IRITZIA

Venezuela, Espainiar Probintzia

Espainiar estatuko komunikabideetan egunero Venezuelari buruzko albisteak irakurtzera ohitu gara. Chavismoaren urte hauetan zehar, herrialde honen aurkako erasoak etengabeak izan dira, baina azken aldian gertatzen ari denak muga guztiak gainditu ditu. Ia egunero egunkari ezberdinetako lehen orrian ikusi ahal izan dugun arren, aurreko maiatzaren 18an den-denak Latinoamerikako herrialdearentzat izan ziren. Ez da berria albiste hau. Urteetan zehar ikusi izan dugu. Adibidez, bertan kolpe estatu bat babestu zuen El País egunkariak, 2013ko urtarrila eta martxoa bitartean soilik, 300 albiste baino gehiago idatzi zituen Venezuelari buruz, %80 gutxi gorabehera gobernuaren aurkakoak.

venezuela1

Bitxia da nola espainiar herritarrek Nicolás Maduro nor den eta egiten dituen ustezko ekintzak primeran ezagutzen dituzten, eta ez diren gai beraien alboko herrialdea den Portugaleko presidentearen izena esateko.

Iraultza bolivariarraren  urte guzti hauetan munstroa eraikitzen ibili dira Venezuela diktadura bat eta Chávez (orain Maduro) diktadore gaizto bat dela esanik. Venezuela diktadura bat dela esatea egia ez ezagutzea da, chavismoak ikuskapen internazionalpean 19 kontsulta elektoraletatik 18 irabazi zituela jakinda. Gobernuak ez du prentsa kontrolatzen eta Madurok bere kontrakoak arrazoi gabe ere ez ditu kartzelaratzen. Venezuelako oposizioak biolentziaren bitartez estatu-kolpea ematera bultzatzen du. Askatasunaren martirra dirudien Leopoldo Lópezen kasua eredu bikaina dugu. MUDeko partaide,  (bertan Venezuelako oposizio osoa dago, 28 alderdi orotara, ideologia eta herrialderako proiektu zehatzik gabe) muturreko eskuinera hurbiltzen da López eta 2014ko protestatan biolentziarako deia egin zuen.

Ez dirudi defendatu behar den pertsona baketsua denik. Hala ere, manipulazio mediatikoak PSOEren ezkerrean jarriko genukeen sasi-aurrerakoiek López preso politiko bezala hartzen dute. Agian beraien estatu barruko kartzeletara begiratu beharko lukete preso politikoei buruz hitz egiten hasi aurretik.

Venezuela, petrolio erreserba handia izanik (munduan frogatutako petrolio erreserba handienak daude bertan, 298.350 milioi barrileraino) eta Latinoamerikako ezker mugimenduen abangoardian egotean, gainditu beharreko etsai bihurtu zen. Badirudi petrolioaren prezioen beherakadak eta monetaren debaluazioak Venezuelako krisia areagotu dutela. Horrek gobernua berriro erasotzeko aukera berria sortarazi du eta horrela Hego Amerikako beste gobernu aurrerakoi bat erortzea bilatzen da. “Kirchnerismo” aren porrota Argentinan eta Dilma Rousseffen  Langileen Alderdiari emandako kolpea Brasilen, Venezuelan bertan PSUVek hauteskunde parlamentarioetan jasandako porrotari gehituta, Latinoamerikan Neoliberalismoari biraketa kezkagarri bat ematen ari dela erakusten du.

Kutsu aurrerakoiak izan dituzten gobernuak txarrak direla hitz egiteko soilik jaso ditugu albisteak Latinoamerikatik. Bitartean, Latinoamerika bertako beste herrialde batzuetaz, adibidez, giza-eskubideak urratzen diren Mexiko edo Kolonbiaz, ez dugu bat ere hitz egiten. Ezta Espainiako monarkiak (bai, beraien Espainia modernoan oraindik monarkia dago) Saudi Arabia, Maroko edo Ekuatore Gineako diktadurekin egiten dituen negozioez. Ez du interesik, ez du ezkerra erasotzeko arma bezala balio.

presentadores-antena-3Eta hori da Venezuela azken aldian espainiar komunikabideetan hainbeste agertzearen arrazoi nagusienetarikoa. Hauteskunde Orokorrak hurbil izanda eta Unidos Podemos koalizioak gobernatzeko aukera izanik, hauen kontra jotzeko erabiltzen da hainbeste kilometroetara dagoen herrialde bat. Elikatzekorik ezta komuneko paperik ez daukan herrialde baten gobernuaren irudia sortu ondoren, haien lagunak izatea eragotziz beraien sistema (hau da, diktadura bat) ezartzea nahi dutela erakustea da plana. Koalizio honetako partaideei eginiko elkarrizketa guztietan Venezuela agertzen da espainiar estatua gobernatzeko herrialde hori hauteskunde programan sartu beharra balego bezala.

Azken urteetan osasuna, hezkuntza edo etxebizitza sarbideak hobetu dituen herrialde bati begiratzea utzi eta beraien herrialde barrura begiratu beharko lukete, non, gero eta askatasun gutxiago dagoen eta familia askorentzat oinarrizko ondasunak edukitzea gero eta zailagoa den. Espainian ez baita egongo janari eskasia baina zabor artean janari bila dagoen jendearen argazkia egunerokoa da. Eta irudi hori, jateko eta askotariko artikuluz beteriko supermerkatuen aurrean gosea eta miseria ikustea da benetan argazki iraingarri eta jasangaitza. Beraz, beste herrialde batzuen errealitatea kontatzeari utzi eta begiratu zuena.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s