KULTURAREN TXOKOA / Literatura

Heriotza Iragarritako Baten Kronika/Crónica de una Muerte Anunciada

GarciaMarquezIragarritakoHeriotza iragarritako baten kronika Gabriel García Márquez (1927-2014), idazle kolonbiar emankorraren nobela bat da, 1981an argitaratua La Oveja Negra argitaletxearen eskutik. 1982an Literatura Nobel Saria jaso zuen idazle bikainak idatzitako nobela honek maisuki nahasten ditu polizia eta kazetaritza narratiba, 1951an jazotako gertaera honetan. Ekintza zentrala, protagonistak, zirkunstantzia eta eszenatokia errespetatzen dituen arren, bere idazlumarekin soilik lortzen den modura eraldatzen du istorio horren narratiba.

Santiago Nasar gaztearen erailketa kontatzen digu nobelak, herri osoak gertatuko zela bazekien gertakari bat, baina inork ere ez zuena ekidin, ezin zuelako edo ez zuelako nahi izan. Vicario bikiek burutu zuten erailketa, ohorea galdutako familia bateko bi seme, alkoholez eta herraz horditurik, etorkizun gabeko ezkontza baten biharamunean. Narratzaileak, erailaren eta hiltzaileen laguna, pausuz pausu azaltzen digu goiz ilun hartan gertatutakoa, horretarako protagonisten iragan eta etorkizunean sakonduz.

Heriotza iragarritako baten kronikak, Gaboren beste nobela askok bezala, gauza bat erakusten digu: Latinoamerikan, tamalez, heriotza gauza arrunt bat izan zela (eta, oraindik ere, dela), gizarteko eguneroko beste elementu bat. “Aurkitu” zutenetik biolentziaren erresuma izan arren, inspirazio iturri amaiezina izan den kontinentea.

Nobela labur honen bidez, García Márquezek, literatura unibertsaleko izen ahaztezin eta boom latinoamerikarraren adierazle argienetarikoak, errealismo magiko horretara eramaten gaitu, bere irakurleei horrenbeste une on eman dizkigun horretara. Latinoamerikako paisaia ederretara ere garamatza Gabok, bere irakurleoi horren hurbilak egiten zaizkigunak, nahiz eta beraietan egoteko aukera inoiz ez izan. Agian horregatik, irakurlea paisaia horietara eramateko zuen gaitasunagatik, eta XX. mendeko Latinoamerikaren kontzientzia eduki izanagatik (iraultza kubatar eta sandinistaren testigu, Fidelen eta Che Guevararen laguna) idazle kontinental gisa kontsideratua izan da, Latinoamerika osoko idazlea.

Crónica de una muerte anunciada (2)Crónica de una muerte anunciada es una novela del prolífico escritor colombiano Gabriel García Márquez (1927-2014), Premio Nobel de literatura en el año 1982. Escrita en 1981 y publicada por la editorial La Oveja Negra, entremezcla la narrativa periodística y policíaca. Inspirada en un suceso real acontecido en 1951, en el que Gabo trata de respetar la acción central, los protagonistas, las circunstancias y el escenario, pero alterándolo narrativamente como solo él sabe hacerlo.

La novela narra la historia del asesinato del joven Santiago Nasar. Una acción que todo el pueblo sabía que ocurriría pero que nadie pudo o quiso impedir. Asesinado por los gemelos Vicario, hijos de una familia deshonrada, ebrios de rabia y alcohol, la mañana siguiente de una boda sin futuro. El narrador, amigo de la víctima como de los asesinos, nos cuenta paso a paso lo acontecido esa aciaga mañana, ahondando asimismo en el pasado y el futuro de muchos de los protagonistas.

Crónica de una muerte anunciada es una novela más que nos demuestra como en Latinoamérica la muerte era (y desgraciadamente todavía es) en excesiva cotidiana, un elemento más que conforma la sociedad. Continente violentado desde su “descubrimiento”, pero inspirador como el que más.

Mediante esta novela corta, Gabo, nombre indiscutible de la literatura universal y uno de los artífices del boom latinoamericano, nos vuelve a trasladar ese realismo mágico que tantos buenos momentos nos ha brindado a todas sus lectoras. Nos transporta a esos paisajes latinoamericanos que tan cercanos se nos hacen con la sola lectura de sus libros. Quizá por ello, y por su conciencia de la Latinoamérica del siglo XX (testigo de la revolución cubana y sandinista, y amigo personal de Fidel Castro y Che Guevara), se le ha considerado un escritor continental, un escritor de todo el continente latinoamericano.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s