IRITZIA

Sahara, Libre

Marruecos y el Polisario volverán a hablar del Sáhara en agostoAste honetan, hilak 27, Frente Polisarioak Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zuenaren 40.urteurrena beteko da. Efemeride hori aprobetxatuz, saharar herriak hamarkada luze hauetan egin duen duintasunaren aldeko borroka gogorarazi nahi dugu, erbestea, errepresioa eta tortura bidaide izan dituen horretan.

Jakina den legez, Mendebaldeko Sahara Afrikako iparraldean aurkitzen da, ozeano atlantikoak bustitzen dituen kostaldean. 1860 urtean, Espainiako erreinuak Marokoko sultanatuari Afrikako Gerla irabazi ondoren (Tetuaneko Batailan garaipena lortuta), Tetuaneko hiria eta gaur egun Mendebaldeko Sahara bezala ezagutzen diren lurrak lortu zituen. Mende bat baino gehiago lurralde hauen kontrola eduki ostean, 1975 urtean aldaketak eman ziren. Espainia barruko aldaketak, Frankoren heriotzak eta Ibilaldi Berdeak gauzak zeharo aldatu zituzten.

Ibilaldi Berdea Mendebaldeko Saharako iparraldeko lurrak inbaditu zituen okupazio zibil eta militar marokoarra izan zen. Hassan II erregeak deitu zuen Ibilaldi hau, alaui dinastiako Marokoko erregeak, eta, esan bezala, Mendebaldeko Sahararen iparraldeko lurren inbasioa eragin zuen. 1976ko azaroaren 6an gertatu ziren ekintza hauek. Okupazio hau Nazio Batuen Erakundeak arbuiatu zuen arren, Madrilen gertatu ziren negoziazioak ahalbideratu zituen, Espainia, Maroko eta Mauritaniaren artean. Negoziazio mahai honetatik Madrileko Hiru-aldeko Akordioa lortu zen. Akordio honen balio juridikoa behin eta berriz zalantzan jarri izan den arren, Mendebaldeko Sahara Mauritania eta Marokoren administrazio pean utzi zituen. Akordio horrek inbasioa eremu gehiagotara zabaltzea eragin zuen, eta honekin batera Fronte Polisarioaren eta Maroko eta Mauritaniaren arteko gerra piztu zen, zeinetan Marokok Fosforo zurizko eta napalmen bidez bonbardatu zuen saharar herria. Asko izan ziren eraso hauetan hildako sahararrak, eta beste askok, milaka eta milaka, erbestera jo behar izan zuten, batez ere, Tindouf-eko (Aljeria) errefuxiatu kanpamenduetara. Kontestu honetan, Fronte Polisarioak, urte gutxi lehenago sortu zen Sahararen askapenerako mugimenduak, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zuen Bir Lehlu-n, 1976ko otsailaren 27an.

1979an Mauritaniak, gerlan garaiturik, berak okupatzen zituen lurraldeak utzi zituen arren, Fronte Polisarioa eta Marokoren arteko gerra beste urte batzuez luzatu zen. Urte hauetan ere, Marokok milaka eta milaka kolono bidali zituen Mendebaldeko Saharako lurraldeetara. Gorantz zihoan kolono marokoarren kantitatea beherako bidea zeukan saharar biztanle kopuruarekin batu zen (errefuxiatuen kanpamenduetara zihoazen eta sahararrak). Horrela, urte batzuren buruan, marokoarrak gehiengoa izatea ekarri zuen, baita Mendebaldeko Saharako lurretan ere. Guzti honi, Ibilaldi Berdetik aurrerako urteetan Marokok tortura modu sistematikoan aplikatzea gehitu behar zaio, bereziki gogorrak eta krudelak izanda 1991rarte, noiz Fronte Polisarioak su-etena iragarri zuen.

Su-eten honen arrazoia etorkizunean egin beharreko erreferendum bat zen. Galdeketa honen bidez, Mendebaldeko Sahararen etorkizuna erabakitzea zen asmoa. Tamalez, ez zen egundo erreferendum hori egin. Horren ondorioz, saharar herriaren autodeterminazio eskubidearen aldarriak gaurdaino iritsi dira.

U096392Galdeketa hau gauzatzen ez den bitartean, gaur eguneko egoera mantenduz, duela lau hamarkadako Madrilen sinatu zen akordiotik eratorri zen eszenatoki legal eta politikoa betikotuko da. Marokok inposatzen duen Mendebaldeko Saharako lurren inbasio eta okupazio ilegala ez du ezta Nazio Batuen Erakundeak, ezta bere kideetako batek ere ez onartzen. Hori dela eta, Mendebaldeko Sahara da gaur egun autonomoa ez den Afrikako lurralde bakarra, zeinetan ez den oraindik deskolonizazio prozesua gauzatu. Eta prozesu honen ardura historikoa Espainiarena da, bera kolonia izan baitzen herrialde okupatu hau.

Maleruski, beste leku askotan bezala, realpolitikak eta arrazoi geoestrategikoek garrantzi handia daukate Mendebaldeko Sahararen egoera azaltzerako orduan. Ibilaldi Berdearen ondoren Marokok Frantzia eta Ameriketako Estatu Batuen babesa izan zuen. Babes horren atzean dagoen arrazoi nagusia garai horretan ekidin ezineko Gerra Hotza da. Aljeriak eta Libiak (Sobietar Batasunaren aliatuak) Fronte Polisarioa babestea nahiko arrazoi izan zen Frantzia eta AEBentzat hitzarmen internazionalek zehazten duten araudiaren aurka joateko, nahiz eta Fronte Polisarioa inoiz ez zen Sobiet Batasunaren aldean lerrokatu. Horrez gain, aipatzekoa ere bada Aljeriaren iragan koloniala, zeinak frantziar estatu kolonialistaren gobernupetik ihes egitea lortu zuen, Guerre d’Algerie bortitzaren ondoren. Bestaldetik, espainiar estatuak Marokorekin dituen lotura ekonomikoak ere aipagarriak dira (Marokoko itsasoetan egiten du arrantza, kasu), eta honek zaildu egiten dute Espainiak Saharako herriaren aldeko hautua egitea. Jarrera honekin Marokoren ekintzak zilegi egiten ditu, milaka eta milaka saharar erbestera kondenatuz errefuxiatu kanpamenduetan eta beste horrenbeste Mendebaldeko Saharako lurraldeetan errepresio gogorra sufritzera.

Partaideen artean horrelako desberdintasuna dagoen gatazketan ekidistantzia mantentzea eta bi aldeetako baten alde ez egitea, hautaketa argi bat egitea da beti. Boteretsuaren alde egitea da, ahulena sufritzen segitzera kondenatuz. Hori dela eta, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zela 40 urte pasako diren honetan, deia egiten diogu mundu guztiari saharar herriaren alde posizionatu eta borrokatzeko. Beraien borroka legalitatea betetzearen aldekoa delako, eta ez ezer inposatzeko. Beraien eskubideak, herritarrena eta herriarena, errespetatzea eskatzen dutelako soilik. Honegatik guztiagatik, atalaia xume honetatik saharar herriari gure babes irmo eta osoa helarazi nahi diogu, berrogei urteko inbasioaren ondoren, zutik dirauelako.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s