IRITZIA

Frantzia, Partida Garrantzitsua

AP_55503018803-1100x618Gaur Eurokopa hasten da Frantzian. Baina bertara begiratu behar badugu ez da futbolagatik izango, bertan langileria eta hauen eskubideak defendatuz borrokan diharduten pertsonei elkartasuna adierazi eta beraietaz ikasteko baizik. François Hollande-en gobernuak aurrera ateratako lan legeak orduak igo eta kaleratzeak merkatzen ditu. Honek, greba eta protesta asko sortarazi ditu sektore ezberdinetan. Hedabideen isiltasun eta poliziaren errepresiopean borrokak darrai. Datorren ekainaren 14ean Frantzian greba orokor berri bat izango da, urteko bederatzigarrena. Bitartean, beste herrialde batzuetan, Espainiar estatua kasu, grebak ez dira inondik ikusten.

Hasiera batean findegiak izan ziren grebarekin hasi zutenak maiatzaren 23an. Hortik aurrera gasolindegi gehienetan erregai eskasia dago. Beranduago, 19 zentral nuklearretatik 16k greba deklaratu zuten eta zentral termikoak zein zentral hidraulikoak batu zitzaizkien. Ekainaren 2an tren-industria mugagabeko grebara itzuli zen bigarren aldiz beraien zerbitzuak murriztuz, eta azkenik aire-kontrolatzaileek greba egingo dute ekainaren 11tik 14ra, Eurokopa erdian, selekzio ezberdinen bidaietan eraginez.

Mobilizazio sozial hauek egiten ari diren denbora honetan zehar Frantziako mugimendu sindikalaren indarra ikusi ahal izan dugu, urteetan eredu izan dena. Gobernuarentzako “herrialdea bahituta daukan gutxiengo bat” besterik ez da, baina CGTren militantzia zabala da eta langileria itotzen ari diren lan-politikak aldatzeko indarra dauka. Eta ez daude bakarrik. Jendearen gehiengoak egoeraren errudun bezala gobernua ikusten du eta legea kentzea eskatzen dute. Sindikatuekin batera, Nuit Debout mugimendu soziala ere erresistentziara bildu da indar sindikal zein sozialen arteko korrelazioa beharrezkoa baita langileriaren alde aurrera egiteko.

CkMiT9IWYAAFRuM

Ibilbidea luzea da eta asko dago oraindik ibiltzeko baina Frantziako langileriak tinko jarraitzen du gehiegikerien aurrean. Norbaitek zapaldu nahi zaituenean bota kendu behar zaio, eta behar izan ezkero, oina atera. Ez da batere onargarria hainbeste esplotazio egotea, eta horren aurrean denok batera borrokatu behar dugu.

Bitxia da benetan Frantziatik heltzen ari zaigun informazioa hain gutxi izatea eta beste arlo batzuetara bideratuta egotea (kirol atalean hitz egiten da protestei buruz). Agian jendea kaleetan borrokan egon behar dela konturatzeaz beldurra dago. Gure albora begiratzean ikusten ditugun murrizketekin (sozialak, osasunean, hezkuntzan), lan-eskubideen gutxitzeekin, pobrezia eta bazterketa sozialaren emendioekin,… arraroa da kaleak amorruz sutan ez egotea. Bai greben bitartez zein manifestazioez baliatuz, zure herri txikian zein hiri handian borrokak jarraitu egin behar du. Eredu bat daukagu Frantziako kaleetan. Oraingoan bai, je suis France.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s