IRITZIA

Iñigo Cabacas, Zauriak Irekita Darrai

inigoweb_LagunakLau urte betetzen dira Ertzaintzak Iñigo Cabacas hil zuenetik. Sufrimenduz, oroimenez eta memoriaz beteriko urteak, Cabacas familiak Iñigo gaztearen hilketan erantzuleak egindakoagatik ordaindu dezaten borrokan pasatu duten urteak, lau urte administrazio publikotik mespretxua eta umilazioa soilik jasaten.

Iñigo Cabacas Liceranzu, bere futbol taldeak Europa Leagueko final erdietarako sailkapena lortu zuela ospatzen ari zen hogeita zortzi urteko gazte basauritar bat besterik ez zen gomazko pilota batek (oraindik hauek erabiltzen uztea itxaroten ari gara) bere bizitzarekin amaitu zuenean Bilboko María díaz de Haro kalezuloan. Entren con todo en la herriko” agindu zuen Ugartekoak 2012ko apirilaren 5eko gau hartan. Eta “con todo” horrek, pilotazko gomak kalezulo horretan jaurtitzeak, zorigaiztoko amaiera bat bakarrik sortu ahal zuen. Ertzaintzaren interbentzioa ez da neurrigabekoa izan zela bakarrik, “segurtasun” indarrak bertan izatea ere guztiz lekuz kanpo zegoen. Agian “la herriko” dagoen lekua delako zeuden bertan.

Gertaeren ondoren eta urte guzti hauetan, Manu eta Fina, Iñigoren gurasoak, umilazioa jaso eta ahaztuak izan dira behin eta berriro beraien semea biktima moduan onartzeko garaian. Hasiera batean PSE-ko exekutibak, Rodolfo Ares Barne saileko kontseilaria izanik, ez zuen gertatutakoa argitu izan nahi eta istripu bezala kalifikatu ondoren erantzukizunak bilatzea saihestu zuen; ondoren, EAJren gobernuarekin, gau hartan gertatutako ez argitzeaz ez ezik, Ertzaintzaren operatibo horren kargu nagusiak beraien postuak berreskuratzea edota igotzea lortu dute ezer ez gertatu izan ez balitz bezala. Aurrekariak zituzten poliziek zigorrik gabe jardun zuten eta jarduten jarraitu izan dute, eta inor ez da kondenatua izan Iñigoren hilketagatik. Umilazio eta eskarnio guzti hau oso ondo azaltzen du Igor Meltxor idazle eta analista politikoak artikulu honetan.

Izan ere, Ugartekoak lotsagabekeria galant batean Cabacas familiaren defentsa eta Gara eta Naiz komunikabideak salatu ditu irain eta kalteengatik kalezuloan kargatzea agintzen zuen grabazioak publikatzeagatik. 777.000 euro eskatzen ditu kalte moralengatik. Lotsagarria.

Cabacas kasuaren instrukzio fasea datorren ekainaren 7an bukatzen da Bilboko auzitegiko 10. epaileak   ahozko epaiketa prozesua irekitzea edo ez erabakitzen duenean, Iñigo hil zuen pilota nork jaurti zuen identifikatzearen zailtasunak kontuan izanda. Momentuz, nahiz eta sei ertzaina inputatu zituzten, ez da errudunik aurkitu, ez pilotak jaurtitzen zituztenen artean, eta are gutxiago agindua eman eta kargu gorenetan zeudenen artean. Espero dugu inor ez ateratzea zigorrik gabe eta behingoz justizia egitea.

Iñigo-Cabacas-manifestación-Foto-Agencias

Egun hauetan Iñigoren omenezko hainbat ekitaldi izango dira Manu eta Finari babes guztia erakusten jarraitzeko. Larunbatean, apirilak 9, gertaerak izan ziren lekuan kontzentrazioa egingo da 12:30etan. Igandean, Bilboko justizia jauregitik María Díaz de Haroraino manifestazioa egingo da 17:30etan.

Guzti hau, Iñigo hil zutenetik lau urte betetzen direla eta oraindik justizia eske jarraitzen dugula gogoratzeko.

Elkartasuna zelai bat bada
maitasuna gure giro
zelai hontara hamaika gatoz
zuregana maitekiro
injustiziarik ez daigun ahaztu
gerta ez dadin berriro
Justizia hitza esango dugu
zutaz oroitu aldiro
beti gogoan beti ondoan
beti zurekin Iñigo.
(Jon Maia)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s