IRITZIA

Brexit-a, Ezkerra eta Europar Batasuna

di-uk-brexit-poll-leave-remain-are-tiedShould the United Kingdom remain a member of the European Union or leave the European Union? Remain edo Leave, In edo Out. Hau da britainiarrek, Commonwealth-eko biztanleek eta atzerrian bizi baina 15 urte baino gehiago hauteskunde erregistroan izena emanda izan duten britainiarrek erantzun beharreko galdera. Hots, Erresuma Batuak Europar Batasunaren parte izaten jarraitu behar duen erabaki behar dute. Baina, noiz hasi zen hau dena? Eta zein dira honen atzean izkutatzen diren interesak?

2013an esana zuen jada David Cameron presidenteak EBean jarratzeko erreferendum bat deituko zuela. Promesa hau Alderdi Kontserbadorearen barne zatiketa konpontze aldera egin zuen, bazegoen eta sektore bat UKIPen (United Kingdom Independence Party) mezu euroeszeptiko eta eskuin populistak erakartzen zuena. Bere alderdiko sektore konkretu hori erakarri asmoz emandako hitz horri esker gehiengo osoz irabazi zituen hauteskundeak 2015ean Cameronek. Horrez gain, galdeketa deituko zuenaren mehatxuak EBrekin egindako negoziaketetara (eta ondorengo akordiora) aldeko indar korrelazioz joatea ahalbidetu zion. Horrela, Erresuma Batuarentzat soberania tasa handiagoak lortu zituen, hala nola, langile komunitarioen zirkulazio askeari mugak jartzea lortu zuen, Europan zehar hamarkadetako migrazio fenomeno handiena ematen ari zen unean.

&NCS_modified=20160501194047&MaxW=640&imageVersion=default&AR-160509868Alderdi kode batean pentsatutako galdeketaren eta immigrazioaren aurka eta ultranazionalismo baten alde oinarritutako euroeszeptizismo honen testuinguruan, ezker britainiarrak ez du bere tokia aurkitzea lortu. Gaur egun ia ezker guztia remain-aren aldeko kanpainan biltzen den arren, ez da beti horrela izan. Ezker britainiarreko aurpegi ezagunenetako bat den Owen Jonesek (ezkerraren baitan azken urteetan idatzi den obra fresko eta autokritikoenaren idazlea, Chavs, the demonization of the working class) pasadan urtean leave-aren alde egiten zuen, ezkerreko euroeszeptizismo bat aldarrikatuz eta lexit (Left eta exit) bezalako terminoak erabiliz. TTIParen eta Greziari estatu kolpea ematen zion Europa baten aurrean EB uztea aukera onena eta bakarra zela esanez.

Ezker britainiarreko beste aurpegi ezagun batek, Jeremy Corbyn-ek, alderdi laboristako liderra irailaren 12tik, jada EBtik alde egitearen aldeko bozka eman zuen 1975ean, eta hasiera batean bozka zentzu berean eskatu zuen. Hala ere, errefuxiatuen krisian leave-ak hartu zuen immigrazioaren kontra eta nazionalismoaren aldeko kutsua dela eta (UKIPeko Nigel Farage eta Boris Johnson Londreseko alkate ohi tory-a ziren erreferente), ezkerraren zati handi batek Remain-aren aldeko apustua egin zuten, Owen eta Jeremy kasu. Euroeszeptizismoari esanahi ezkertiarra emateko asmoak alde batera utzi behar izan zituzten, Europa osoan eskuin muturrera biratu ostean.

Honela, bi bloke bereizten dira. Alde batetik, EB mantentzearen alde azaltzen dira alderdi kontserbadoreko zati bat (David Cameron buru dela), ia alderdi laborista osoa eta, beste batzuen artean, Erresuma Batuko nazio desberdinetako ezkerreko alderdiak, hala nola, SNP, Sinn Fein eta Plaid Cymru (Galeseko alderdi nazionalista). Beste aldetik, kontrako bozka emango dute tory-en sektore batek, UKIPek eta eskuin muturrak. Azken hauei Europa austerizida baten kontrako ezker txiki baten bozkak gehitu behar zaizkie, diskurtso xenofobo eta arrazistan diluituta gelditu direnak.

