IRITZIA

Urruneko Betaurrekoak

pers-forzada-3Margolari bat koadro bat marrazten ari denean, gainontzeko pertsonak murgildu ezin diren ideien mundu paralelo baten sartzen da. Berak sortutako mundu horretan erraza da denboraren eta espazioaren nozio oro galtzea. Horregatik, artistek pintzela momentu batez alde batera utzi eta margotik zertxobait aldendu behar izaten dute, beraien sorkuntza perspektiban ikusi ahal izateko. Honela, egindako akatsak ikusi eta zuzentzeko aukera izaten dute.

Horrelako zerbait gertatu zitzaidan E26ko hurrengo egunean. Hauteskunde osteko aje betean, iraganeko hilabetetako elkarrizketa, mitin eta eztabaidak ikusten hasi nintzen, ekainaren 26ko emaitzak nolabait ulertu asmoz. Lan horretan ari nintzela, Anoetan kartzelatik irten berri zen Arnaldo Otegik emandako hitzaldia etorri zitzaidan burura. Eta zehazki mitin horretan berak esandako hitz batzuk: “los Independentistas vascos y vascas estamos dispuestas a colaborar en la democratización del estado español. No creemos que sea posible, pero estamos dispuestas a colaborar. El proceso de democratización del estado no se va a dar. Por eso, les quiero pedir a esos sectores populares que hoy articulan la nueva izquierda española, que sean honestos, y que cuando vean que la democratización es imposible se sumen a los independentistas en las diferentes naciones del estado para poner en marcha procesos constituyentes”. Kartzelako sei urte eta erdiak gauzak kanpotik ikusteko aukera (perspektiban) eman ziotela esan ostean botatako hitzak dira hauek. Eta perspektiba hori da, artistei gisa, huts egin duena gizarteko sektore handi baten.

Sukaldeko programak bezala gora egin duten politikari buruzko telebista programen zurrunbilo horretan sarturik, ez gara errealitatea dagokion bezala analizatzeko gai izan. Espainiar estatutik etengabe iristen ari zitzaigun informazio uholdeak antzezlan honen partaide egin gaitu, irabazle izan gintezkeela sinestaraziz. Baina ez da horrela. Hauteskundeetako teloia berriro jaitsi denean, benetan zein herrialdetan bizi garen ikusi dugu.

Korrupzioak alde guztietatik gainezka egiten duen herria, 4 milioitik gora langabe dituena. Oinarrizkoenak diren eskubideak urratu eta emakumeek beraien gorputzen gainean erabakiak hartzeko aukerarik ez duten herrialdea da estatu espainiarra. Gazte askok eta askok lan duin bat aurkitzeko ihes egin behar duten tokia da. Herri bat zeinetan, beste behin, duintasuna bide bazterretan lurperatuta dagoela ikusten baita. Gaurko mandatarien gurasoen altxamendu nazionalaren aurka gogor borrokatu zuten horien duintasuna.

Cl8OTvAUsAAkUi4

Mandatari horiek gobernuan daude, eta egongo dira. Jarraituko dute inoiz baino erosoago, hauteskunde hauek uzten diguten eszenatokia ezin hobea baita eskuin espainiarrarentzat: Espainian PPk irabazi duen bitartean, “probintzia errebeldeetan” ezker estatalista batek (beraien kanpaina patriotikoan oinarrituz), ezker subiranista desaktibatu duena (Euskal Herrian era nabariagoan), aurrez desaktibatuta egon ez bada bederen.

Estatuan Unidos Podemosek aldaketaren aldeko diskurtsoa, hein batean, alde batera utzi du sozialdemokraziarantz joaz eta eskua luzatuz orain dela gutxi arte “casta” bezala definitzen zuen horri. Horrez gain, lehen marra gorriak ziren horiek ezabatzen joan da. Zentrora egindako bidaia honek (hauteskundeetarako estrategia hutsa izan den arren), eta beraien buruen gehiegizko esposizio mediatikoak, erakusten zuen nola beraien sustraiak ahazten ari ziren. Elite politiko eta ekonomikoen aurrean demokrazia erreala eskatuz herritarrek bere egin zituzten plaza horietako sustraiak ahazten ari ziren. Eta ahantzi zuten baita ere, nekez bizi daitekela zuhaitza sustrairik gabe.

