IRITZIA

Hauteskunde Espainiarrak Euskal Herrian Ezkerretik

1453116753_466557_1453136635_noticia_fotogramaEtxaldeko errealitateari begirada azkar bat bota ezkero, badirudi konfluentziak Podemosek abenduan lortutako emaitzak hobetuko lituzkela. Nahiz eta pasadan hilabeteetako negoziazio luzeegiek foku mediatikoa Madrildik zertxobait urrundu duen (hala egon ziren abenduan) eta hona ekarri (EAEn bizi dugun aurrekanpaina giroak asko laguntzen du horretan), badirudi konfluentziaren aldeko apustua erabaki ona izango dela.

Baina beste autonomia erkidego batzuetan gertatu denaren kontrara, Euskal Herrian ez da inolaz ere osoa izango, ez baita ezkerreko alderdi guztietara iritsiko, sekulako ezustekorik ezean. Gaur egun oraindik Ebrotik hegoaldera ezker abertzaleak jasan behar duen estigmak (EH Bildu osora hedatzen dena) konfluentzia zabalago bati bide oro ixten dizkio.

Nafarroa

Nafarroan konfluentzia orokor hau errazago izan behar zuen arren (Nafarroako Gobernuan horretan oinarritzen delako eta Senaturako antzerako formula bat planteatu zelako abenduan), ez dirudi inora helduko denik. Hala ere, EH Bildu eta Geroa Baik horren aldeko eskaintza garbia egin die beste balizko bi kideei.

Izquierda/Ezkerraren ezetz garbiak akordioa zaildu egiten du, ordea. I/Eren esanetan, bi alderdiek eginiko eskaintzak agenda abertzale bat ere barnebiltzen du eta ez da hori konfluentzia honen planteamendu printzipala, Nafarroa mailako ezkerreko indar sozial bat eraikitzea baino, eta hori ezinezkoa da agenda abertzale batekin lotzea.

Podemoseri dagokiola, arrazoi ezberdinak dira erabiltzen direnak ezetza esateko. Madrildik datozen kritikak arestian aipatutako EH Bilduren estigmatizazioaren haritik datoz, nahiz eta horrelako afirmaziorik modu argian ez egin. Zentzugabea izan arren, kriminalizazio hau erreala den gauza bat da, eta pisu larregi izan ahalko luke, beraiek egindako edozein proposamen edo programa mediatikoki ezabatuko bailuke ETArekin batera doazenaren kontaminazio mediatikoak. Ildo honetan, Pablo Iglesiasek atzo bertan esan zuen nola Nafarroako 4 alderdien arteko balizko konfluentzia hori ezinezkoa dela.

Podemos Nafarroak erabilitako kontrako argudioak Geroa Bairen presentzian oinarritzen dira, ez baita bere alderdi ezkertiar bat. Haatik, Uxue Barkosen lehendakaritzapean egiten ari diren politikak estatu mailako edozein gobernu autonomikok egiten dituztenen artean aurrerakoienak dira (egiari zor, bere hiru gobernukideen bultzada eta presioak ere zeresan handia dauka politika berri hauen norabidean).

3215967

Halere, azken arrazoi guzti hauen atzean bozken gehiketatik etorritako kalkulu elektoral bat ere izkutatu daiteke. Oso zail dagoen lauko konfluentzia honen bozkak gehiturik (gehiketa hauek errealitatean horren errazak ez diren arren), 3 eskainu lortuko lituzke, eta bi PPk. Konfluentziak bi izango balira, ordea (IU-Podemos alde batetik eta EH Bildu eta Geroa Bai bestetik), emaitzak ez lirateke asko aldatuko, IU-Podemosek bi, PPk bi eta EN Bildu-Geroa Baik bestea. Egoera konkretu bi hauek ondorio bera izango lukete: PSNk bere eskainua galtzea eta Nafarroan dauden aldaketaren aldeko alderdiek 3 lortzea.