103589817-GettyImages-521551698.530x298Erreferendum honen emaitza leave-aren aldekoa bada, egongo da eraginik Erresuma Batuan aspektu ekonomikoetatik at ere. Adibidez, gogoratu beharra dago 2014ko irailean egin zen galdeketa, Eskoziaren independentziari buruzkoa. Erreferenduma burutu aurreko egunetan, gobernu kontserbadoreak hainbat hobekuntza eskaini zituen Eskoziak gainontzeko Erresuma Batuarekin zituen harremanen baitan, Aye-aren aldeko indarrak gutxitu asmoz. Aldi berean, beldurraren kanpaina ere jarri zuen martxan, Project Fear bezala ere ezaguna, indarrean zegoen statu quo-a apurtzeak ekar zezakeen arazoekin beldurtu nahirik hautesleak. Eta eragina izan zuen kanpainak, ezetzaren alde azaldu baitziren eskoziarren gehiengoa. Baina errealitatea eta statu quo-ak aldaketa nabarmenak izan ditzake biharko galdeketan leave-a garaile irtenez gero, Erresuma Batua etorkizun ezjakin batera gerturatuko baita. Horren aurrean, EB uztearen aldeko hautuak irabazten badu, SNPak jakinarazi du Eskoziaren independentziari buruzko beste galdeketa bat antolatzeko prest daudela. Planteamendu logikoa benetan.

Bien bitartean, esan bezala, ezker britainiarra noraezean geratu da. Farage eta konpainiak zuzendutako euroeszeptizismoa bultzatzearen beldurrak, ezker ia dena gelditzearen aldera pasatzea ekarri du. Hala ere, euroeszeptizismotik urruntze honek iragarpen autobete bat ekar dezake. Hau da, diskurtso xenofobo eta arrazistei indarra ez ematearren ezkerrak leave-aren aldeko apustua baztertzeak eragin dezake, azkenean hori izaten bada hautu garailea, UKIP eta kontserbadoreen sektore eskuinekoenak guztiz monopolizatzea erreferendumaren emaitza. Eskerrak, ordea, ezker honentzako, baina baita remain-aren aldeko guztientzako, badirudi inkestek beraien alde egiten dutela, nahiz eta, maluruski, hautu honen atzean Jo Cox diputatu laboristaren erailketa terroristaren wild card-a egon (galdeketarekin zerikusi zuzena ez duen faktoreei deritzogu horrela).

3500

Europar Batasunarekiko desilusioa monopolizatzen ez jakitea akats (edo indar gabezia) handia izan da ezkerrarentzat. Baina ez soilik Erresuma Batuan, baizik eta Europa osoan. 2008tik Europak bizi duen krisitik berreskuratzea ez lortu izana, pobrezia eta desberdintasun sozialen handitzea (bereziki periferiako Europan), milaka eta milaka errefuxiatu Europako kosta eta mugetara iristea, Schengen Akordioa de facto suspenditzea,… Erantzun ultranazionalista eta eskuin muturrekoak eragin dituen lista luzeegi baten aurrean dago Europa, iraganeko mamu beltzenen antz larregi duten arazoetara bueltatuz.

Baliteke ordua izatea britainiar ezkerrak, eta orokorrean europar ezkerrak, Europar Batasunarekiko historikoki izandako postura aldatzeko, eta gaur egun monopolizatzea ia ezinezko izango duen euroeszeptizismoa alde batera uztea, Yanis Varoufakisen B planera batuz. EB erreformatzearen alde egiten duen planera, Yanis Varoufakisek berak oso ondo ezagutu ahal izan zuen EB bera, Greziako finantza ministroa izan zen garaietan. Baliteke hautu hau ez izatea ezkerreko planteamenduetatik egin daitekeen hautaketa onena, baina badirudi hau dela gaur egun egin dezaken onena.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s