaiz ere (EAO, EHAA, ostalaritzako blog desberdinak…) ez dut inon aurkitu tabernetako komunak sexu bidez desberdindu behar direla dioen lege edo araurik. Ez dut aurkitzen. Are gehiago, inon ez dakar elbarrituen komuna egongo bada hori bagina dutenentzako bainugelan joan behar denik. Ez dakit ohartu bazarete, baina beti da horrela.

Zer dela eta tematzen dira beste komun misto bat izan ahalko litzatekeen lekuan txizatokiak instalatzen? Zergatik ez instalatu beste gune desberdindu batean? Txizatokiak instalatzekoaren aldekoa naiz: zenbat eta gutxiago itxaron behar dudan, hobe niretzako! Baina ez orain egiten den moduan.

Batzuek esango duzue: “niri berdin zait txiza egiten ari naizen bitartean neska bat barneko komunera sartzen bada”. Asko gara horrela egiten dugunok. Baina denek ez dute horrela pentsatzen, ezta horrela ekiten ere.

“Mutilen” komun barnera sartzearren esaldi polit-politak entzun behar izan ditut, baita beldurra pasa txizatoki gabeko “mutilen” komunera sartzeko denen gainetik egiten dutenei aurre egitearren. Dena zakila dutelako…

Ulertzen dut badagoela lotsa pasatzen duenik txiza egitean beste sexuko inor sartzen bada komunera, baita arrazoi beragatik “mutilen” komunera sartzen ez den “neskarik”. Baina, zertara dator lotsa hau? Zentzurik ba al dauka? Gainera, seguru nago aurretik aipatutako esaldi ederrak botatzera ausartzen diren gehiengoa dela kalean, edonon, txiza egiten aurki daitekeen horietakoa.

StandUp-960x623Zeren, alde batera utzita horiek egiten duten lehenengo gauza dela biolentzia erabiltzea beraien pribilegioak mantentzeko, zer dakite inoren genitalen gainean? Ez dute jakingo baginadun mutilak daudela eta zakildun neskak… Zer gertatuko litzateke txiza zutik egiteko gailu bat erosiko banu? Eta lotsaren jatorria sexuaren gogoan badago, zer gertatzen da homosexualekin: txiza egiten denarekiko erakarrita sentitu daitezkeen mutilekin, edo erakarrita sentituko ez diren neskekin?

Ez dut uste problematika honen jatorria lotsa denik, boterea baizik. Pribilegioen mantentzea. Ostalariek indartzen dutena bereizleak diren instalazioak aukeratzen dituzten bakoitzean. Eta, nahiz eta seguruenik nahi gabe egiten duten, lortzen duten gauza bakarra da statu quo-a mantentzea, pribilegiatuei erraztasunak ematea…

Artikulu honek pentsarazi badizu, kontrako iritzia sendotzeko izan bada ere, deia luzatzen dizut hurrengo komuneko ilaran zaudenean pentsatzera zergatik ezaren ausartzen “mutilen” komunean sartzera (nahiz eta txiza gainean egiteko moduan zauden), edo zergatik duzun eskubide gehiago komun batera sartzeko sexuaren arabera.

Hemen daukazue gaiari buruzko Amelia Barquin-en artikulu oso ona:

http://www.hikhasi.eus/artikulua/2190

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s