Hau da, emaitza bera eserlekuen zenbakietan eta banaketan. Eta EH Bilduk jasaten duen kriminalizazioa zein kaltegarria den ikusirik, baliteke Podemosentzat erosoagoa izatea behar ez diren arriskurik ez hartzea eta koalizio soberanista (eta Geroa Bai baita) lauko konfluentzia batetik at uztea. Alabaina, gaur, maiatzak 6 izango da eguna noiz Podemos Nafarroa batuko den hauteskundeetara begirako balizko konfluentziei buruz erabakiak hartzeko.

Euskal Autonomi Erkidegoa

EAEn ez dago horrenbeste buruhauste gai honekin. Madrilen hartzen den erabakiaren arabera egingo da edo ez Podemos eta IUren artekoa. Baina gehiagorik ez. EH Bildu den zentzu handiko aliatu ezkertiarraren presentzia, egoera normalean, aliatu potentzial bilakatzea ekarriko luke. Gorago aipatu bezala baina, ezker abertzalearen kriminalizazioak ez du egoera normala egiten. Hala ere, aipatu beharra dago konfluentzia honek herrialde orotan izugarrizko garaipena ekarriko lukeela (berriro diogu, bozka gehiketa hutsa da hau, ez da errealitatea berdina izan behar), ia botoen %45eraino iritsiz. Errealitate hau, berriz, bideraezina da, alderdi batek ere ez baitu horretarako interesik erakutsi (EH Bilduko baseek abenduko hauteskundeetara begira balizko negoziaketa batzuk hasteko eman zuten aldeko bozkak salbu).

IUren kasuan, EAEn izan duen indarra oso murritza izan da, azken urteetan jasan dituen eszisioen erruz (2008an Alternatiba eta 2011an Madrazoren aldeko sektorea). Hori horrela, bere emaitzarik onenak pasa den A-20an lortu zituen, eta ez zen %3 ere iritsi.

EH Bilduk, berriz, 100.000 bozka eta 4 eserleku galdu zituen, eta 2 eskainu eta 185.000 botorekin sartu zen Kongresura. Iragan abenduaren 19an baino egoera txarrago batean dagoen arren, oraindik hirugarren alderdi da boto kopuruari dagokiola. Ezinezko bezala ikusten den konfluentzia bati dagokiola, EH Bildu barnean bi korronte bereizten dira, eta Madrilera zertara joan behar den dauden bi posizioekin nahiko ondo lerrokatzen direnak. Alde batetik, Madrilera independentziaren aldeko aldarria eramateko joan behar garela uste dutenak, gure izaera independentista agerian utziz (hauek ez daude alderdi ez independentistekin joatearen alde). Beste aldetik, eta aurrekoa ahaztu gabe, gure izaera ezkertiarra erakusten joan behar garela diotenak daude, diskurtso sozialago batekin, euskal ezker independentistak estatu espainiarrean duen irudia samurtze aldera (hauek konfluentzia baten alde agertzen dira). Sabino Cuadra nafarraren eredua da bigarren sektore honek babesten duena, bere ezkerreko diskurtsoarekin, izugarrizko babesa eta laguntza jaso baitu espainiar estatuko ezker desberdinetik, euskal ezker independentistarekiko irudia hobetuz, urte luzez Euskal Herritik zaindu ez dena.

bilduypodemos_3817_1Podemos Euskadiri dagokiola, argi dago ez daukala barne-korronte bakarra, idazkari nagusi izateko lehian argi ikusi zen bezala, Nagua Albak irabazi zuena. Haatik, denek esango lukete ezetz EH Bildurekin batera konfluentzia bat sortzeari E-26an. Batzuek, ezker abertzalea ezin dezaketelako ikusi ere egin. Beste batzuk, EH Bildutik askoz hurbilago egon arren, mediatikoki kaltegarritzat ikusten dute. Arrazoia bat izan edo bestea, argi dago hiru alderdiak lista bakar baten ikustea ezinezkoa dirudiela. Beraz, Podemos-IU konfluentziak ekarriko duen eszenatokia aztertzea besterik ez da geratzen.