Un-pacto-entre-Podemos-y-EH-Bildu-podria-gobernar-en-Euskadi-tras-las-autonomicas-de-octubreBien bitartean, Euskal Herriko egoera oso desberdina zen. Kaleetan bere presentzia izateaz baino barne prozesuetara begira zegoen EH Bildu. Prozesu subiranista argirik gabe, bake prozesua geldirik, eta estatu zein kapitalarekiko konfrontaziorako diskurtso indartsurik gabe, hauteskundeak gertatu ahal zenaren beldurrez hartu ditu. Herri eta auzoetan artikulatzen den militantzia fidel hori martxan jarri ezinik, aspektu nazionalistan PNVk espazioa kentzen zion bitartean, Podemosek ezkerreko borroka kendu dio. Guzti honi komunikabideen eragina gehiturik, beldurrez irudikatzen zen panorama gertatu da.

Horren politizatuta dagoen Euskal Herri honetan (Katalunia bezala), burujabetzarako bide bakarra Madrileko bidetik pasatzen dela pentsatu izan da. Ongi antolaturiko diskurtso freskoa edukitzeaz gain komunikabideak ezin hobeto kudeatzen dituzten liderren aurrean, ezker subiranista ez da gai izan aurre egiteko. Aldaketarako ilusio eta gogoak hainbat faktore garrantzitsu alde batera uztea ekarri du. Hauetatik garrantzitsuena Arnaldo Otegik bere Anoetako adierazpenean esan zuena: ez da existitzen estatu espainiarrean aldaketa erreal baten aldeko indar korrelazio posiblerik. Espainiar gizartea ez dago prest elite antidemokratikoek gertatzea utziko ez duten aldaketa sakon baterako. Astunegia da oraindik 39ko porrota eta horrek ekarri zuen frankismoa, 78 gezurretako kontsentsuak ekarritako ia lau hamarkada luzeak bezala.

Cl7zVOKVYAAIS4vGuzti honek, Euskal Herrian eta Katalunian Unidos Podemosi botoa eman dieten askoren buruetan galdera bat sortzea ekarri du: zentzua izan al du nire bozkak? Noski, edozein bozkak bere zentzua dauka, eta errespetagarria da guztiz, baina perspektiban eta hotzean ikusiz gero, ikus dezakegu nola edozein argumentuk ez duen balio aukeraketa justifikatzeko. Esan izan da, adibidez, nazionalismoak etsai direla klabe aurrerakoian eman nahi diren transformazio sozialetarako. Argumentu honek baina, ez du zentzurik ikusiz gero nola Unidos Podemos estatuko ezker subiranista desberdinak besteko nazionalista dela (edo agian gehiago). Horretarako bere diskurtso patriotikoari so egitea besterik ez da behar. Ezker subiranisten eta Unidos Podemosen aldeko diferentzia bakarra bigarren honek bere nazionalismoari erantzungo dion lurralde-estatu bat duela da. Gainera, estatuko nazio desberdinetan dauden aldaketa erreal baterako aukerak estatu osoan daudenarekin alderatuz gero, argi ikusten da nola lehenengoko aukeren alde egiteak zentzu gehiago duen benetako aldaketa bat bilatzen baldin bagaude. Eta hori horrela dela ohartzen bagara, zergatik aukeratu du ezker estatalak biderik luzeena aldaketa sozialerako? ¿Ez al da jarrera hau ezker subiranistena baino oraindik eta nazionalistagoa? Bide hori hautatzea, nola ez, guztiz errespetagarria da, baina baliteke baita Unidos Podemosen alde bozkatu duten subiranista asko eta asko konturatu izana aukera hobea dela beraien lurraldeetako transformazio sozialaren alde egitea, estatu espainiarrekoa bilatu ordez. Azken finean, eta tamalez, sakonegiak dira eskuinaren sustraiak espainiar estatuan.

Hori guztia dela eta, espero kartzelatik pasatu behar ez izatea (Otegik bezala) ohartzeko bizi garen burbuila mediatiko honetatik irtetzeko. Orduan soilik izango gara gai Castelaoren hitzok ulertzeko: “para que haya una España roja tiene que estar primero rota”. Eta estatuko nazio desberdinen burujabetzaren alde borroka egitea estatu osoaren demokratizazio prozesuan laguntzea dela. Horregatik, egin dezagun ahalegina Espainiarekin ezkerretik eteteko gai den herri sektore zabal hori aktibatzeko, beti izan gara eta izango baikara ezkertiarrak. Irten gaitezen kalera eta egin dezagun lan iraultza alai baten alde, iraultza bat oraindik preso dauden herrien alde, azken finean, dantzatu daitekeen iraultza bat eraiki dezagun!

Eta bukatzeko, Los Chikos del Maízen hitzak erabiliz:

Ahora que nos queda?

Pues luchar o chupar de su rueda.

Hagamos lo primero aunque las derrotas duelan

y no te rindas, por favor, no cedas

Porque mañana se abrirán las grandes alamedas”

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s