IRITZIA

Show Politika: Komunikatzeko Modu Berriak

Sanchez-va-aventura-Jesus-Calleja_765833485_18664108_1024x683Ekainaren 13 honetan espainiar gobernuko presidente-hautagaien arteko debatea izan zen, kanpaina osoan egingo den bakarra. Baina bakoitzak eskaini ditzakeen politika zehatzak alde batera utzita, kontuan hartzekoa da nola politika show bat bihurtzen ari den. Debate horretako aurreko momentuak, edozein sari banaketako festa zirudien photocall eta guzti, platoaren atzealdean hautagaiek komentatzen zutena erakusteak, debatearen jarraipena sare sozialetatik egiteak, eta amaitzerakoan bakoitzaren erreakzioak aztertzeak argi uzten zigun ez zela debate bat soilik, espektakulu bat zen, non anekdotek hartzen zuten garrantzia. Eta hau da politika gaur egun dena, espektakulu bat.

Telebista piztean orain arte ez ohikoak ziren hainbat politika saio eta tertulia aurkitu ditzakegu. Ohitu egin gara jada programa hauek ikustera, baina hala ere, denak anekdota-bilduma zabal batez inguratuta agertzen dira. Honek tertulia-kide faxistak, oihuka eginiko eztabaidak, eta ondorioz, politikaren desbirtualizazioa dakar.

Hautagaiak jada ez dira politika saioetan soilik agertzen. Entretenimenduzko edozein programetan dantzan, kantuz, kotxearekin istripuak izaten, kirola egiten edo umeekin eztabaidatzen ikusi ahal izan ditugu beste hainbat gauzen artean. Baina, hau politika al da? Bada politikariak pertsona arruntak bezala begiratu behar ditugula diotenak, onuragarria dela pertsona hurbila bezala ikusteak. Guzti honi begira, badirudi ez dutela orduan beraien politikek inporta eta eguneroko bizitzan zelako jatorra den hautagai bat bakarrik kontuan hartzen dela. Telebista agora berria bihurtu da eta bertan bozka asko erabakitzen dira, hortaz, gomendagarria da jokoan sartzea eta bertako eztabaidetan egotea. Esan beharra dago baita, pertsona batzuek ez dakitela zein hautagai bozkatzen duten zuzenean bere probintziatik diputatu izateko, eta telebistan agertzen denari bozkatzen diotela uste dutela.

Komunikazio politikoa guztiz aldatu da, espektakularizazio prozesu batean sartu da eta termino klasikoek ez dute jada balio. Kanpainetan alderdi bakoitzak komunikatzeko daukan era oso garrantzitsua da emaitzak lortzeko. Hedabide klasikoek garrantzia handia izaten jarraitzen dute baina alderdi bakoitzak berain mezua komunikatzeko ezberdinak izatea bilatzen dute bai bideo irrigarrien bitartez, zein altxari-katalogo baten itxura daukan proposamen katalogoa eginez edo sare sozialekin jolastuz.

CVe68O7W4AA_nMvSare sozialak komunikazio tresna oso garrantzitsuak bihurtu dira gaur egungo gizartean. Politikariek ia momentu oro bere pentsamenduak zein egiten ari diren ekitaldien berri emateko erabiltzen dituzte. Sareetan anekdotarekin, etsaiaren akatsarekin, memeekin, mezu ironikoekin, gif-ekin…  jolasten da. Politikak egunero Interneti begiratzen dio eta Twitterren momentuko gaietan zer dagoen gorenen kontuan hartzen da. Alderdi baten Twitter kontu ofizial ezagunenetariko bat Izquierda Unida-ren “La cueva” deiturikoa da. Bertan tuit zorrotzak aurkitu ditzakegu, politikoak bai, baina umorez beterik. Beraien proposamen eta ideiak zabaltzen dituzte baina askotan umorea erabiliz. Umorearen bitartez mezua jasotzen duena kontatzen ari zaiona errazago digeritzen du, izan ere, IUko sareen arduradunek aitortu dute barre egiteko hasi zela jende asko beraien kontua jarraitzen eta orain oligarkia eta langileria bezalako terminologia erabiltzen dituztela.

Denborarekin komunikazio moduakk aldatu egin dira eta normala da tresna berriak erabiltzea eta hauek jendea ez soilik zu bozkatzeko konbentzitzeko erabili, baizik eta era ezberdin batean politikoki hezteko ere. Hala ere, politikan interes gutxi daukaten pertsonak egoten jarraituko dute edota politika aldiro bozka ematearekin bakarrik lotzen dutenak. Hori bai, telebistan agertzen den tipo eder edo jator horri.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s