IRITZIA

Durango 1937, Odola Kaleetan

dur0001_13822_11Durango, 1937ko martxoaren 31, goizeko 8:30ak, kanpai hotsak abisua emanez, sirena garrasika hasten da, heriotza dator. Italiako Aviazione Legionariaren hegazkin faxistek, Francoren agindupean,  zerutik bonbez mozorroturiko odola eta beldur euria jaurtitzen dute Bizkaiko 8.797 biztanle zituen herri umilaren gainean.  336 hildako, hainbat zauritu eta Durangoko eraikin ugari suntsituta.

Sarraski hau, aurretik prestatua, biztanleria zibilaren gainean egin zen lehengo bonbardaketa izan zen eta zehazki jendez gainezka zeuden lekuak aukeratu zituzten. Andra Mariko portikoa, non merkatua zen, meza ospatzen zen bertako eliza, Jesuiten eliza Kurutziaga auzoan, Santa Susanako komentua … Gainera bonbak jaurtitzeari utzi ziotenean hegazkinak asko jaitsi ziren herritarrak metrailatzeko, eta hau gutxi balitz arratsaldean, 17:45etan,  bonbardaketa errepikatu zuten ospitale inprobisatua eta hildakoak pilatzen ari ziren hilerrira daraman Zeharkalea suntsituz, jendea bertatik gora eta behera zihoan bitartean. Ekintza guztiz kriminala. Apirilean 4an ere errepikatu ziren bonbardaketak baina Durango ia hutsik zegoen ordurako. Otxandio edo Elorrio bezalako Durangaldeko beste herri batzuk ere bonbardaketak ere jasan zituzten. Aurten 79 urte betetzen dira sarraski horretatik.

Gure aitona-amonek kontatu diguten istorioa da hau. Gure belaunaldiak pelikuletan edo urrun dauden herrialdetan bakarrik ikusi ditugu holako bonbardaketak. Ez dakigu zenbaterainoko sufrimendua jasan dezaken gizakiak bere gainean heriotza zerutik datorkionean. Zer pasa daiteke zure burutik une horietan, baina ez dakigu zerk dakarren bideojokoetan bezala herri eta herritarrak suntsitzeko nahi horrek. Munduko edozein lurraldeetan bonben istiluen eta heriotzen atzean interes geopolitiko asko daude, Gerra Zibil batetik, Munduko Gerra batera.

durangoko bombardaketa bombardeoROMA 31-M bombardeo durango 3 (Copy)Durangon orain dela 79 urte gertatutakoa ez errepikatzea, eta bertan gertatu zena gogoratzera, memoriaren lanari, ekin behar diogu. Gure aitona-amonek merezi dute. Horregatik Bartzelonako Udalak eginikoa txalotu behar dugu Italiako faxistek egindako bonbardaketengatik epaitegietara jo duen lehengo udala izan baita. Baina Durangon? Durangon EH Bilduk Gerra Zibilean gertatutako krimenen harira justizia, errekonozimenduan eta erreparazioan aurrera egiteko proposatutako mozioa ez zen aurrera atera EAJ, PSE eta PPren kontrako botoek EH Bildu eta Herriaren Eskubidearen aldekoei gailendu zitzaielako. Ez dakigu batzuek bere herritarrei zor dioten errespetua non daukaten baina biktimen hilobian txistua botatzea bezala izan zen mozioa aurrera ez ateratzea.

Guk ez dugu ahazten. Ez ditugu ahazten hondakinen artean geratu ziren biktimak, ez dugu ahazten faxistek Durango zein beste herrien gainean egindako eraso kriminalak. Memoria daukagu eta urtero gertatutako sarraski hura gogoratzen jarraituko dugu, Martxoak 31n egiten diren ekitaldietatik haratago.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s