IRITZIA

Niri Politikak Bost Axola

asamblea-orcasitas1Zuetako askok segur aski zuen lagun, ezagun edo familia-kide bati entzun diozue “niri politikak bost axola” dioen leloa. Esaldi hau subjektu politiko bezala kokatzea saihesteko edo momentu konkretu batean eztabaida bat ekiditeko erabili ohi da. Baina gizakia ezinbestez, izaki politikoa da eta bizitza ulertzeko modua erabakitzen du bere jarrera politikoarekin.

Politika hainbeste zergatik interesatzen zaion galderari erantzuteko Michel Focault filosofo eta historialari frantziarrak hurrengoa zioen: “politika gure existentziaren gai erabakigarriena da, hau da, bizi garen gizartea, sistemak jarraitzen dituen erlazio ekonomikoak eta botere sistemak, gure erak, gure jokabidean onartzen dena eta debekatzen dena definitzen du”. Horregatik zergatik ez lukeen interesik eduki behar galdetzen zuen berak.

Eta horrela da. Mundu guztiari axola zaio politika, gure eguneroko bizitzan baitago. Eta ez naiz ari zenbait aldiro bozkatzeaz edo gaur egun ematen ari den politikaren espektakularizazioaz telebistako eztabaidekin, etab. Zure seme-alabak eramaten dituzun eskolaz ari naiz, erosketak egiten dituzun komertzioaz, erreformak egin eta lan gehiago egiten duzun bitartean gutxiago irabazten duzun lanbide horretara joateko autobusaz… Den-denak politikarekin eta bizitza nola ulertzen dugunarekin zerikusia dauka. Gure jarrera politikoaren bitartez bizitza ulertu eta nola bizitzeko aukera egiten dugu. Mundu guztiak dauka politikarengan interesa, eta interes horrek egiten dio era batean edo bestean jokatzea.

Urteetan zehar eman den interes ez hori (gero eta gutxiago) izan da arazorik nagusiena. Gutxi batzuek beraien bulegoetan sartuta beste pertsona guztien partez erabakiak hartzen zituztela onartzen zuen jendeak. Beraiek erabakitzen zuten gure bizimodua eta bazekiten zer komeni zitzaigun, “nik politikaz ez dudalako ezer ulertzen”. Baina noski ulertzen duzula. Hemen ez gabiltza ideologoak irakurtzeaz, ezta estrategia, itun internazionalez edo “prima de riesgo” delakoaz. Pertsonei buruz ari gara, beraien auzoetako bizitzaz, beraien egunerokoaz, plater bero bat mahi gainean izateaz hitz egiten dugu, bizitza duin bat izateaz. Guzti hori ulertzen duzu eta horregatik interesatzen zaizu politika eta horregatik egiten duzu politika uneoro. Baita politikaz ez arduratu arren, politika egiten ari zara, eta seguruenik, zure kontra egiten gainera.

Politika pertsonen ardurazko gai bat izatera bueltatu behar da, horregatik, kaleko eguneroko bizitzara begiratu behar da eta ez bulegoetan itxita jarraitu. Herria herriarentzat politika egitera buelta dadila! Gehiengoaren interesak defenda ditzala! Mundu hobeago baten alde borroka dezala! Niri mundu hobeago bat eraikitzea axola zait, politika axola zait.

 

Advertisements

One thought on “Niri Politikak Bost Axola

  1. Pingback-a: Show Politika: Komunikatzeko Modu Berriak |

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s