IRITZIA

Terrorismo Patronala

accidentelaboralSistema kapitalistaren ahaztutako biktima taldeen artean langileria daukagu. Lan istripuak ez dira kasualitatea edo zorte txarreko gertakizun bat. Lanean istripuak izan edo lan orduetan bizitza galdu duten hainbeste biktima egoteak arrazoi estrukturalak ditu, merkatu sistema honetan enpresek kostuak murriztea bilatzen baitute etekin ahalik eta handienak izateko. Eta momentu honetan hasten dira langileak bizitza galtzen.

Subkontratazioa, prekarietatea eta lan istripuak bat datoz. Langileak bere eskubideak galtzen ditu prebentziorako eta segurtasunerako inbertsioa murrizten den heinean.

LAB sindikatuak aurkeztutako ‘Lan Istripuak eta gaixotasun profesionalak 2015‘ informean Hego Euskal Herrian egunero 267 lan istripu izan zirela erakusten du, hau da, istripu bat bost minuturo. Zenbaki benetan beldurgarriak, eta are gehiago sei egunero pertsona batek lanean bizitza galtzen duela eta aktibitate profesionalarekin erlazionatutako 12 gaixotasun detektatu zirela gehitzen badiogu. Datu hauek aurreko urtetik istripuak %8,7 igo zirela suposatzen dute.

Estatu mailan datuak ere ez dira batere baikorrak. Urtarrila eta azaroaren artean 479.577 lan istripu zenbatu ziren. Aurreko urtean baino %7,7 gehiago. 565 pertsona hil ziren, 2014ko datuak %10,8 bat egin zuten gora. Istripu hauek jasaten dituzten kasuen %35,4 lanean urtebete baino gutxiago darabilten langileenak dira.

sevilla-accidentes-laborales--644x362Baina, zergatik ez da inor eskandalizatzen zenbaki hauek entzutean? Pertsonak zenbaki bihurtu ditugu agian (ez bakarrik lan istripuetako biktimak, biolentzia matxista edo gerretako biktimak,… ere). Heriotza-tasa eta lan istripuak murrizteko ez dira neurriak hartzen, ez du interesatzen. Giza bizitza bat galtzea errentagarriagoa da prebentzioa baino. Lan-esplotazioaren beste zeinu bat: lanaldia luzatzen, soldatak murrizten, lan postuak prekarizatzen, babesa eta segurtasun gastuak murrizten… Kapitalismoan giza bizitzak ez du baliorik produkzioaren aurrean.

Beraien bizitzak arriskuan daude lan posturik ez dute “hautatu” langileek. Inork ez du lanean hiltzea nahi eta are gutxiago bakoitzaren lan indarra enpresari batek irabaziak lortzeko ematen denean. Lan egin bizitzeko eta ez bizi lanerako esan ohi da. Bada, arrazoi gutxiagorekin oraindik lan egin hiltzeko edo lanean hil.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s