Eszenatoki berri honetan, aipatutako konfluentziak Podemosek abenduak lortutako emaitzak berdintzea segurutzat ematen da, hobetzea ere posible izanik, jeltzaleen gotorleku den Bizkaian ere irabaziz (soilik 2008 Zapaterok lortutako emaitza harrigarriekin lortutako balentria berdinduz). Hori dela eta, PNVri dagokion hirugarren eserlekua lapurtu ahalko luke konfluentziak. Beste alderdi guztien artean, ezusteko handirik ezean, denak berdin jarraituko luke. Arabari dagokiola, konfluentziak PSOE eserleku gabe uzteko aukerak dauzka, Bigarren Errepublikatik gaurdaino gertatu ez den zerbait eraginez, eta horrela bigarren eskainu bat lortuz Araban. EH Bilduri dagokiola, A-20an 4.000 botora zegoen eserlekua lortzeko sabaia, baina PSOEk konfluentziaren mesedetan galduko balu, PNVrena izango luke hurrena, 7.000ra geldituz, hots, bere bozken %33 gehiago lortu beharko luke. Gipuzkoan berriz, gauzak gutxi aldatuko lirateke. EH Bildu, pasadan hauteskundeetako galtzaile nabarmenena (50.000 bozka gutxiago lortu zituen), 10.000 bozka berreskuratu beharko ditu bigarren posizioa eta bigarren eskainua lortu nahi badu (PNVri kenduko lioke bai posizioa, zein eserlekua). Konfluentzia lehen posizioan indartuko zen 100.000 bozkako muga pasatuz, baina ez luke hirugarren eskainurik lortuko.

Kalkulu orokorrak

Gauzak honela, balizko konfluentzia indartsu egingo zen Euskal Herrian, 23tik 9 eserleku lortuz (2 Nafarroan eta agian 7 EAEn). EH Bilduk hirugarren bat arazo gabe lortu ahalko luke (kasu honetan elkarbanatua izan beharko litzateke) Geroa Bairekin batuz gero. Eskainu gehiago lortzeko bidean, Gipuzkoan dauka errazen, baina iragan hauteskundeetako kolpetik zutundu beharko luke. PSOE 2rekin geratu litzateke, beste horrenbeste galduz, bat Nafarroan (EH Bildu eta Geroa Bai batuz) eta bestea Araban, konfluentziaren meseetan). PNV 5ekin geratu litzateke EAEn eta baita Geroa Baiko parte izateagatik berarentzat izango zen beste baten “zati” bat. Azkenik, PPk orain dituen 4ak mantenduko lituzke. Beti ere, emaitza hauek ateratzean ez da kontutan izan luzeegi jo duten negoziazio hilabeteek nor zigortu eta nor sarituko duten.

Honela, Euskal Herria aldaketaren aldeko gobernuaren bermatzaile izango dela dirudi, balizko sorpassoa gertatuz gero eta Pablo Iglesiasen gidaritzapeko gobernu aurrerakoi bat sortu ezkero, EH Bilduren bozkak ere inolako duda gabe babestuko baitute gobernua. Horrek 23tik 12 gobernu horren alde izatea dakar. Gainera, honi PSOEren 2ak gehitu ahal zaizkio (gobernu horren parte izango baita, eratzen baldin bada bederen). PNVren bozkak ere ildo berean joatea normalena da, lehendakaritzarako hauteskundeetarako hilabete gutxi falta direnean ez baitu Rajoyren PPren alde egingo. Gehiketak eginda, beraz, 23rik 19 izango lirateke aldaketaren aldeko bozkak.

Hori dela eta, badirudi Euskal Herrian gehiengo handi batek egiten duela espainiar estatuaren aldaketa sakon baten alde, beharrezkoa baita, eta urgentea, herritar ororentzat giza-eskubide eta eskubide zibil oinarrizkoenak babestuko dituen alde gobernu ezkertiar baten alde egitea. Duintasunaren alde borrokatzeko ordua baita.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s