IRITZIA

Gora Alka-ETA! Titiriteroak Askatu!

titeres_100001257_811351_1706x1280Auzitegi Nazionaleko epaileak ‘Títeres desde abajo” konpainiaren bi kideak espetxera bidali ditu terrorismoaren apologia eta konstituzioak bermatutako funtsezko eskubide eta askatasun publikoaren gain egindako delituengatik.

Madrilgo udaletxeak “La Bruja y Don Cristobal” txotxongilo espektakulua kontratatu zuen inauterirako antolatutako ekitaldien barruan. Dirudienez, helduentzako espektakulu hau haurrentzako obra gisa programatu zen. Aipaturiko lanean, txotxongiloek “Gora Alka- ETA” esaldia irakurri ahal zen kartel bat atera zuten. Esaldia antzezten ari ziren satirarekin zerikusia zuela suposatzen da, eta hori izan zen aurkezten zutena, antzezpen bat, SATIRA bat! Baina sinestezina dirudien arren, bertan zeuden gurasoek salatu egin zuten espektakulu hori eta antzezleak ziegara bidali zituzten.

Badirudi estatu espainiarreko herritarrak Euskal Herrian urteetan jasaten ari garen tratu berdina jasotzen ari direla “dena da ETA” delakoaren lelopean. Egunkari zein aldizkariak itxi ziren, alderdiak legez kanpo utzi ziren, eta bere militantzia politiko hutsagatik oraindik kartzeletan jende asko dago. “Ley mordaza” delakoak adierazpen askatasuna mugatzen du, eta estatu errepresiboak Twitterren txioak idazteagatik jendea espetxeratu du, TWITTERREN TXIOAK IDAZTEAGATIK. Umoreari ere erregimenak bere mugak jartzen dizkio baita. Facu Diaz Tuerka News programan sketch bat egiteagatik inputatua izan zen adibidez. Eta gero honek Parisen “Je suis Charlie”ren pankartaren atzean jartzen ziren adierazpen askatasunaren alde. Nolako hipokrisia!

“Konspiranoiko” bat izatea egotzi ahal didazue baina “dena ETA” bada, ‘Vaya Semanita’ bezalako umorezko saio klasikoa edo ‘Ocho apellidos vascos’ arrakastatsuak ez ziren terrorismoaren gorespenak izan beharko? Ala interes politikoa duten atxiloketak izan dira azken hauek?

img_mmeseguer_20160207-095231_imagenes_lv_otras_fuentes_titeres-kxxG-U301972775526pQB-992x558@LaVanguardia-Web-300x169Mira-puntua (Erne, apologia!) Madrilgo udaletxean jarri nahiko nuke. Udaletxearen akatsa ez da bakarrik txotxongilo hauen obra haurrentzako obra bezala programatzea (jada arduraduna kaleratu dute), baizik eta eskuin mediatikoaren aurrean makurtzea eta artistak kartzelan abandonatuta uztea izan da ekintza larriena. Batzuk, proiektu munizipala arriskuan jartzea ere leporatu diete txotxongiloak maneiatzen zituzten artistei. Sinestezina. Hala ere, esan beharra dago baita, Ahora Madrideko zinegotzi batzuk titiriteroak babestea eskatu dutela.

Askatasun adierazpena ezin liteke mugatu kasu honetan gertatu den bezala. Antzerki bat egiteak, eta kasu honetan bezala, sistemaren kontra egiten duen antzezlana egiteak (ikusi antzezlanaren laburpena), min egiten die. Egur zati batzuen emanaldi bat estatu gaia bihurtzeak erakusten digu nolako herrialdea den Espainia, “País de panderETA”.

Amaitzeko, gure elkartasun guztia adierazi nahi diegu atxilotuei. Bai kasu honetan zein beraien ideologia politikoarengatik kartzelan dauden adiskide guztiei. Jarrai dezagun antzezten, azken finean, dena fartsa bat besterik ez da eta. Titiriteroak askatu!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s