IRITZIA

Beldurrik Gabeko CUP

CUPKataluniako egoera politikoa berriz ere astindu da. President-a inbestitzeko prozeduran eman ziren negoziazio gogorren ondoren, aurrekontuak direla eta Junts pel Sí eta CUPen arteko  konfrontazioa itzuli egin da. CUPek osoko zuzenketa mantendu du eta aurrekontuak ez dira aurrera atera. Antikapitalistek negoziatzen jarraitzeko prest daudela adierazi duten arren, Puigdemont president-ak egonkortasun akordioa bukatutzat eman du eta uda ondoren konfiantza mozio batera aurkezteko asmoa iragarri du. CUPek beraien ko-erantzunkizuna aitortu du baina ez erruduntasuna.

Honi guztiari, berriro ere, CUP eta beraien kideen aurkako erasoak gehitu zaizkio. Paktua apurtu, legegintzaldiarekin bukatu, procés-a erail, edota PPrekin batera bozkatzen dutela (hau azkena zentzugabekeri galanta) leporatu zaie. Guzti hau, noski, aurrekontuak aurrera ez ateratzearen arrazoiak zeintzuk diren eztabaidatu gabe. Eta CUPek paktua dinamitatu duela kexatu arren, Junts pel Sí-koek ez dituzte kontuan hartu lehengokoak eta CUPek aurrekontuak aurretik paktua egin izana nahi zutela, eta ez parlamentuan eztabaidatzen hasita zeudenean. Berandu eta txarto.

Atzo bertan CUPek komunikatu baten bitartez osoko zuzenketa mantentzearen arrazoiak azaldu zituen, aurrekontuak ez zirela ez sozialak ezta soberanistak ere adieraziz. Autonomikoki begira eginiko aurrekontuak direla, Montororen menpekoak eta, gainera, osasun eta hezkuntzan murrizketak egiten jarraituko direla, pribatizazioak bermatuz. Taldeak Junts pel Sí-ri 2017rako aurrekontuak adosteko deia egin dio eta 2016an gastu sozialaren 873 milioiak igotzeko kredituaren aldaketa bat aurrera ateratzea eskatu dute.

CkbfXwnWkAAr6KY

CUPen jarrera zentzuzkoa da. Inbestidura gertatzen ari zen garaian publikatu genuen artikuluan esan genuen bezala, CUPeko militante askorentzat ez dago ezberdintasunik oligarken esku dagoen Katalunia independente eta egungo estatu espainiarraren artean. Independentzia bidea da, ez helmuga. Ezkertiarra eta independentista izateak kontraesanetan erortzea dakar, baina Albert Botran diputatuak, egin genion elkarrizketan azaldu zigun bezala, hori da proiektua aberasten duena, aliantzak haustura nazionalean zein arlo sozialaren aldekoak egiten baitira.

CUP prozesu independentista geldiaraztea edo honen haustura baten errudun bezala erakusteak estatu hipotetiko baten alde egitea da, baina estatu hori nolakoa izan behar duen kontuan hartu gabe. Ustelkeriaz beteriko eta egun batetik bestera independentista bihurtu zen CDCtik, eta hauekin batzen diren eta inbestidura prozesuan geldirik agertu ziren ERCtik (askotan “esquerra” hori galtzen dutenak) leziorik emateak ez dauka zentzu askorik. Horregatik, eta izan ditzaketen akats guztiekin, ez dago dudarik CUPek bere militantzia kontuan hartzen duela eta beraien funtzionamendu asanblearioa eredu izaten jarraitzen duela. Koherentzia ez zaie falta eta independentziaren bidetik zein aldaketa sozialaren bidetik lan egiten jarraitzen dute. Força companyes, sense por, arribarem lluny!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s