IRITZIA

Gora CUP! Gora Anna!

la-cup-fuerza-elecciones-para-derribar-a-mas-y-provocar-un-frente-de-izquierdasOnartu beharra daukat. Ez naiz luzatuko. Beti egin dut CUPen aldeko hautua. Politika ulertzeko daukan era maite dut. Beti gustatuko zaizkit bere egitura horizontala eta militantziak hitz egiteko eta erabakiak hartzeko dituen gune anitzak. Koherentzia bere ekintza guztietan. Alderdi politiko horren funtzionatzeko eragatik “enbidia sanoa” sentitzen dut. Izugarri gustatuko litzaidake funtzionatzeko era hori nire inguruko espazio politikoetan eta militantzia esparruetan ikustea.

Are gehiago, oraindik gehiago gustatzen zait azken bi asteetan erakutsi dituzten barne demokrazia eta asanbladarismoaren ostean. Hitza militantziari eskaini diote inolako konplexu edo beldur gabe, bera izan dadin erabakia hartzen duena. Askoren ustetan, talde antikapitalistaren jarrera hau sinestezina izan da, surrealista. Ulertzen dut, neoliberalismo postmodernoaren gurpil azkarren pean egonik, non efimeroa eta arina hobea baita, bide hauek ezezagunak izatea. Gainera, ikusi besterik ez dago batzuk auto azkar eta luxukoetan doazen bitartean, besteak furgoneta zaharretan doazela. Anaven lents perquè anaven lluny.

Eta militantziak bere lana egin du. Ezetz esan du. Baina ez dio ezetzik esan prozesu katalanari, Artur Mas-i baizik. Ezetz horren arrazoia argia da (nahiz eta emaitza estua izan): ezetz esan zuten hauteskunde kanpainan, ezetz Parlament barruan eta baita negoziazio mahaietan ere. Koherentzia dute bidaide. Hala ere, bada CUPi prozesua hautsi edo erahil izana leporatzen dionik. Baina hitz egin dezagun argi, prozesua hautsi bada (ez dela zertan apurtu), ez du CUPek hautsi, Artur Mas-en egozentrismo nartzisistak baino. Berak esana da ez dela beregatik prozesua hautsiko. Denborak kontrakoa erakutsi digu, prozesuari bere egolatria gailendu zaionean.

Eta errealitatea hau den arren, kritika ugari jaso ditu CUPek hartutako erabakia dela eta. Gutxi, ordea, kritika eraikitzaileak. Baliteke jendeak ez ulertzea CUPeko militante askorentzat oligarkia katalanaren pean dagoen estatu katalanak ez duela oligarkia espainiarraren pean dagoen estatu espainiarrarekiko alde handirik. Amestutako estatu aske hori ulertzeko modu ezberdinak dira. Denak errespetagarriak.

20151129-635844230875842358_20151129194634-kAaG-U309947867421BC-992x558@LaVanguardia-WebHori bai, onartu ezinezkoa dena da Anna Gabriel Sabaté-k jasan behar izan dituen kritika penagarriak. Kritika horietan ikusi ahal izan da matxismorik eta mesprezagarriena, zeinak ez baitu onartzen Anna bezalako emakume indartsuak garrantziazko esparru publiko eta politikoak betetzea. Kritika beharrean irainak diren hitz horiek, beste behin, sinestarazi nahi die emakumeei kargu horiek betetzen badituzte uzten zaielako dela, ez baitira beraientzako esparruak. Eta, gune horietara iristen badira, hobe dutela espero duten bezalako jarrera izatea, horrela egin ezean patriarkatuaren arma diren irainak jasoko dituztelako, horien artean hain erabilia den “puta” hitza. Atake horiek ulertzeko beste erarik ez dago, emakumeei sinestarazteko baino beraien ekosistema naturala esparru pribatua dela, ateez barne geratzen dena, isilgarria eta isildua.

Hori dela eta, espazio umil honetatik CUPi eta Anna Gabriel Sabaté-ri helarazi nahi diet nire laguntasun estuena hasi dituzten bideetan zehar. Gogora dezagun esapide arabiarra: “zakurrek zaunka egiten dute, karabanak aurrera darrai”. Eta karabanak aurrera geldo darrai urrunera doalako, eta egunero zakurren zaunkek baxuago egingo dute soinu, urrunago.

Advertisements

One thought on “Gora CUP! Gora Anna!

  1. Pingback-a: Beldurrik Gabeko CUP |

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s