IRITZIA

E-26: Gogoeta Labur Bat

elecciones20dIritsiko zela ia seguru genekien arren, orain dela egun gutxi konfirmatu da: second round-a izango dugu. Eta espero dugu oraingo honetan, esaera ezagunari kontra eginez, bigarren zatia ona izatea. Edo behintzat horrela izaten baita lehenengokoaren akatsetatik zerbait ikasten denean.

Azken hamarkadetan ezkerraren eredu izan den Latinoamerikako botere politikoko esparruetara eskuin neoliberal eta hiltzaileena itzuli den honetan, bada ordua espainiar estatuan, Europako periferietako beste herrialde batzuetan legez, ezkerrak boterea hartzeko adorea izateko. Grezian Syrizak (bere muga guztiekin) eta Portugalen alderdi ezkertiarren elkartze batek egin zuten bezala. Erresuma Batuko Alderdi Laboristak ere ilusio sortzen du garaiotan Jeremy Corbynen gidaritzapean, Margaret Thatcher-en asmakizun onenak (Tony Blair izenez ere ezaguna) ekarritako ideiak alboratuko dituela ematen baitu.

Iglesias-Podemos-PSOE-IU-Compromis_EDIIMA20160218_0349_20Hori dela eta, axolagabekeria handia izango litzateke espainiar estatuko ezkerraren partetik, ildo honetan pausurik ez ematea. Zorionez, abenduko hauteskundeetan gertatu zenaren kontrara, badirudi oraingoan horrenbeste jendek nahi duen konfluentzia bai emango dela. Lehenengo inkestei so eginez (hala ere zuhurra izan behar da beti hauekin, hauek ordaintzen dituztenen ahotsa baitira sarri) eta aurreko hauteskundeetako emaitzak begiratuz, horrenbeste entzuten den sorpassoa emango dela dirudi, hots, balizko konfluentzia hori PSOEren aurretik geratuko dela. Halaber, hainbat autonomi erkidego garrantzitsutan konfluentziak berak irabazteko aukera handiak dituela dirudi, hala nola, Madril, Catalunya, EAE, Valentzian eta Balear irletan.

Aldaketa honek guztiz irauliko luke gaur egungo egoera politiko eta parlamentarioa. Iragan hauteskundeetako negoziazio luzeetako gobernu ahalegin sonatuena ezinezkotzat joko zen (inoiz posible izan bazen), galtzaileen arteko gobernu bat izango baitzen hau, Albert Riverak esan zuen bezala.

Laranja koloreko neoliberalekin paktua ezinezkotzat jota, PSOEk (PE soilik batzuentzat) antzezteko eszenatoki askoz zailagoa edukiko luke begien aurrean. Bi izango lirateke interpretatu beharreko rolak: bere sigla zaharrei kasu egitea (eta espero dezagun bere bozkatzaile askori ere) eta aldaketaren aldeko ezkerreko gobernu bat eratzea, edo grosse koalition baten alde egitea. Lehenengokoaren alde egiteak, espainiar ezkerraren barruan bigarren mailako antzezle bat direla onartzea suposatuko luke, Julio Anguitaren garai onenetan ere gertatzea pentsa ezin zitekeena. Bigarren bideak, ostera, bai koalizio handi bezala, zein abstentzio bidez PP-C´s gobernu bat onartuz, beraien heriotza politikoa sinatzea eragin lezake, PASOK greziarrari gertatu bezala. Baina X jaunaren eta baronesaren itzalak luzeak dira alderdi barruan, eta oso sakonak Ibex 35en sustraiak.

coalicion_01

PP eta Ciudadanosen eztabaida askozaz ere errazagoa litzateke. Alderdi Popularrak Pedro Sanchezen alderdiko sektore atzerakoi eta eskuinekoena konbentzitu beharko luke, abstentzioaren alde egiteko bederen. Rivera eta konpainiaren papera oraindik errazagoa: orain arteko antzezlanak utzi, behingoz modu argi batean PPren ondoan lerrokatu eta PSOEri berdina egitea eskatu, edo behintzat, oztopo bat izan ez dadila esan.

Hau honela, konfluentzia errealitatea bat bilakatzen bada eta azkenean sorpassoa gertatu, espainiar politikaren norabidea konfluentziako talde negoziatzailearen konbentzitze ahalmenaren menpe geratuko da, PSOE (eta bere oinarri soziala) aldaketaren aldeko gobernu batera erakartzeko ahalmenaren menpe. Eta hori, lubakiaren zure aldera, zure base sozialaz gain, besteen oinarri sozialak erakartzeko ahalmen hori, politikan biziki garrantzitsua den gaitasun bat da. Seguraski garrantzitsuenetariko bat.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s