IRITZIA

Martxoak 3, Beti Gogoan

foto-21Gasteizko gertaeren berrogeigarren urteurrena betetzen da gaur. Guk ez dugu ahazten eta 1976ko martxoaren 3an greba jardunaldian polizia armatu espainolak gogotik hil zituzten bost langile eta ehunka zaurituen argia pizturik mantendu nahi dugu.

Francisco Franco diktadorea hil berri zegoen baina oraindik ez zegoen inolako askatasunik garai horretan. Lan arloan, manifestazio edo batzeko eskubideak guztiz debekatuta zeuden. Hala ere hilabete haietan Gasteizen, enpresa ugarik babestuta, greba zabalak ematen ari ziren soilik errebindikazio laboralekin. Martxoaren 3 horretan lan-etenaldi osorako deia egin zen langileen ia osotasunak babestua. Bai beraien eskubide zehatz batzuek defendatzen zituzten enpresek, zein beste enpresa ugarik edota solidaritatea erakusten zuten biztanleriarenaren babesarekin. Goizetik poliziak edozein manifestazio edo bilera desegiten hasi ziren baina benetako sarraskia arratsaldean gertatu zen.

Asanblada Orokor informatibo baterako deia egin zen San Francisco de Asís elizan, non enpresetako langile komiteak biltzen ziren normalean. Arratsalde horretan poliziak jakinaren gainean utzi zuen eliza betetzea eta jendetza barruan zegoenean atearaztearen agindua eman zuen. Langileen ezezkoaren aurrean eta kontuan izanda poliziak barrura sartzea ezinezkoa zuela, elizak babes konkordatu bat sinatuta bai zuen, negar-eragile gasak eta istiluen aurkako materiala bota zuten eliza barrura. Bertan zeuden pertsonak ateratzen hasi ziren beldurrak eta asfixiak jota. Momentu hartan polizia jendea porrarekin jotzen eta tiroka ere hasi zen. Elizatik ihesi zihoazenak, zein kanpoaldera hurbildu zirenak tirokatu zituzten.

p2330254_0

Bost langile erail zituzten: Romualdo Barroso, Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar, José Castillo eta Bienvenido Pereda. Ehunka zauritu, asko larritasunez. Gasteizko hilketa salatu zituzten protestetan ere biktimak izan ziren: Juan Gabriel Rodrigo eta Vicente Antón Ferrero, polizia frankistaren errepresioaren biktimak izan ziren Tarragonan eta Basaurin, hurrenez hurren. Polizia egindako lanaz zoriondu zen. Gobernazio Ministroa (Gaur egungo Barne Ministroa) zenak, Manuel Fragak Indar Armatuak errugabetu zituen eta gertaeren aurrean edozein ardura saihestu zuen. Askotan esan zuen kalea berea zela eta bere agindupean zegoen polizia frankistarekin berriro ere erakutsi zuen Gasteizen.

3marzo41Jakinaren gainean egindako hilketa izan zen eta hala erakusten dute momentu hartako poliziaren irratiaren grabaketek. Aldez aurreko izapideak ireki ziren arren, sumario ireki guztiak epaitegi eta tribunal ezberdinetatik pasa ziren jurisdikzio militarrean bukatzeko. Honek ez zituen gertaerak homizidio delitu gisa jaso eta urteetan zehar estatuari ardura zibila eskatuz joan izan diren arren, atzera bota dituzte guztiak.

Berrogei urte justizia eske, berrogei urte oroimenean, berrogei urte kontakizun kolektiboak garaileen eskuetan soilik ez egoteko borrokan. Ez dugu ahazten.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s