IRITZIA

Ongi Etorri Arnaldo

int20160301002957

Arnaldo Otegiren kaleratzea 6 urte eta erdi ondoren

Etxera itzuli ahal izan zuen atzo Arnaldo Otegik, bakegintza egiteko asmotan 2009ko urriaren 13an preso eraman ostean. Euskal Herria bake bidean jartzeko esfortzuan ari zirenak atxilotu nahi izan zituzten egun hartan. Zorionez, ez zuten lortu, eta Euskal Herriak oraindik amesten jarraitzen duen bakearen bila ekin zion. Estatu Frantses eta Espainolak erakutsi dute ez daukatela inolako gogorik prozesu horretan laguntzeko. Hala ere, bagoaz aurrera. Eta Arnaldo Otegi gure artean daukagu berriro ere.

Berri ona da zinez. Ospatu beharrekoa! Baina, oraindik ehunka dira bakegintza oztopatzeko ahaleginetan diharduten estatuek beraien kartzeletako murrail grisen atzean bahituta dituztenak. Iraganeko sufrimendu, biktimez eta memoria kolektiboaz horrenbeste hitz egiten den garai hauetan ere, gaur eguneko sufrimendu eta biktimez ahanzteko joera dago.

Arnaldo_RafaBadirudi ez dela giza eskubideen urraketarik gertatzen ETAk armak uzteko erabakia hartu zuen momentutik. Badirudi ez dutela jada astebururo ehunka, edota, milaka kilometro egin beharrik senide eta lagunek. Badirudi ez dagoela jada gaixo arras larririk estatuetako kartzeletan, gaitza tratatzeko giro eta tratamendu egokirik gabe. Badirudi ez dagoela jada kondena beteta duen baina oraindik ziega txiki eta bakartuetan bizitzen jarraitu behar duen herritarrik. Badirudi ez dagoela gurasorik seme-alabak bisitatu gabe geratzen denik, ezinezkoa dutelako orduak eta orduak pasatzea kotxe batean 40 minutuko hizketaldi baterako. Badirudi, badirudi… Gezurren eta ahanzturaren bidez sortutako ustezko egoera eta eszenatoki larregi benetako eta betirako nahi den zerbait eraikitzeko.

Sufrimendu ugari sortu duen gatazka hau bukatzeko desira ikusten da euskal gizarteko pertsona ororen aurpegian. Hala ere, ezin daiteke ez egiarik ez memoriarik inposatu, ez baitu horrela funtzionatzen bakeak. Aspaldi musikatu zituen Mikel Laboak aski ezaguna egiten zaigun kantan Bertolt Brecht-ek idatzitako hitzak:

Gatibua, nork libratuko?59d
Leize zuloan daudenek ikusiko,
zure garraxiak adituko,
gatibuek zaituzte libratuko.
Denak ala inor ez,
dena ala ezer ez.
Bakarka ezin da,
fusilak ala kateak.
Denak ala inor ez,
dena ala ezer ez.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s